XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana27692

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
27692
Murrizketak
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu amaierako lanean (GRAL) ikasle bakoitzak jatorrizko proiektu edo lan/azterketa tekniko bat egin eta defendatu behar du, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, eta bertan erabili eta garatu behar ditu graduan zehar bereganatutako edukiak eta eskuratutako ahalmen, gaitasun eta trebetasunak.

GRALa titulazioarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari begira egingo da, bai eta datu garrantzitsuak bilatzeko, kudeatzeko, antolatzeko eta interpretatzeko trebatzeari begira ere, ikasleak gizarteari, zientziari, teknologiari edo etikari loturiko gai nabarmenei –normalean, bere ikasketa gaiei lotutakoei buruzko gogoeta egin eta iritzia eman dezan eta gogoeta eta iritzi horiek kritikoak, logikoak eta sortzaileak izan daitezen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

CIN/351/2009 aginduak ezarritako titulazio gaitasun guztiak.

(http://www.boe.es/boe/dias/2009/02/20/pdfs/BOE-A-2009-2893.pdf)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Industria ingeniaritza teknikoari berezko zaizkion jarduera profesionalei loturiko gaien inguruan eginen da GRALa, hau da, sistema, prozesu, produktu, lan, instalazio, zerbitzu edo softwarearen inguruko plangintza, diseinu, aldatze, garapen eta/edo zehaztapen zein berorien problema praktiko zehatz bati buruz, betiere industria ingeniaritza elektronikoaren eta automatikoaren barruan.

MetodologiaToggle Navigation

GRALa ikasle bakoitzak zuzendariaren gidaritzapean eta beronek ikuskatuta banaka egindako jatorrizko lana da. Hala ere, kontutan hartuta industria ingeniaritzaren gaitasun orokorretako bat taldean eraginkortasunez aritzea dela, gaitasunak eta jakintza integratuz erabakiak hartzerakoan, aukera ere egon daiteke GRALaren atal bat, gehien dela, bi ikaslek osatutako taldean lan egiteko. Nolanahi ere, GRAL hauen helburuak argitasunez bereizi eta definitu beharko dira.

Ezelan ere, zuzendariak azaldu beharko dizkio ikasleari GRALaren ezaugarri bereiziak, elkarlanean osatuko dute lanerako jarraibideak lanaren plangintza eta garapenari dagokionean, bai eta GRALaren azken dokumentazioa banaka idaztea eta ebaluazio epaimahaiaren aurrean egin beharreko defentsa ere. Ikasleak bete beharko ditu zuzendariak emandako gomendio, jarraibide eta aholkuak.

GRALa beste batzuekin koordinatu beharrekoa balitz, gehitu beharko da proiektu orokorraren deskribapen labur bat lanaren bideragarritasunean, azken dokumentazioan eta defentsan, proiektuaren atalak behar bezala deskribatuz eta koordinatutako GRAL bakoitzak atal horietako zeintzuk betetzen dituen zehaztuz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak zuzendariaren baimena behin jaso eta gero, GRALaren defentsa egingo du helburu honetarako izendatutako ebaluazio epaimahaiaren aurrean. Epaimahaiak aintzat hartu beharko du lana garatu, idatzi eta aurkeztu bitartean aipatutako alderdirik esanguratsuenak noraino bete diren, zuzendariak egindako txostena ere kontutan hartuta.

GRALa gainditzeko, ebaluazio orokorrean gai izateaz gain, ikaslearen banakako lanaren kalifikazioak (GRALaren edukia eta aspektu formalak) gehieneko puntuazioaren % 50etik gorakoa beharko du.

Ikaslearentzako orientabide gisa, GRALa behar bezala garatu, egokiro aurkeztu eta ondo defendatu ahal izateko egoki eta gomendagarri hartzen diren alderdiak azalduko dira:

a) GRALaren berariazko alderdiak [EDUKIA]:

 Argitasuna helburuak eta aplikazio eremuak planteatzerakoan.

 Aztertutako hautabideak zerrendatzea eta hartutako ebazpidea azaltzea.

 Abiapuntu gisa baliatutako datuen definizioa.

 Metodologia, garapena eta azken emaitzaren deskribapena.

 Kontutan hartu diren lege xedapenak agertzea.

 Bibliografia egoki eta eguneratua erabiltzea.

 Jatorrizko ekarpenak: patenteak, emaitzen difusioa, erabilgarritasun eredua, prototipo berritzaileak eta beste…

b) Alderdi formalak:

 Garapen labur, zehatz eta behar beste sakontasunekoa, litezkeen alderdi esanguratsu guztiak antzemateko moduan.

 Aurkezpen ardurazko, egituratu eta kalitatezkoa, irudi eta planoetan.

 Mintzaira argia, zehatza, lausotasunik eta termino anbiguorik gabea, erabilitako terminologiarekin bat datorrena.

c) Lanaren defentsa:

 Argitasuna lana azaltzerakoan: egoera bakoitzari dagokion lexiko egokia eta lexiko teknikoa behar bezala erabili.

 Azalpen egituratua, zehaztasun eta sintesi maila egokiaz.

 Lagungarri erabilitako materialaren kalitatea.

 Lotu erabili ahal den denborari.

 Galderen txandan erakutsitako jakite maila.

d) Zuzendariaren iritzia:

 Lanaren aldizkako jarraipena.

 Ikaslearen irizpide independentzia.

 Ikasleari emandako iradokizunak nola baliatu dituen.

 Dokumentazioa aztertu ahal izateko behar beste denboraz aurkeztu.

Alderantziz, egoera ezegokitzat joko dira honako hauek, GRALari kalifikazio negatiboa jarri eta oso-osorik baliogabetzeraino:

 Plagioa.

 Errakuntza kontzeptuala.

 Proiektuaren funtsezko alderdien gutxieneko definiziorik eza.

 Ezinbesteko dokumentazio adierazgarririk eza.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiari buruz esandakoa aplika daiteke.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko bibliografia:

 UNE157001:2014. Proiektuak egiteko aplikatu beharreko irizpide orokorrak.