XSLaren edukia

Irakasleak

AITZIBER IRIONDO HERNANDEZ

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
aitziber.iriondo@ehu.eus

Ingeniari Kimikoa (2002) eta Ingenieritza Kimikoan Doktorea (2010) UPV/EHUn, eta unibertsitate honetan irakaslea 2006tik. UPV/EHUk bermatutako eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak A talde gisa aitortutako SUPREN - SUstainable PRocess ENgineering – ikerketa taldearen (1998) kidea. 2 seiurteko ditu. Journal Citation Report-en atxikita dauden aldizkarietan argitaratutako 22 artikuluen egilea eta egilekidea, liburu kapitulu baten eta kongresuetatik eratorritako ISBN dituzten abstract eta preprint liburuen egilea ere bada. 23 ikerketa proiektuetan parte hartu du, azpiegitura proiektuetan eta empresa-kontratuetan (batean IP-a izanik) eta, 2 kongresu internazionaletako batzorde antolatzailearen kidea ere izan da. Azken urteotan I+D+i proiektuen ebaluatzaile aditua bezala lan egin du DNV-GL Business Assurance España S.L.U. enpresarentzako.

Irakaskuntzari dagokionez, 2002tik INMEBA Hezkuntza Berrikuntzarako Taldearen kidea da, eta gainera arlo honetako kongresuetara joateko eta, artikuluen eta abstract liburuen argitarapena mesedetu dituzten UPV/EHUk finantzatutako Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen koordinatzailea eta kolaboratzailea izan da. Gainera, irakaskuntza-material desberdinak argitaratu ditu eta Project Based Learning metodologia implementatu du.