XSLaren edukia

Zinema Espainiarra: Zinema Nazionalak, Nortasunak eta Erbesteak27149

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27149

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Jakina da zinema zazpigarren artea dela, nahiz eta produkzioaren zati txiki bat baino ezin den artetzat hartu. Zinema, halaber, adierazpide bat da, eta hori baino gehiago ere, zinemak, musikak edo literaturak bezala, jakintza, gogoeta, gozamena eta entretenimendua eskaintzen baitigu.

Testuinguru honetan, zinema espainiarra interesgarria da bere balio artistiko zein soziokulturala dela eta, imaginarioak sortzen, balioak islatzen eta gertakari historikoak idazten lagundu baitu.

“Zinema Espainiarra” irakasgaia laugarren mailako bigarren lauhilekoan kokatuta dago, ikasleak Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua bukatzear daudenean. Aurreko irakasgaietan jasotako gaitasun eta trebetasunek, hala nola, “Ikus-entzunezko Hizkuntza”, “Ikus-entzunezko Narratiba” edota “Zinemaren Historia”, materia honen ezagutzan sakontzeko ahalbidea ematen dute. Gertuko gaia izan arren hein batean ezezaguna da, baina ezinbestekoa etorkizunean garatuko duten jarduera profesionalari begira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



Irakasgaiak graduko gaitasun hauek garatzen ditu:

1. Gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak modu kritikoan aztertu, interpretatu, azaldu eta balioetsi.

2. Ezagutzak barneratu eta zenbait teoria, kontzeptu eta metodologien esanahia eta egokitasuna ulertu ikus-entzunezko komunikazioaren diziplinarteko esparruan.



Era berean, honako gaitasun espezifikoak lantzen ditu:

1. Zinema espainiarraren ildo orokorrak zein bereizgarritasunak antzeman.

2. Zinema espainiarraren corpusa osatzen duten filmak beren testuinguruan kokatu bai historikoki zein estilo aldetik, eskualde eta/edo nazio-nortasun desberdinekin harremanetan jarriz.

3. Zinema espainiarraren azterketarako oinarrizkoak diren bibliografia-iturriak zentzuz baliatu.

4. Zorroztasun metodologikoaz aztertu bai zinegile espainiarrek beste herrialde batzuetan egindako filmak (emigrazioa eta erbestea) eta bai bestelako jatorri nazional edo kulturaleko zinegileek egindakoak ere.



EMAITZAK:

Behin ikasturtea bukatuta, espero da ikasleek irakasgaiak finkatutako gaitasunak lortu izana, zinema espainiarra ezagutu, bere testuinguruan kokatu eta zentzuz aztertzeko gai izatea, alegia.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAI-ZERRENDA TEORIKOA

1. Zinema espainiarraren ezaugarri estetikoak.

2. Garai mutua: gogoeta metalinguistikoak, melodramak eta umorea.

3. Herri-zinema baterantz.

4. Gudak eragindako zauria: dokumentuak eta fikzioak

5. Modernitatea zinema espainiarrean

6. Metafora eta borroka politikoa zinema espainiarrean

7. Posmodernitatearen zantzuak zinema espainiarrean



GELAKO PRAKTIKAK: Pelikulak ikusi eta aztertu

MetodologiaToggle Navigation

ESKOLA MAGISTRALAK:

Eskola magistraletan eduki teorikoak azaltzeaz gain, horiek argitzeko material egokiak erabiliko dira.



GELAKO PRAKTIKAK:

Filmak ikusi eta aztertuko dira eskola magistraletan jasotako ezagutzaren inguruan hausnartu, sakondu eta eztabaidatzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Eskolara etortzea (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazioa egingo da honako ataletan banatuta:

Proba idatzia: %50

Ariketak (lanak, analisiak, eztabaidak): 40%

Eskolara etortzea: 10%



Nahitaezkoa da eskolara etortzea (%80ko asistentzia) irakasgaia etengabeko ebaluazioaren bitartez gainditzeko. Ikasleei lauhilekoaren hasieran emaniko irakaskuntza egitarauan zehaztuko dira egin beharreko ariketak eta horiek emateko epemugak.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik. Azken ebaluazioa ikaskuntzaren emaitzak ebaluatuko dituen proba idatzi batean datza.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdira aurkezteko. Ezohiko deialdian azken ebaluazioa soilik egingo da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak ikasleen eskura jarriko ditu ezinbesteko materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CASTRO DE PAZ, José Luis eta PENA, Jaime J. Cine español. Otro trayecto histórico, Valentzia, Ediciones de la Filmoteca, 2005.

CASTRO DE PAZ, José Luis; PÉREZ PERUCHA, Julio eta ZUNZUNEGUI, Santos (ed.). La nueva memoria. Historia(s) del cine español (1939-2000), A Coruña, Vía Láctea, 2005.

GUBERN, Román. El cine sonoro (1930-1939), GUBERN, R. et al. Historia del cine español, Madril, Cátedra, 1995, 123-179. orr.

PÉREZ PERUCHA, Julio. Narración de un aciago destino (1896-1930), GUBERN, R. et al. Historia del cine español, Madril, Cátedra, 1995, 19-121. orr.

SEGUIN, Jean-Claude, Historia del cine español, Madril, Acento, 1995.

ZUNZUNEGUI, Santos. Historias de España: de qué hablamos cuandos hablamos de cine español, Valentzia, Institut Valencià de Cinematografia Ricardo Muñoz Suay, 2002.



Gehiago sakontzeko bibliografia

CAMPORESI, Valeria, Para grandes y chicos. Un cine para los españoles 1940-1990, Madril, Turfan, 1993.
CASTRO DE PAZ, José Luis eta CERDÁN, Josetxo, Del sainete al esperpento. Relecturas del cine español de los años 50, Madril, Cátedra, 2011.
CASTRO DE PAZ, José Luis, Sombras desoladas. Costumbrismo, humor, melancolía y reflexividad en el cine español de los años cuarenta, Santander, Shangrila, 2012.
GUBERN, Román, Cine español en el exilio 1936-1939, Bartzelona, Lumen, 1976.
HEREDERO, Carlos F. Las huellas del tiempo. Cine español 1951-1961, Madril, Filmoteca Española / Filmoteca de la Generalitat Valenciana, 1993.
HEREDERO, Carlos F. eta MONTERDE, José Enrique, Los nuevos cines en España. Ilusiones y desencantos de los años sesenta, Valentzia, Institut Valencià de Cinematografia Ricardo Muñoz Suay, 2003.
HEREDERO, Carlos F. eta SANTAMARINA, Antonio, Semillas de futuro: cine español 1990-2001, Madril, Sociedad Estatal España Nuevo Milenio, 2002.
HERNÁNDEZ RUIZ, Javier eta PÉREZ RUBIO, Pablo, Voces en la niebla. El cine durante la Transición española (1973-1983), Bartzelona, Paidós, 2004.
MINGUET BATLLORI, Joan M., Paisaje(s) del cine mudo en España, Valentzia, Ediciones de la Filmoteca, 2008.
MONTERDE, José Enrique, Veinte años de cine español (1973-1992): un cine bajo la paradoja, Bartzelona, Paidós, 1993.
PALACIO, Manuel, El cine y la transición política en España (1975-1982), Madril, Biblioteca Nueva, 2011.
PÉREZ PERUCHA, Julio (ed.), Antología crítica del cine español 1906-1995, Madril, Cátedra-Filmoteca Española, 1997.
ROLDÁN LARRETA, Carlos, El cine del País Vasco: de Amalur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza, 1999.
ZUNZUNEGUI, Santos, El cine en el País Vasco, Bilbo, Bizkaiko Foru Aldundia, 1985.
ZUNZUNEGUI, Santos, Los felices sesenta. Aventuras y desventuras del cine español (1959-1971), Bartzelona, Paidós, 2005.

Aldizkariak

Archivos de la Filmoteca
Secuencias. Revista de Historia del Cine

Web helbideak

www.mcu.es/cine/index.htlm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AGUIRRE MIGUELEZ, KATIXA
  • FERNANDEZ DE ARROYABE OLAORTUA, MARIA AINHOA
  • ITURBE TOLOSA, ANDONI

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:30-11:00 (1)

Irakasleak