Breadcrumb

Sarrera-informatika-ingeniaritzako-gradua

Informatika Ingeniaritzako Gradua

Aplikazio habiaratuak

informatika-ingeniaritzako-gradua-sarrera

Informatika Ingeniaritzako Graduak eremu zabal-zabala eskaintzen dizu, ikasteko, ikertzeko eta berritzeko. Informazio eta Komunikazio Teknologia berriak (IKT) eguneroko bizitzaren alor guztietan ditugu. Gradu honetan, hainbat arlo liluragarritan sakondu ahalko duzu: softwarearen garapena eta programazioa, ordenagailu bidezko grafikoak, ordenagailu sareak, zientziarako konputazioa, irudiaren eta soinuaren prozesamendu digitala, etab.

Prestakuntzaren eskaintza askotarikoa da, eta hiru dira aipatzekoak: Konputazioa, Konputagailuen Ingeniaritza eta Software Ingeniaritza, eta gehien gustatzen zaizun arloan espezializatzeko aukera emango dizuten 30 hautazko irakasgai baino gehiago. Era berean, diziplina anitzeko taldeak zuzentzeko eta horietako kidea izateko gaitasunak eskuratuko dituzu, eta era autonomoan eta lankidetzan lan egin ahalko duzu.

Horrez gain, Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearekin (IUT de Bayonne et du Pays Basque) titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Informatika Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

info-dif-fiss@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

9,346 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

135 plaza

botoia-liburuxka-Informatika-Fakultatea

ingenieria-informatica-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Konputagailu sareak, software ingeniaritza, konputagailu bidezko grafikoak… Informatika giltzarria da teknologiaren arloan zein informazioaren tratamendu automatikoan.
  • Metodologia aktiboekin ikasiko duzu, eskaintza eleaniztunarekin (euskara, gaztelania eta ingelesa), eskari handiko gradu batean. 
  • Praktikak eta GRALa sektoreko enpresa nagusietan egiteko aukera izango duzu: Informatika Fakultateak 100 hitzarmenetik gora dauzka sinaturik. 
  • Nazioarteko truke programetan parte hartu ahal izango duzu zure prestakuntza osatzeko: Europa, Kanada, Korea…

informatika-ingeniaritzako-gradua-Profila

Sarrera-profila

Informatika interesatzen bazaizu, erronka teknologikoa eta zientifikoa gustuko baduzu, jakin-mina baduzu, oinarri on bat matematikan eta abstrakziorako eta dedukzio logikorako gaitasuna, irtenbide berritzaileak aurkitzeko irudimena, eta taldean lan egiteko gaitasuna, ez izan zalantzarik, Informatika Ingeniaritzako Graduan duzu lekua.

Irudia

Irteera profesionalak

Informatika Ingeniaritza gaur egun gehien eskatzen den lanbideetako bat da, bai teknologia berrien sektorean bai beste edozein adarretan:

  • Aplikazio informatikoen garapena edozein alorretan (osasuna, aisia, komunikazioak…).
  • Sistema txertatuen eta informatika sareen diseinua eta kudeaketa.
  • Konputazio sistema konplexuen edo datu-base handien administrazioa.
  • Multimedia sistemen, animazio sistemen eta bideojokoen diseinua.
  • Edozein enpresa edo teknologia gunetako baliabide informatikoen diseinua eta kudeaketa.
  • Aholkularitza IKT arloan.
  • Ekintzailetza: enpresa berritzaileen sorrera eta diseinua teknologia eta komunikazio berrien arloan.
  • Irakaskuntza hezkuntza-maila guztietan.
  • I+G: Ikerketa eta garapena, behin masterreko ikasketak eta doktorego tesia egin ondoren.