XSLaren edukia

Irakasleak

ITXASO ARANZABAL SANTAMARIA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Elektrikoa
Saila
Ingeniaritza Elektrikoa
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
itxaso.aranzabal@ehu.eus

Itxaso Aranzabal Industria Ingeniari teknikoa da, elektronikan espezializatua 2003tik (Deustuko Unibertsitatean) eta Automatika eta Industria Elektronikan Ingeniaria 2009tik (Deustuko Unibertsitatean). Era berean, Energia berriztagarrien integrazioa sare elektrikoan masterra egin du Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) 2013. urtean. 2019an bere doktoretza-tesia aurkeztu du Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV / EHU-n).

Bere ikerketa lerroa, Potentzia-elektronikaren esparruan kokatzen da. Ikerketa-lerro honen baitan, ibilgailu elektrikoaren propultsio azpisistemarekin lotutako potentzia-elektronikako inbertsoreen errendimenduaren hobekuntza lortzea du helburu.



2017az geroztik UPV / EHUko Ingeniaritza Elektrikoa Saileko irakaslea da, eta honako irakasgaietan irakasten du: Elektroteknia (2 kurtsoa), Teknologia Elektrikoa (4 kurtsoa), Sistema Elektrikoak (2 kurtsoa).