XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana27158

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
27158

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana (GRAL) ezinbesteko baldintza da Ikusentzunezko Komunikazio Gradua lortu ahal izateko. Laugarren mailako 12 kredituko irakasgaia da.



Gradu Amaierako Lanean, jatorrizko proiektu, memoria edo azterlan bat gauzatu behar du ikasle bakoitzak banakako jardunean, zuzendari baten edo gehiagoren gainbegiratze-lanarekin. Lan horretan txertatu eta garatu beharko dira, hain zuzen, Graduko ikaskuntza-prozesuan zehar jasotako prestakuntza-edukiak, gaitasunak eta trebetasunak.



GRALa burutu ahal izateko Ikusentzunezko Komunikazioa Graduko ikasleak honako mota hauetako lan bat aukeratu beharko du: (i) komunikazioaren eremuan banakako jardunean jatorrizko ikerketa lan bat egin edo, (ii) ikusentzunezko proiektu bat diseinatu eta aplikatu. Indibiduala izan arren, lana proiektu zabalago eta konplexuago baten atala izan daiteke, modu argian bereizten dena eta lan jardueran egoki definitua dagoen profil profesionalera lotzen dena.



GRALak erakutsi beharko du ikasleak graduaren zehar landutako gaitasun teoriko, praktiko, instrumental eta metodologikoak barneratu dituela. Hori dela eta, Gradu Amaierako Lana tituluarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari begira eta oro har, ikaslearen ikasketa-arlokoak izango diren datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da, ikasleak gizarteari, zientziari, teknologiari edo etikari lotutako gai garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta proposamenak eman ditzan, eta gogoeta eta proposamen horiek kritikoak, logikoak eta sortzaileak izan daitezen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

TITULAZIOKO GAITASUN OROKORRAK

-.Ikus-entzunezko komunikazioaren diziplina (arteko) eremuaren testuinguruan teorien, kontzeptuen eta metodologien esanahia eta egokitasuna ulertzea eta ezagutzen jabe egitea.(G001)

-.Teoriak eta tresna metodologikoak aplikatzea praktikari hainbat prozesu eta testuinguru komunikatibotan.(G002)

-.Ikuspegi sortzaile berriak sintetizatzea, garatzea eta aplikatzea ikus entzunezko komunikazioko arazoen ebazpenari.(G003)

-.Komunikazioko ekintzak, prozesu sozialak, testuak eta proiektuak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta balioestea modu kritikoan.(G004)

-.Lanaren eta ikerketaren proiektuak, lorpenak eta emaitzak komunikatzea eta azaltzea etorriarekin, eraginkortasunez eta argumentatuta, komunikazioko genero, formatu eta bitarteko desberdinetan.(G005)

-.Trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea ikus-entzunezko informazioko eta komunikazioko edukien eta prozesuen garapenean. (G007)

-.Helburuak identifikatzera eta ekintzak planifikatzera bideratutako estrategiak proiektatzea eta diseinatzea, ikus-entzunezko komunikazioko eta informazioko edukien eta prozesuen garapenaren testuinguruan.(G008)

-.Ikus-entzunezko komunikazioaren arloan ingurune eta errutina profesionalen ezagutza eta esperientzia eskuratzea.(G009)





TITULAZIOKO ZEHARKAKO GAITASUNAK

-.Iturri desberdinetako informazioa bilatzea, hautatzea, hierarkizatzea eta aztertzea, edukia narrazio-modu eta -estrategia desberdinetara egokituz.(G010)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Oro har, IKUSENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOKO Gradu Amaierako Lanek honako egitura hauetako bat izango dute: 1.IKERKETAKO, ANALISIKO, BERRIKUSKETAKO EDO GOGOETA BIBLIOGRAFIKOKO LAN teorikoak eta praktikoak,

metodo zientifikoa jarraituz bere ikerketa objektuaren ezagutza objektibo, egiaztagarri eta egokia ematen duena.

2. PROEIKTUEN GARAPENA ETA APLIKAZIOA. Proiektu horiek ez dira azken obra batean gauzatzen, baizik eta gidalerro eta plangintza batzuetan.

3. LAN SORTZAILEAK ETA ESPERIMENTALAK, sormen-prozesua azken lan batean gauzatzen dutenak.



IKERKETA LANEN EGITURA

-Azala: lanaren izenburua, egilea, zuzendaria, gradua eta ikasturtea

-Laburpena (250 hitz) eta gako-hitzak

-Aurkibidea: orrialde-zenbaketa; beharrezkoa izanez gero, taulen eta grafikoen aurkibidea gehi daiteke.

-Sarrera: ikerketaren xedearen aurkezpena eta zehaztasuna, gaiaren egoerari buruzko laburpena, lanaren helburuen zehaztapena, lan-hipotesiak (baldin badaude).

-Metodologia: metodologiaren zehaztapena eta ikerketa xedearekiko duen egokitasunaren azalpena.

-Garapena: Ikerketa-prozesuan lortutako emaitzak.

-Ondorioak: sarreran planteatutako helburuekin modu koherentean ordenatuak.

-Erreferentziak: testuan aipatutako liburuak, aldizkari zientifikoetako artikuluak, tesiak, web orriak, etab.

-Eranskinak: taulak, irudiak, gidoiak edo zeinahi material osagarri. Lanaren originaltasuna adierazten duen dokumentu oro gehituko da eranskinean; elkarrizketak, datu-baseak, hau da, epaimahaiarentzat egindako lanaren froga izan daitekeen guztia. Informazio hori ematean iturrien anonimotasuna bermatuko da eta ikerkuntza zientifikoaren irizpide etikoak errespetatuko dira.

PROIEKTUEN EGITURA

-Azala: lanaren izenburua, egilea, zuzendaria, gradua eta ikasturtea.

-Aurkibidea: orrialde-zenbaketa; beharrezkoa izanez gero, taulen eta grafikoen aurkibidea gehi daiteke.

-Sarrera: proiektuaren edo lanaren, helburuen eta testuinguruaren eta aurrekarien aurkezpena eta zehaztasuna.

-Garapena: egin beharreko lanaren faseen plangintza eta deskribapena.

-Ondorioak: autoebaluazioa, egindako lanaren mugen deskribapena eta etorkizunerako proposamenak.

-Erreferentziak: testuan aipatutako liburuak, aldizkari zientifikoetako artikuluak, tesiak, web orriak, pelikulak, eta abarren zerrenda.

-Eranskinak: taulak, irudiak, gidoiak edo zeinahi material osagarri. Lanaren originaltasuna adierazten duen dokumentu oro gehituko da eranskinean; elkarrizketak, datu-baseak, hau da, epaimahaiarentzat egindako lanaren froga izan daitekeen guztia.



LAN SORTZAILEN ETA ESPERIMENTALEN MEMORIAREN EGITURA

-Azala: lanaren izenburua, egilea, zuzendaria, gradua eta ikasturtea.

-Aurkibidea: orrialde-zenbaketa; beharrezkoa izanez gero, taulen eta grafikoen aurkibidea gehi daiteke.

-Azalpen Memoria: ideiaren jatorria, gaiaren interes eta testuingurua, autorearen helburuak eta nahiak (zer agertu nahi izan da) ikuspegiaren justifikazioa (zergatik horrela).

-Ikus-entzunezko erreferentziak: dokumentazioa, aurrekariak, inspirazio iturriak.

-Lanaren kronograma eta prozesu sortzailea

-Ondorioak: autoebaluazioa, egindako lanaren mugen deskribapena eta etorkizunerako proposamenak.

-Erreferentziak: Testuan aipatutako liburuak, aldizkari zientifikoetako artikuluak, tesiak, web orrialdeak, pelikulak eta abar.

-Eranskinak: edozein gehigarria. Lanaren originaltasuna adierazten duen dokumentu oro gehituko da eranskinean; elkarrizketak, datu-baseak, hau da, epaimahaiarentzat egindako lanaren froga izan daitekeen guztia.



Lan sortzaile motaren arabera beste atalak gehitu daitezke: sinopsia, pertsonaien garapena, gidoi literario eta teknikoa eta abar.





MetodologiaToggle Navigation

Gradu Amaierako lanak 12 ECTS kredituko balioa du eta ikaslearen 300 lan-orduren baliokidea da (bertaratzeko eta ez-bertaratzekoak).

- Aurrez aurreko orduak ikasleak jasotako mintegiei, tutoretzei eta defentsa publikoari dagozkie.

- Aurrez aurrekoak ez diren orduak, berriz, ikasleen lan autonomoari dagozkio; ordu horietan, ikasleak Gradu Amaierako Lana garatu, memoria idatzi eta defentsa publikoa prestatuko du.



A) TUTORETZA

Zuzendaria arduratuko da ikasle bakoitzari lanaren ezaugarriak azaltzeaz, baita ere lanaren jarraipena egiteaz eta garapenean hura orientatzeaz eta gainbegiratzeaz. Haren ardura da ere ezarritako helburuak eta graduko gaitasunak beteko direla bermatzea. Zuzendaritza lana bukatzean eta GRALa defendatu aurretik ikasleari eta proposatu epai-mahairi emango zaien txostena idatzi beharko du ere.

Tutoretza-lanaren saioak egutegi honen arabera egingo dira, gutxi gorabehera.

1. saioa – azaroa. Izena ematean izendatutako gai-arloaren baitako gaia zehaztea. Lan-egutegia

2. saioa – abendua. Jarraipeneko lehen saioa.

3. saioa – urtarrilla/otsaila. Jarraipeneko bigarren saioa.

4. saioa – martxoa/apirila. Jarraipeneko hirugarren saioa.

5. Saioa - maiatza. Amaierako lana ematea tutoreari eta defentsa publikoa prestatzea.



b) ASPEKTU FORMALAK

-Gradu Amaierako Lanaren luzera 10.000-12.000 hitzekoa izango da gutxi gora behera ikerketa-lanetarako eta proiektuetarako, eranskinak eta azala edo erantzukizunpeko adierazpenak barne hartu gabe. Bestalde, lan sortzaileen eta esperimentalen memoriek ez dituzte 5.000 edo 6.000 hitz baino gehiago izango, salbuespen berberekin.

-Bibliografia modu egokian aipatu behar da, estandarra den estilotakoaren bati jarraituz, adibidez, APA, UNE Harvard edo Fakultatean egindako "Gizarte eta Komunikazio Zientzietan Bibliografia eta Aipuak Txertatzeko Moduari Buruzko Gidaliburua".

-Taulek zenbakituta eta izendatuta egon behar dute eta horren iturriak identifikatuta egon behar dute.

-Erabat debekatuta dago testuen zatiak hitzez hitz idaztea (izan liburuetakoak, aldizkari zientifikoetako artikuluetakoak, tesietakoak, web orrietakoak, etab.), baldin eta ez bada behar bezala aipatzen testuan aldez aurretik eta ez bada identifikatzen berau lortzen den iturria. Bestela, plagiotzat hartuko da eta lanak zero kalifikazioa izango du. Ikasleak jakin behar du Fakultateko irakaslegoak eskura dituela plagioari aurre egiteko eta detektatzeko tresnak, bai tutoretza prozesuaren zehar bai ikasleak GRALa bukatu eta aurkezten den unean.



C)ALDERDI ETIKOAK

Ikerketaren etikari dagokionean eta lanaren izaera horrela eskatzen badu, UPV- EHUko Gizakiekin ikerketarako Etika Batzordeak zehaztutako irizpideak eta aholkuak izango dira kontuan. (TFG_Informe CEISH 2017).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 25
    • Banakako lanak (%): 75

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

GRALaren AURKEZPENA ETA DEFENTSA



1-Ikasleak GAUR plataforman defensa eskatuko du eta ADDI plataforman igoko du Gradu Amaierako Lana ikastegiko GRAL egutegiak xedatutako epean. Lanaren nolakotasunak bestelako bitartekoren bat eskatzen badu Dekanotzan utziko ditu lanaren 4 kopia.

2-Ikasleak aurrez aurre defendatu beharko du Gradu Amaierako Lana.COVID19-tik eratorritako osasun publikoko neurriengatik defentsa aurrez aurre egiterik ez badago, defensa online egindo da.

3-Ikasle bakoitzak bere Gradu Amaierako Lanaren helburuak, metodologia, edukia eta ondorioak aurkeztu beharko ditu. Eta, ondoren, epaimahaiko kideek egin eta eskatu ahal izango dizkioten galdera, azalpen, iruzkin eta iradokizunei erantzungo die.Lana aurkezteko ppt edo bestelako formatoan prestatutako aurkezpena erabil ahal izango du. Gradu Amaierako Lanaren defentsak, gehienez ere, 20 minutuko iraupena izango du, eta honela banatuko dira: 10 minutu lana aurkezteko eta beste 10 epaimahaiaren hitzak eta galderak eta ikaslearen erantzunetarako.



GRALaren EBALUAZIOA

Ikasleak bere aurkezpena bukatutakoan eta zuzendariaren txostena ikusitakoan, ikasleari eman beharreko kalifikazioa eztabaidatuko du epaimahaiak,ondorengo ebaluazio-irizpideen arabera:



a)LANAREN PROZESUA. Abiapuntua zuzendariaren txostena izango da. Ebaluatuko da, besteak beste, lanaren interesa, konplexutasuna eta originaltasuna, ikaslearen arduraldia eta inplikazioa, epeak betetzea Gradu Amaierako Lana egitean.



b)ENTREGATUTAKO DOKUMENTUAK. Egindako lan motaren arabera ondorengo ebaluazio-irizpideen arabera:

b1. IKERKETA-PROIEKTUEN kasuan: Ikergaiaren aukeraketa eta justifikazioa. Gaiaren egoera eta esparru teorikoa.Diseinu metodologikoa. Emaitzak eta datuen analisia eta ondorioak. Idatziaren kalitatea.

b2. PROIEKTUEN kasuan: Proiektuaren aukeraketa eta justifikazioa. Dokumentazioa eta erreferentzia testualen eta bisualen bilaketa. Prozesu sortzailearen diseinua eta garapena. Kalitatea eta koherentzia teknikoa, artistikoa eta

sortzailea eta proposamen artistikoaren zehaztasun kontzeptuala. Proiektuaren memoriaren eta txostenaren kalitatea eta garapena

b3. LAN SORTZAILE ETA ESPERIMENTALEN kasuan: Dokumentazioa eta erreferentzia testualen eta bisualen bilaketa. Prozesu sortzailearen diseinua eta garapena. Kalitatea eta koherentzia teknikoa, artistikoa eta sortzailea, eta proposamen artistikoaren zehaztasun kontzeptuala. Kalitate teknikoa. Lanaren memoriaren eta txostenaren kalitatea eta garapena



C)AHOZKO DEFENTSA. Irizpide hauen arabera ebaluatuko da:

-Aurkezpenean erabilitako baliabideen kalitatearen balorazioa.

-Adierazpen-argitasunaren balorazioa.

-Planteatutako galderak ulertzeko eta erantzuteko gaitasunaren balorazioa.



GRALaren DEFENTSA ETA DEIALDIARI UKO EGITEA

-GRALa aurkeztu ahal izateko ikasleak GRALa matrikulatu beharko du ikastegiak ikasturte akademikorako xedatutako epeetan.

-Deialdia erabil ahal izateko ikasleak GAUR plataforman eskatu beharko du defentsa.

-Defensa ez eskatzeak deialdiari uko egitea da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

GRALaren AURKEZPENA ETA DEFENTSA PUBLIKOA

Ohiko deialdiarenak.



GRALaren DEFENTSA ETA DEIALDIARI UKO EGITEA

-.Deialdia erabili ahal izateko ikasleak GAUR plataforman eskatuko du defentsa.

-.Defensa ez eskatzeak deialdiari uko egitea da.

-.Matrikulak bi deialdi ofizialetarako eskubidea emango du ikasturte bakoitzean. Ezarritako deialdietan lana defendatu ez duten edo gainditu ez duten ikasleek berriro egin beharko dute matrikula hurrengo ikasturtean.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ez dago

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aumont, J. (2005). Irudia. Bilbo: UPV/EHU (traducción española (1992) La imagen, Barcelona: Paidós).

Barroso, J. (2008). Realización audiovisual. Madrid: Síntesis.

Berganza, M.R. y Ruiz San Román, J.A. (Coord.) (2005). Investigar en comunicación. Guía práctica de métodos y técnicas de investigación social en comunicación. Madrid: McGraw-Hill.

Bordwell D. y Thompson K. (2011). Arte zinematografikoa. Bilbo: UPV/EHU.

Canet, F. eta PRÓSPER, J. (2009). Narrativa audiovisual. Estrategias y recursos. Madrid: Síntesis.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Arana, E. (2010). Estrategias de programación televisiva. Madrid: Síntesis.
Aumont J. y otros (1995). Estética del cine: espacio fílmico, narración, lenguaje. Barcelona: Paidós.
Babbie, E. (1996). Manual para la práctica de la investigación social. Bilbao: Desclée de Brouwer.
Barroso, J. (1998). Técnicas de realización de reportajes y documentales para televisión. Madrid: IORTV.
Bazin, A. (1999). ¿Qué es el cine? Madrid: Rialp.
Bernal, F. (2003). Técnicas de iluminación en fotografía y cinematografía. Barcelona: Omega.
Bryson, N. (1991). Visión y pintura. La lógica de la mirada. Madrid: Alianza.
Camino, J. (1997). El oficio de director de cine. Madrid: Cátedra.
Castillo, J.M. (2004). Televisión y lenguaje audiovisual. Madrid: IORTV.
Castro De Paz, J L. y Pena, J. (2005). Cine español. Otro trayecto histórico. Valencia: Ediciones de la Filmoteca.
Chion, M. (1988). Cómo se escribe un guion. Madrid: Cátedra.
Fernandez Diez F / Martinez A (1998). Manual básico de lenguaje y narrativa audiovisual. Barcelona: Paidos.
Martínez De Sousa (2012). Manual de estilo de la lengua española, Gijón: Ediciones Trea.
McKEE, R. (2002). El guion. Barcelona: Alba. Millerson, G. (2006). Telebista produkzioa. Bilbo: UPV/EHU.
Murcia, F. (2002). La escenografía en el cine (El arte de la apariencia). Madrid: Fundación autor.
Polidoro, P (2016). ¿Qué es la semiótica visual? Bilbao: UPV/EHU.
Torreiro, C. y CERDÁN, J. (2005). Documental y vanguardia. Madrid: Cátedra.
Weinrichter, A. (2004). El cine de No ficción. Desvíos de lo real. Madrid: T&B Editores.
Zunzunegui, S. (1989). Pensar la imagen. Madrid. Cátedra.
Zunzunegui, S. (2002). Historias de España: de qué hablamos cuando hablamos de cine español. Valencia: Institut Valencià de Cinematografia Ricardo Muñoz Suay.
Zunzunegui, S. (2014). Analizar la narración. Introducción a las formas narrativas. Madrid: Biblioteca Nueva.

Aldizkariak

Archivos de la Filmoteca, 57-58 zemb. (Después de lo real, I eta II aleak), 2007ko Urria - 2008ko otsaila. Arte y Parte. Revista de arte (www.arteyparte.com/)
Caimán. Cuadernos de Cine Cahiers du Cinéma
Descubrir el ARTE (www.descubrirelarte.es/) Documentary (http://www.documentary.org)
DOX – European Documentary Magazine. Lápiz (www.revistalapiz.com)
Revista de cine documental (http://www.revista.cinedocumental.com.ar/) Revista de estudios de Comunicación ZER. UPV-EHU
UZTARO. UEU

Web helbideak

www.abcgallery.com http://www.abcguionistas.com
Barlovento Comunicación http://www.barloventocomunicacion.es http://www.documentary.org
Euskal Irrati-Telebista: http://www.eitb.eus http://www.gidoi.com www.googleartproject.com
Kantar Media http://www.kantarmedia.es www.puntodevistafestival.com/
Radio-Televisión Española: http://www.tve.es