XSLaren edukia

Lengoaiak, Konputazioa eta Sistema Adimendunak26021

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
26021

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2020

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honek Konputazioaren espezialitaterako sarrera izatea du helburu eta hainbat gaitan sakontzen da: oinarrizko printzipio eta eredu konputazionalak, programazio-lengoaiak eta haien aplikazioa sistema informatiko berrietan, problemen konplexutasunaren neurketa eta soluzioak lortzeko estrategia algoritmikoak.



Beste irakasgai batzuetan (Konputagailuen Egitura, Oinarrizko Programazioa, Programazio Modularra eta Objektu Orientazioa, Datu-Egiturak eta Algoritmoak, Programazioaren Metodologia) problemei ebazpen algoritmikoa emateko metodologia zein programazio-lengoaia konkretuak aztertzen dira. Irakasgai honetan ordea, ekipamendu eta softwarea edonolakoa dela ere soluzio algoritmikoa duten eta ez duten problemak bereizten ikasten da.



Landutako edukiek lengoaia formal eta oinarrizko automatetatik hasita konputagarritasun eta konplexutasunaren printzipioetarainoko gaiak estaltzen dituzte, hainbat problemek Adimen Artifizialera jauzia egiteko eskatzen dutela ikusiz.



Aipatutako gaietan sakontzeko espezialitateko Konputazioaren Eredu Abstraktuak, Konpilazioa, Algoritmoen Diseinua, Datu Meatzaritza edo Adimen Artifiziala irakasgaiak daude, eta azpigai konkretuetan espezializazio handiagoa jasotzeko Graduko eskaintzan honakoak ere aurkituko dituzu: Adimen Artifizialeko Teknika Aurreratuak, Hizkuntzaren Prozesamendua, Ezagutzan Oinarritutako Sistemak, Bilaketa Heuristikoak, Ikaskuntza Automatikoa eta Neurona Sareak, Programazio Funtzionala eta Programazio Logikoa.



Ingeniari informatiko baten garapen profesionaleko edozein arlotan irakasgaiko ereduetan oinarritutako aplikazioak existitzen dira. Lengoaiek makina-pertsona eta makina-makina komunikazioa ahalbidetzen dute. Horiek gabe sareetako komunikazio protokoloak, markatze lengoaiak, etab. bezalako egungo aplikazioak ez lirateke existituko. Adibidez:

- programazio lengoaia modernoen diseinua eta inplementazioa gramatiketan oinarritzen da;

- testu prozesatzaileek eta lengoaia naturalaren prozesamenduko tekniketako batzuk irakasgaian ikusiko diren ereduetan oinarritzen dira;

- komunikazio protokoloak, "vending" makinak eta joko asko automata finituak erabiliz deskribatzen dira.

Azkenik, konplexutasun emaitzak kriptografia tekniken oinarri dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Konputazio eredu murriztuen (automatak) edo alternatiboen (sistema adimendunak) bidez hurbil daitezkeen problemak identifikatu eta ebatzi.

- Lengoaia formalak definitzeko automatak, gramatikak eta adierazpen erregularrak diseinatu.

- Patroiak ezagutu eta prozesatzeko softwarea erabili.

- Konputazio-prozesuen berezko mugez eta bere ondorioez jabetu.

- Problemak eta haien soluzio konputazionalak landu eta analizatu espresiobide egokien bidez: hitzezkoa, matematikoa eta grafikoa.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera. Hitzak eta lengoaiak.

2. Memoriarik gabeko konputazioa.

2.1 Automata eta transduktore finituak. Baliokidetasun eta eraldaketak.

2.2 Adierazpen erregularrak. Baliokidetasun eta eraldaketak.

2.3 Mugak.

3. Memoria murriztuko konputazioa.

3.1 Testuingururik gabeko gramatikak eta lengoaiak. Anbiguotasuna.

3.2 Automata piladunak.

3.3 Mugak.

4. Konputagailuen eredu orokorra.

4.1 Turingen automatak.

4.2 Turingen makinak eta diagramak.

4.3 Church-Turing Tesia.

4.4 Mugak. Konputaezintasuna.

5. Sistema Adimendunak.

5.1 Konplexutasun konputazionalaren sarrera. Hurbilpenen beharra.

5.2 Espezifikazio ez-funtzionalak.

5.3 Adibidea: Erabaki zuhaitzak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren edukiak klasean aurkeztuko dira eta irakurtzeko material gehigarria emango da. Eskoletan era sistematikoan emango dira irakasgaiaren alorreko kontzeptuen azalpenak eta ikasitako teknikak sendotzeko ariketak landuko dira.



Ariketa multzo zabala banatuko da. Bere helburua une bakoitzean egokiena den lengoaia erabiliz modu egokian espresatzeko gaitasuna lortzea da: informala (orokorrean norbere hizkuntza erabiliz), formal testuala (logikoa eta matematikoa), formal grafikoa (automaten diagramak, erabaki zuhaitzak,...).



eGelako foroen bitartez parte hartzea eta elkarlana sustatuko da, bertan proposatuko diren ariketa multzoen ebazpenak modu ordenatuan aurkezteko. Ebazpen horiek modu azkar eta ulergarri batean aurkezteko, eredu teorikoen bistaratzea eta bere portaera hobeto ulertzea ahalbidetzen duten tresna grafikoak erabiliko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ehunekoak eta ebaluazio motak hurrengo atalean aurkezten dira (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaian ebaluatzeko bi modu daude: azken ebaluazioa (edo globala) eta ebaluazio jarraitua.



EBALUAZIO JARRAITUA: Ikasleak irakasgaiaren segimendu jarraitua egitea bere borondatez aukera dezake, izan ere, irakasgaia modalitate honetan gainditzeko ikasleak astero ikasteko eta ariketak ebazteko beharrezkoa den dedikazioa eskaini beharko dio.



Ekintza ebaluagarriak eta dagokien pisuak ondokoak izango dira:

1) Idatzizko probak (%80)

2) Ariketa/problemen entregak (%20)



Idatzizko hiru proba egingo dira, %35, %30 eta %15eko pisuekin, irakasgaiaren azken notan idatzizko probetarako adierazitako %80 batuz. Idatzizko proba bakoitzak %30eko gutxieneko nota beharko du segimendu jarraituan mantentzeko. Ariketa/problemen entregetan ez da gutxieneko notarik eskatuko.



Ikasleak ebaluazio jarraitua egingo duela ulertuko da, esplizituki uko egiten ez badio behintzat. Etengabeko ebaluazioren baldintzak betetzen dituen ikasle batek azken ebaluazioa aukeratu nahiko balu, irakasgaiko irakasle arduradunei adierazi behar die nahi hori azken eskola astea baino lehen eGela bitartez. Epe horretan ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten ez badio, ebaluazio jarraitua berresten duela ulertuko da.







AZKEN EBALUAZIOA: Jarraitua ez egitea erabakitzen duen ikasleentzat, edo jarraitzeko baldintzak betetzen ez dituen ikasleentzat aplikagarria da. Azterketa globala idatzizkoa izango da, irakasgaiaren edukien %100a hartuko du bere baitan eta Fakultatearen azterketa egutegi ofizialean finkatutako egunean izango da.



Ebaluazio probetan (jarraitukoak zein globalak) ikasleek guztiz debekatuta izango dute liburuak, apunteak, gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa idatzizkoa izango da, irakasgaiaren edukien %100a hartuko du bere baitan eta Fakultatearen azterketa egutegi ofizialean finkatutako egunean izango da.



Ebaluazio proban ikasleek guztiz debekatuta izango dute liburuak, apunteak, gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaia aurkezteko erabiliko diren diapositibak eta emango diren ariketen eta problemen enuntziatuak nahitaez erabili beharreko materiala da eta ikasleen eskura jarriko da eGelan.

Ondoko baliabideen erabilpena ere beharrezkoa izango da:
- eGela
- Posta elektroniko korporatiboa
- JFLAP softwarea

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- TEORÍA DE AUTÓMATAS, LENGUAJES Y COMPUTACIÓN: J.E. Hopcroft, R. Motwani eta J.D. Ullman. Pearson Educación, 3ª edizioa, 2007.

- AUTÓMATAS Y LENGUAJES. UN ENFOQUE DE DISEÑO: R. Brena. Instituto Tecnológico de Monterrey, 2003. (https://lenguajesformalesyautomatas.files.wordpress.com/2017/11/automatas-y-lenguajes.pdf)

- JFLAP: AN INTERACTIVE FORMAL LANGUAGES AND AUTOMATA PACKAGE: S.H. Rodger eta T.W. Finley. Jones & Bartlett, 2006. (https://www.jflap.org/jflapbook/jflapbook2006.pdf)

- INTELIGENCIA ARTIFICIAL. UN ENFOQUE MODERNO: S. Russell eta P. Norvig. Prentice Hall, 2ª edizioa, 2003

Gehiago sakontzeko bibliografia

- AUTOMATA, COMPUTABILITY AND COMPLEXITY: E. Rich. Pearson Education, 2008.
- INTRODUCCIÓN A LA TEORÍA DE AUTÓMATAS, GRAMÁTICAS Y LENGUAJES. E. Gaudioso, T. García. Editorial Universitaria Ramón Areces. 2017. (ariketak eta soluzioak ditu)

Web helbideak

- Visual and interactive tools (JFLAP): http://www.jflap.org
- Alan Turing: http://www.turing.org.uk

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BERGES GONZALEZ, IDOIA
  • IBAÑEZ ANFURRUTIA, FELIPE
  • PEREZ FERNANDEZ, TOMAS ANTONIO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

10:30-12:00 (2)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

15:30-17:00 (2)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30 (1)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30 (1)

Irakasleak

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

10:30-12:00 (2)

Irakasleak

61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

61 Laborategiko p.-2 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30 (1)

Irakasleak