XSLaren edukia

Konputagailu Sareen Oinarriak26019

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
26019

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

'Konputagilu Sareen Oinarriak' derrigorrezko ikasgaia da Informatika Graduko 2. ikasturtean. Internet eta sareak lantzen dituen lehenego ikasgaia da, eta oinarria da gero gai bera lantzen duten beste ikasgaietarako, zehazki 3. ikasturtean ikasleak egin behar duen 'Sare Aplikazioak eta Zerbitzuak' derrigorrezko ikasgaia eta geroko hainbat hautazko ikasgaietarako.



'Konputagailu Sareen Oinarriak' ikasita, ikasleak ezagutuko du nolakoa den Interneten eta sare lokalen funtzionamendua, eta, horrela, gaituta egongo da Internet edo bestelako sareak erabiltzen dituzten aplikazioak garatzeko. Ikasgaian zehar, ikasleak ulertuko du nola funtzionatzen duten Ethernet eta Wifi sareek, nola helarazten den Internet bere etxeraino, enpresa bateraino, edo bere mugikorreraino ... Funtsean, TCP/IP teknologia zer den ikasiko du.



Laborategietan ikasleek GNS3 emuladorearekin eta sare-ekipoekin egingo dute lana, merkatuan nagusia den CISCO markako router eta switchekin, baita software libre erabiltzen duten ekipoekin. Horrela, sare-injineruek egunero erabiltzen dituzten lan tresna berak ezagutuko ditu ikasleak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgaiaren helburua ikasleak TCP/IP konputagailu sareekin lan egiteko behar dituen oinarrizko kontzeptuak eta teknikak ezagutzea da. ikasgaiak Internet sarearen kasua hartzen du ardatza gisa.



Ikasleak lortuko dituen ezaguerak eta gaitasunak TCP/IP sareen barrukoak (eta, beraz, Interneterenak) ulertzeko eta lantzeko behar dituenak dira. Gaitasun horiek ezinbestekoak dira TCP/IP sareak eta horien bidez eskaintzen diren zerbitzuak sortu eta kudeatu ahal izateko.



Ikasgaia izaera praktikoa du: teoria aplikatua da, eta kreditu praktikoak laborategian lantzen dira. Laborategiko lanaren helburua bikoitza da: bere lan-bizitzako sare inguruko lanetan ikasleak erabili beharko dituen tresnen eta ekipoen erabileran entrenatzea, eta teorian ikasitako teknikak eta kontzeptuak hobeto ulertzea eta horietan sakontzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

===================

KREDITU TEORIKOAK

===================



1. Sarrera

- Interneten egitura.

- TCP/IP protokolo sorta.



2. Sare teknologiak

- Sare lokalak: Ethernet eta Wifia.

- Distantzia handirako teknologiak.



3. IP sareak.

- IPv4 helbideak.

- IP birbidaltzea (forwarding).

- IPv4, ICMP, eta NAT.

- IPv6.



4. Garraio zerbitzuak eta protokoloak.

- Garraio zerbitzuak.

- TCP.

- UDP.



5. Sare-segurtasuna.

- Mugasareak eta suhesiak.

- Kriptografia eta konfidentzialtasuna.

- Sinadura digitala.

- Ziurtagiri digitalak.

- Segurtasunerako teknologiak.





====================

KREDITU PRAKTIKOAK

====================

1. Switchak.

2. VLANak.

3. Bideratzaileak.

4. DHCP.

5. IPv6.

6. NAT.

7. Suhesiak.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honen ordu presentzialak ondoko jardueretan emango ditugu:

● Gelako saioak: Teoria eta ariketak lantzeko.

● Laborategiko saioak: lan praktikoak, binaka eginda.

● Ebaluazioa.

Eskola teorikoetan irakasleak gaiak azalduko ditu eta ariketak landuko ditu. Ikaslearen lan pertsonalaren oinarria bibliografiak izan behar du, eskoletan hartutako apunteekin eta egindako ariketekin lagunduta.

Laborategiak GNS3 emuladorea erabiliz egingo ditugu.

Ondoko urratsak proposatzen zaizkio ikasleari ikasgaia lantzeko, banaka edo taldeka, norberaren ikasteko estiloaren arabera:

1. Eskoletara etorri, apunteak hartu, eta gelako ihardueretan parte hartu (ariketak, eztabaidak).

2. Etxean, emandako bibliografia irakurri, eta apunteak osatu.

3. Etxean, irakasleak egindako ariketak errepasatu, bukatu gabe daudenak bukatu, eta egiteko gomendatu direnak egin. Zalantzak edo arazoak izanez gero, (1) errepasatu teoria, (2) hala ere ez badituzu zalantzak argitzen, ikaskideekin komentatu, zuzenean edo egelako foroaren bidez, (3) hala ere ez badituzu zalantzak argitzen, irakaslearengana jo, zuzenean edo egelako foroaren bidez.



PRAKTIKAK

Laborategiko lanak taldean egingo dira (normalean, binaka), irakaslearen laguntzarekin eta laborategian bertan. Praktika gehienak GNS3 emuladorea erabiliz beteko dira, eta baten bat benetako sare ekipoak erabiliz. GNS3 emuladoreak ikasleari ematen dio aukera bere etxean prestatzeko, errepasatzeko, zabaltzeko eta osatzeko laborategian egindakoa.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Test motatako proba (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren arlo desberdinen pisua amaierako notan, eta ebaluazio erak ondokoak dira:

* Teoria: %30a. Test bidez.

* Teoria aplikatua: %40a. Idatziriko ariketen bidez.

* Laborategiko praktikak: %30a. Idatziriko proben bidez.

Ikasgaia gainditzeko, nota osoa 5 edo gehiago izateaz gain, atal bakoitzean (hau da, teoria, teoria aplikatua, eta laborategiak) 3,5 edo gehiago lortu behar du ikasleak.

Ondoko bi aukera daude: ebaluazio jarraitua edo globala.

Laborategien ebaluazioa berdina izango da bi ebaluazio sistemetan, lauhilekoan zehar egindako 3 azterketen bidez.



Aukera jarraituan ondoko azterketak egingo dira teoria ebaluatzeko:

* Teoria hutsa: Hiru test.

* Teoria aplikatua: ariketaz osaturiko bi azterketa.



Aukera globalean azterketa bakar batean ebaluatuko da teoria osoa.



Ebaluazio jarraia edo globala aukeratzea

- Besterik ezean, ikasle guztiak daude ebaluazio jarraian.

- Ebaluazio jarraitik globalera igarotzeko, ondoko bi mekanismo daude:

(a) Azkena ez den ebaluazio jarraiko probaren batean ez aurkeztea.

(b) Espresuki eskatu ebaluazio globalera pasatzea, posta elektronikoa erabiliz, beranduenez azken azterketa baino astebete lehenago.

Deialdiari uko egitea:

- Ebaluazio globalean nahikoa da azterketan ez aurkeztea.

- Ebaluazio jarraian, %60a ebaluatuta badu ikasleak eta uko egin nahi badu, beranduenez azken azterketa baino astebete lehenago jakinarazi behar dio irakasleari, posta elektronikoz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa azterketa baten bidez izango da. Lehenengo deialdian atalen bat (teoria, ariketak, laborategia) gainditu duten ikasleek atal hauek berriz ez egiteko eska diezaiokete irakasleari. Atal bat gaindetzea atal horren ebaluazioan 10 puntutik 5 edo gehiago lortzea da.



Ohiko deialdian bezala, irakasgaia gainditzeko nota osoa 5 edo gehiago izateaz gain, atal bakoitzean (hau da, teoria, ariketak, eta laborategiak) 3,5 edo gehiago lortu behar du ikasleak.



Deialdiari uko egiteko nahikoa da azterketan ez aurkeztea.



Ebaluazioari buruzko arautegia: http://www.ehu.es/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/gestiorako-arautegia-irakaskuntza-plangintza-eta-ikasleen-ebaluazioa.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasleak erabakiko du, bere ikasteko eraren arabera, zein den hobekien egokitzen zaion ikasmateriala. Beraz, ez dago derrigorrez erabili behar den materialik.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ia irakasgai osoko teoria ondoko liburuarekin presta daiteke:

A Top-Down Approach, 8th ed. J.F. Kurose and K.W. Ross. Pearson, 2021.



Aurreko argitalpenak ere (7.a) balio du ikasgairako eta gazteleraz duzu.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ez da behar aurreko liburuan dagoen informazioa baino gehiago. Hala ere, iturri osagarriak izan daitezke ondokoak:
- Euskaraz dagoelako eta egelan eskura:
TCP/IP Sareak, 3. arg. Rivadeneyra, J.M. UEU, 2009. (moodle-n eskuragarria pdf formatuan).

- Sarean eskura daudelako:
Computer Networks: A Systems Approach. Larry Peterson and Bruce Davie ---> book.systemsapproach.org
KOZIEROK, C.M. The TCP/IP Guide --> http://www.tcpipguide.com/free/index.htm

Web helbideak

Ikasgaiari dagokion moodle ikastaroa egela.ehu.eus gunean duzue.

Bibliografiako liburu nagusiko orria, hainbat baliabideekin: https://www.pearson.com/us/higher-education/program/Kurose-Pearson-e-Text-Computer-Networking-Access-Card-8th-Edition/PGM2877610.html?tab=resources.

Beste webgune interesgarriak:
* ISOC txosten laburrak: https://www.internetsociety.org/resources/policybriefs/
* Segurtasunaz csrc.nist.gov/publications/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GURRUTXAGA GOIKOETXEA, IBAI
  • MIGUEL ALONSO, JOSE
  • RIVADENEYRA SICILIA, JOSE MARIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30 (1)

10:30-12:00 (2)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:30 (1)

15:30-17:00 (2)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:30 (1)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:30 (1)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-3 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30 (1)

10:30-12:00 (2)

Irakasleak

61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

61 Laborategiko p.-2 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30 (1)

Irakasleak