XSLaren edukia

Sare Zerbitzuak eta Aplikazioak26210

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26210

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2030
Laborategiko p.4060

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasleak espezializaziora jotzen duen ikasturtean, 3. mailan, derrigorrezkoa den irakasgaia da hau. Gaur egun informatikan sareek, eta batez ere Internetek, duten garrantzia dela-eta, beharrezkotzat jotzen da ikasle guztiek sare aplikazioen gaineko oinarrizko ezagutza izatea.



Irakasgai hau modu egokian jarraitzeko 2. mailako “Konputagailu sareen oinarriak” irakasgaia gainditu izana ez da beharrezkoa, baina oso gomendagarritzat jotzen da. Bestalde, Software Ingeniaritza espezialitateko “Web sistemak” irakasgaiarekin lotura dauka, irakasgai honek web aplikazioen gainean jartzen baitu arreta. Dena den, Sare Zerbitzu eta Aplikazioak irakasgaiak web aplikazioa beste sare aplikazioa baten gisa tratatzen du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Sareak oinarrizko garrantzia duen aplikazioen garapenerako oinarriak ikasten dira irakasgai honetan. Gainera, sare aplikazio ohikoenak aztertzen dira (posta elektronikoa, weba, DNS...) Sare aplikazioak lantzeko ereduak aztertzen dira eta berauek garatzeko interfazeak.



Ikaskuntza emaitzak:

· Sare aplikazio nagusien diseinuaren eta funtzionamenduaren xehetasun garrantzitsuenak ezagutu.

· Sareetan orokorrean, eta TCP/IP arkitekturan bereziki, aplikazio berriak asmatu, diseinatu, garatu, dokumentatu eta ustiatzea.

· Sare aplikazio baten kalitatea, zerbitzu maila eta erakunde baten beharretara zenbateraino egokitzen den ebaluatzea.

· Aplikazioen garapenetan lantaldeak zuzendu eta koordinatzea.

· Sare aplikazio bat garatzeko tresnak eta teknikak ebaluatu eta aukeratzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1 Sare aplikazioen diseinua

1.1 Sare aplikazioen egitura

1.2 Bezero/zerbitzari eta P2P ereduak

1.3 TCP/IP mailako garraio zerbitzuak

1.4 Aplikazio protokoloak

2 Sare aplikazioen garapena

2.1 Sare aplikazioen programazioa socket interfazea erabiliz.

2.2 Konexiora zuzendu gabeko garraio zerbitzuaren gaineko garapena (UDP)

2.3 Konexiora zuzendutako garraio zerbitzuaren gaineko garapena (TCP)

2.4 Zerbitzari iteratibo eta konkurrenteak

3 Sare aplikazioak

3.1 DNS

3.2 Posta elektronikoa

3.3 World Wide Web

4 Segurtasuna sare aplikazioetan

4.1 Socket seguruak: TLS/SSL

5 Sare aplikazioak garatzeko tresna aurreratuak

MetodologiaToggle Navigation

Nagusiki praktikoa den irakasgai bat izanik, klase teorikoetan ikasleari oinarrizko kontzeptuak azaltzen zaizkio. Ondoren, ikasleak berak sakondu behar du kontzeptu horietan, irakasleak emandako erreferentziak jarraituz. Klase praktikoetan kontzeptu teorikoak praktikan jartzen dira.



Metodologia aktiboak

--------------------

Ikasleek bi praktika mota egin behar dituzte, taldeetan. Alde batetik klase praktikoetan hainbat lan praktiko egin behar dituzte, beti ere irakasleak lagunduta. Orokorrean praktika motzak (saio bakarrekoak) eta oso zuzenduak dira, beharrezko kontzeptu teorikoak modu azkar batean praktikan jartzeko.

Bestalde, praktika irekiago eta orokorrago bat egin behar du ikasleak, klase orduetatik kanpo, non sare aplikazio bat diseinatuko duen. Diseinatu beharko duen aplikazioa irakaslearekin adostu beharko du aurretik.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ehunekoak eta ebaluazio motak hurrengo ataletan zehazten dira. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak bi ebaluazio sistema ezberdinen artean aukeratu behar du: ebaluazio jarraitua ala globala. Defektuz, klasera etortzen den ikasle oro ebaluazio jarraituan egongo da, beraz, ebaluazio jarraitua aukeratu duen ikaslea eskoletara etortzea ezinbestekoa da.

Ebaluazio jarraituaren kasuan ebaluazioak hiru atal ditu. Alde batetik, ikasleek taldeka lan praktiko bat egin behar dute, oro har klase orduetatik kanpo, non sare aplikazio bat diseinatu beharko duten. Atal honen pisua %15ekoa da. Bestalde, azkeneko gaian, laborategian eginiko praktika ebaluatzen da, bere pisua azkeneko notaren %5ekoa izanik. Azkenik, irakasgaiaren beste edukiak, bai teoriko bai praktikoak, 3 azterketa idatziren bitartez ebaluatuko dira. Azterketak lauhilekoan zehar banatuko dira eta azken notaren pisuaren %80 egokituko zaie. Lehenengo 2 azterketetako batezbesteko nota 3 baino baxuagoa duen ikaslea ebaluazio globalera pasako da.

Ebaluazio jarraituan egoteko baldintzak betetzen ez dituen ikaslea ebaluazio globalera pasako da automatikoki. Baldintzak betetzen dituena ebaluazio jarraituan mantenduko da ez badu kontrakoa adierazten, eGela bidez, irakasleak ezarritako epearen barruan. Beti ere, epea bukatzerako gutxienez irakasgaiaren %60 ebaluatua egongo da ebaluazio jarraituan. Ebaluazio jarraituan ezingo zaio deialdiari uko egin eta, beraz, epe barruan ebaluazio globalera pasa beharko da uko egin ahal izateko.

Ebaluazio globalaren kasuan ikasleak idatzizko azterketa bat egin beharko du, bere pisua bukaerako notaren %100 izanik. Deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ebaluazio globalaren sistema erabiltzen da nahitaez. Ebaluazioaren xehetasunak ohiko deialdian adierazitako berberak dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak eGelan eskuragarri utzitako materiala: gidak, adibideak, enuntziatuak...

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Computer Networking: A Top-Down Approach, 8th ed. J.F. Kurose and K.W. Ross. Addison-Wesley 2008. [https://www.pearson.com/us/higher-education/program/Kurose-Computer-Networking-A-Top-Down-Approach-7th-Edition/PGM1101673.html]

· 7., 6., 5. eta 4. argitaraldiak ere baliagarriak dira.

- TCP/IP Sareak, 3. argitaraldia. JM Rivadeneyra. UEU 2009

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Unix Network Programming, Vol 1, 2nd ed. W. R. Stevens. Prentice Hall 1998.
- Twisted Network Programming Essentials, 2nd ed. Abe Fettig and Jessica McKellar. O'Reilly Media 2013.
- Internetworking with TCP/IP Vol III: client-server programming and applications. D.E. Comer, D.L. Stevens. Prentice hall 2001.
- TCP/IP Guide. A Comprehensive, Illustrated Internet Protocols Reference. Charles M. Kozierok. No starch press. 2005. [http://www.tcpipguide.com/free/t_toc.htm]
- PYTHON programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak. Iñaki Alegria Loinaz, Olatz Perez de Viñaspre Garralda eta Kepa Sarasola Gabiola. UEU eta UPV/EHU 2016.

Web helbideak

- Socketak:
- - Python: https://docs.python.org/3/library/socket.html
- - C: http://beej.us/guide/bgnet/
- RFC txostenak: https://www.rfc-editor.org/
- W3 Consortium: http://www.w3.org/
- Twisted: https://twistedmatrix.com/trac/wiki/Documentation

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRUE RECONDO, MYRIAM
  • GURRUTXAGA GOIKOETXEA, IBAI
  • PEREZ DE LA FUENTE, JESUS MARIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

14:00-15:30 (2)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

14:00-15:30 (2)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

12:00-13:30 (2)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

17:00-18:30 (2)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

12:00-13:30 (2)

Irakasleak