XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE ANTONIO URIGUEN GARAIZABAL

Ezagutza arloa
Matematika Aplikatua
Saila
Matematika Aplikatua
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
joseantonio.uriguen@ehu.eus

Jose Antonio Urigüen Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatua da (2005), Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Telekomunikazioetan doktorea (2013) Imperial College of London unibertsitatean, non Komunikazioetan eta Seinale Tratamenduan Masterra ere egin zuen (2009).

Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle atxikia da Matematika Aplikatua Sailean, eta 2022tik ari da irakasle lanetan. Unibertsitate bereko Seinale eta Komunikazioen ikerketa-taldeko (GSC) kide ere bada 2021etik.

Hainbat ikerketa-artikulu, liburu-kapitulu eta beste argitalpen batzuen egilea da, seinale biomedikoaren laginketa-eremuekin eta tratamenduarekin lotutako, baita gaixotasun neurodegeneratibo jakin batzuen markatzaileen azterketan duen aplikazioan ere. Orain, bi eremutara bideratzen du bere ikerketa: goi-tentsioko sare elektrikoko azpiegituretan deskarga partzialen seinaleak aztertzea; eta bihotz-biriketako berpizte-aldietan kapnografia-seinaleen prozesatze digital aurreratuko teknikak diseinatzea eta garatzea.