XSLaren edukia

Komunikazioa Euskaraz: Arlo Teknikoak26001

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26001

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3025
Gelako p.1545
Ordenagailuko p.1520

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Oharrak: Gida hau euskaraz bakarrik dago ikasgaia euskaraz bakarrik ematen delako eta batez ere euskarazko baliabideak aztertzen direlako.



Komunikazioa Euskaraz: Alor Teknikoak (KE) ikasgaia Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruan 1998an proposatutako Bolognia prozesuko plan berriarekin batera ezarri zen, Euskararen Plan Gidariaren babespean. KE ikasgaia graduko 4. urtean ematen da, bigarren lauhilekoan.



KE egiteko ez da nahitaez EAE egin behar (nahiz eta komenigarria izan); horregatik, batzuetan EAEko gauza batzuei erreferentzia egin behar zaie, oso azaletik bada ere. Bestalde, KEn matrikulatzeko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, maila minimo bat izan behar da: euskaraz ulertu eta hitz egiteko gai izan behar da, eta hizkuntzari berari dagozkion arau gramatikalak menderatu behar dira. Esan daiteke EGA bidean aritzeko gaitasuna izan behar dela.



Euskararen egungo egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, ikasgai hau beharrezkoa da, euskara batuaren hiztun-komunitatea sortua dela esan badaiteke ere, alde batetik, euskara batuaren ezarpena oraindik ere prozesuan dagoelako eta, bestetik, euskara berezitua sortze- eta garatze-bidean dagoelako (hain zuzen ere, horrexegatik planteatzen dira ikasgaiok Euskararen Plan Gidarian). Bi prozesu hauek paraleloan joateak eskatzen du ondo bereiztea zein irizpide linguistiko diren baliagarri erabilera orokorrerako eta zein erabilera berezituetarako.



Horretaz gain, baliagarria eta lagungarria izango da ikaslearentzat gradu amaierako lana zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko. Baita aurrean duen lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako ikasleak ezinbestekoa izango du hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Gradua amaitu ondorengo ibilbidean, eguneroko jarduna izango du txostenak idaztea eta aurkeztea, proiektuak proposatu, garatu eta aurkeztea, lankide eta bezeroekin harremanak izatea, etab. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea. Hala, arlo teknikoetako euskararen egoeraren azterketa, horren garapenean egin beharreko urratsak eta hori zuzen eta egoki erabiltzeko baliabideak lantzen dira irakasgai honetan. Horretaz gain, arreta berezia jartzen zaie hizkera zientifiko-teknikoan sortzen diren arazo jakin batzuei.



Bestalde, irakasgaiak lotura du gradu eta maila berean eskaintzen den ‘English for industrial engineering’ irakasgairekin. Ikasleak aukera izango du jabetzeko zein ezaugarri eta arazo dituzten batean hizkuntzek arlo zientifiko-teknikoetan eta zer duen berariazkoa hizkuntza bakoitzak.



IRAKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK:





4.G. Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko, arrazoiketa kritikoak egiteko eta industria ingeniaritzaren arloko, mekanika berariazko teknologian; ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

10.G. Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.

14.G. Talde lanean modu eraginkorrean jardutea, gaitasunak eta ezagutzak erabilita, industria ingeniaritza mekanikoko espezialitatearen esparruan erabakiak hartu ahal izateko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1 gaitasuna: Hizkuntza-sistema beraren barruan erabilera-aldaera asko daudela ikustea eta horien artean hizkera orokorra eta hizkera berezitua bereiztea, erabilera bakoitzari dagozkion baliabide linguistikoak egokiro erabiltzeko



2. gaitasuna: Hizkuntzen garapenerako erabakigarri diren pausoez jabetzea



3. gaitasuna: Euskararen egungo egoera zein den ikustea, goi-mailako tituludunek euskararen erabilera eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzeko



4. gaitasuna: Ingeniaritzako testuen kalitate linguistikoa bermatzeko oinarrizko ezagutza eta irizpide linguistikoak izatea



5. gaitasuna: Hizkuntza-baliabide digitalak eta paperezkoak ezagutzea, eta, batez ere, nautikako baliabideak erabiltzeko eta osatzeko gaitasun kritikoa izatea



Irakasgai honetan Ingeniaritzako Graduetan aurreikusten diren honako gaitasun orokor hauek izango dira jo-puntuan:

a) Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko, arrazoiketa kritikoak egiteko, eta ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

b) Industria Ingeniaritzaren arloko proiektuak idazteko eta garatzeko gaitasuna.



Gaitasun horien bidez, honako zeharkako gaitasunak garatzeko aukera izango du ikasleak:

a) Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurunean lan egiteko gaitasuna.

b) Laneko jarrera arduratsua eta ordenatua izatea, eta beti ikasteko prest agertzea.

c) Talde-lanean modu eraginkorrean jardutea.



Honenbestez, ikasgaia amaitu eta gainditutakoan, zehazki ezagutza hauek izan beharko ditu ikasleak:



1-Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.

2-Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3-Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, aurkeztea eta argudiatzea, elkarlana baliatuta.

4-Kontsulta-tresnak erabiltzea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.

5-Zientzia arloko gaiak komunikatzea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: dibulgazio-hitzaldiak, klase magistralak, kongresuetako komunikazioak, hitzaldietarako euskarri idatziak, poster zientifikoak…

6-Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoak sistematizatu, azaldu eta berrikustea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. MODULUA: Hizkuntzen kudeaketa ingurune akademiko eta profesional eleaniztunean



EDUKI TEORIKOAK:

Hizkuntza-eskubideak eta hizkuntza gutxituak. Hizkuntza gutxituak eta hizkuntza-plangintza. Euskararen normalizazio-plangintza. Hizkuntza-ukipena, mailegutza, kalkoak eta hizkuntza-mendekotasuna. Hizkuntzen kudeaketarako praktika onak testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunean. Entzute arretatsua



EDUKI PRAKTIKOAK:

- Erreferentziazko zenbait dokumentu irakurtzea eta eztabaidatzea.

- Bilera eta eztabaiden aktak idaztea.



2. MODULUA: Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa



EDUKI TEORIKOAK:

Hizkuntza-aldaerak: aldaera geografikoak vs aldaera funtzionalak. Aldakortasuna ahozko erregistroetan. Euskara Batuaren Ahoskera zaindua. Hiztunen errepertorio linguistikoa eta komunikazio formala. Idatzizko eta ahozko testuen alderaketa. Puntuazioa vs prosodia.



EDUKI PRAKTIKOAK:

- Ahoskera zaindua identifikatzea zientziari buruzko bideoetan.

- Idatzizko testutik ahoz gorako irakurketara.



3. MODULUA: Ahozkorako diskurtso-estrategiak



EDUKI TEORIKOAK:

Pertsuazioa komunikazio akademiko eta profesional multimodalean. Baliabide erretorikoak: galdera erretorikoak, errepikapena, adibidegintza, birformulazioa. Baliabide fonikoak: etenak, intonazioa. Baliabide ez-berbalak.

EDUKI PRAKTIKOAK:

- Helburu didaktikoetarako ahozko komunikazioa: klase magistrala, bideo tutoriala. Dibulgazio-hitzaldia.



4. MODULUA: Euskararen lantze funtzionala alor akademikoan



EDUKI TEORIKOAK:

Hizkuntza gutxituen biziberritzea: terminologia eta fraseologia espezializatua. Euskararen erregistro akademikoen garapena. Aldakortasuna hizkuntza garatuetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan. Hizkuntza-baliabide espezializatuen ezarpena adituen diskurtsoetan.

EDUKI PRAKTIKOAK:



- Kongresu zientifiko-teknikoetako testu-generoak: abstract edo laburpena, ahozko komunikazioa eta posterra.

MetodologiaToggle Navigation

Bi eskola mota izango ditugu: asteko egun batean klase magistralak eta zenbait gelako ariketa; asteko beste egunean klase magistraletan ikasitakoaren praktika egingo dugu ordenagailu-gelan. Praktiketan, batez ere, lan hauek egingo ditugu: testuetan terminoak identifikatu, kontsulta-tresnetan bilaketak egin, terminologia aztertu, ahozko aurkezpenak, glosategiak, itzulpenak, dibulgazio-testuak sortu, Wikipediako artikuluak osatu, GRALei ekiteko prozedura aztertu, eta abar.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Proiektuak (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. UPV/EHUko Ebaluaziorako 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Horretaz gain, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:

Gelako ariketak % 40

Proiektuak % 60



Bukaerako azterketa:

-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 40.

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 40

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko ahoz gorako irakurketa % 20





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiko formatu bera duen azterketaren bidez ebaluatuko dira ikaskuntzako emaitzak, eta % 100eko balioa izango du:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 40.

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 40

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko ahoz gorako irakurketa % 20



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleek egelan eskaintzen dituzten materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena:

http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf

ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU

EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

EUSKALTZAINDIA “Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua” (Euskaltzaindiaren 87 araua)

https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

EUSKALTZAINDIA “ Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf



Gehiago sakontzeko bibliografia

ALVARADO CANTERO, L. (2017) “Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica” Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas.
ALCOBA, S. (1999) La oralización. Barcelona: Ariel Practicum.
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Berna: Peter Lang
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Bartzelona: Graó
EUSKALTZAINDIA.1986. Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera
GARZIA, Joxerra (2008) Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania

GOTI, M. (ed.) (2012) Academic Identity Traits. Berna: Peter Lang
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003) Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros.
KAUR, K., AFIDA, M.A. (2018) “Exploring the Genre of Academic Oral Presentations: A Critical Review” International Journal of Applied Linguistics & English Literature. Vol.7, 1
UZEI. 1982. Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
VALEIRAS, J., RUIZ, M.N., JACOBS, G. (2018) “Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks” Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), Nº. 35: 93-118
VÁZQUEZ, G. (2001) El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madrid: ADIEU.
YOUNG, K.S. eta TRAVIS, H. P. (2018) Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press. (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012)
ZUAZO, K. (2005) Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
ZUAZO, K. (2008) Euskalkiak euskararen dialektoak. Elkar.

Aldizkariak

EKAIA. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi aldizkaria
ELHUYAR. Zientzia eta Teknologia aldizkaria

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
http://ehu.eus/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.eus
http://www.ei.ehu.es
http://www.elhuyar.eus/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.eus/p267-http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/
https://zientziakaiera.eus/
http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu
https://ahotsak.eus/

www.xuxen.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

12:00-14:00 (1)

21-25

12:00-14:00 (2)

26-29

12:00-14:00 (3)

31-35

12:00-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

13:00-14:00 (1)

21-25

13:00-14:00 (2)

26-29

13:00-14:00 (3)

31-35

13:00-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

12:00-13:00 (1)

21-25

12:00-13:00 (2)

26-29

12:00-13:00 (3)

31-35

12:00-13:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P7I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P7I 6I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P5I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P5I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)