XSLaren edukia

Softwarea Garatzeko Tresna Aurreratuak26231

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26231

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2020
Laborategiko p.4070

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Softwarea Garatzeko Tresna Aurreratuak irakasgaia Software Ingeniaritza espezialitatearen derrigorrezko irakasgai bat da. Informatika Ingeniaritzako Graduko hirugarren mailan, bigarren lauhilekoan, ematen da, eta, era berean, hautazko irakasgaia da gradu bereko Konputagailuen Ingeniaritza eta Konputazio espezialitateetan.



Irakasgai honetan web-aplikazioen garapenerako plataforma eta framework-etan (ASP.NET eta Django) lantzen dira. Aplikazio horietan bereziki lantzen dira hainbat formatutan dauden datuetarako sarbidea (BDak, XML, JSON), web zerbitzarien erabilpena eta Ajax bidezko eskaera asinkronoak.



.NET plataformaren erabilera lantzen da, lan-munduan duen garrantziagatik, batik bat, eta horrekin batera Java plataformak eta software libreko beste hainbat ere (DJango) erabiltzen dira irakasgaian. Hedapenerako Azure web ataria erabiltzen da, doako ikasle lizentziarekin.



Gomendagarria da aurrez "Web Sistemak" irakasgaia egina izatea, han lantzen baitira web-garapenerako oinarrizko kontzeptu eta teknologia nagusiak



Ikasleentzat interesgarria izan daiteke irakasgaia parte den espezialitatearen webgunea: https://www.ehu.eus/documents/340468/3805395/Software+Ingeniaritza.pdf/43d899a1-7009-45bd-9ca7-1418ae8eb0ed. Bertan, espezialitateko jakintza-arloen aplikazio-eremuei buruzko informazioa dago, bai eta espezialitateko irakasgaiekin lotutako irteera profesional batzuei buruzkoa ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1.- Garapen-ingurune aurreratu nagusiak, eta beren tresna eta teknologiak ezagutzea.

2.- Datuak formatu desberdinetan (datu-baseak) atzituko dituzten aplikazioak garatzeko hainbat teknologia ikastea.

3.- Softwarea garatzeko puntako arkitektura eta teknologia ezagutzea.

4.- Aplikazioak hodeian hedatzea







Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera. .NET frameworka eta bere garapen tresnak.



2. Web aplikazioen garapena .NET bidez.



2.1. Sarrera: Aplikazio baten arkitektura: bezero/zerbitzari, geruza anitzekoak, MVC.

2.2. Aurkezpen-geruza: formularioak, script-ak, kontrolak.

2.3. Negozio-logikaren geruza: zerbitzari-orri aktiboak eta web-zerbitzuak.

2.4. Datu-atzipeneko geruza: datu-baseen atzipena (ADO.Net).



3. Web-garapena, beste garapen-ingurune aurreratu bat erabiliz: Django





MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat irakaskuntza-metodologia erabiltzen dira. Lan autonomoa bultzatuko da, baliabide informatikoak eta bibliografikoak erabiliz, ikasleei irakasgaiaren alderdi guztiak ulertzen laguntzeko.



Irakasgaiaren ardatza PBL (Project Based Learning) metodologiaren inguruan egituratzen da. Ikasturtean zehar Web Sistema (L) garatu, inplementatu eta hedatzen da. Proiektu hau eduki teorikoen aurkezpenarekin batera paraleloan egiten da (M).



Prestakuntza jarduera zenbait baliabide metodologikorekin osatzen da: "Flipped classroom" edo alderantzizko gela, eta "Peer review" edo binakako berrikuspena.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ehunekoak eta ebaluazio motak hurrengo ataletan zehazten dira (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiak bi ebaluaketa modu ditu: ebaluazio finala eta ebaluazio jarraitua.



EBALUAZIO JARRAITUA:

Ebaluazio jarraitua ikasleek beren borondatez baliatu ahal izango dute, irakasgaiaren jarraipen jarraitua egin dezaketen ikasleentzat eskaintzen da, aktibitate presentzialetarako ezarritako dedikazio eta asistentziak betez. Ikasleek uko egin diezaiokete ebaluazio jarraituari, baldin eta uko egite hori esplizitua egiten bada irakasgaiaren % 70 igaro baino lehen. Ikasleak ezingo dira ebaluazio jarraituaren bidez ebaluatu baldin eta ez badira ebaluagarriak diren jarduera guztietara aurkezten, eta ez badituzte ebaluazio-modalitate horretarako ezarritako gutxienekoak betetzen, jarraian zehazten direnak. Azken kasu horretan, ebaluazio globala egingo da.



Ebaluazio jarraiturako jarduerak, dagozkien pisuekin, honako hauek izango dira:

1) Test motako azterketa (gainditzeko, gutxienez 1,5 puntu lortu behar dira 3tik), % 30.

2) Laborategiko lana (gainditzeko, gutxienez 2 puntu lortu behar dira 5etik), % 40. Laborategiak taldeka egingo dira, eta gutxienez % 80ko asistentzia behar da. Taldekide guztiek laborategiko lanetan parte hartu dutela ziurtatzeko laborategien entregen ondoren banakako proba bat egingo da, banakako proba hau test motakoa izango da.

3) Lan praktikoa (gainditzeko, gutxienez 1 puntu lortu behar dira 2tik), % 30. Gutxienez % 80ko asistentzia behar da. Lan horiek taldeka egingo dira, eta bi motatakoak izan daitezke irakaslearen irizpidearen arabera:

A) Lan praktikoa: aplikazio txiki bat, ikasgelan ikusi ez diren eta berriak diren teknologiak edo inguruneak erabiliz.

B) Lan teorikoa/praktikoa: gelan ikusitakoen antzeko teknologia edo ingurune bati buruzko laborategiko eskola eta saioa prestatzea da helburua. Lan horiek irakasleak proposatuko ditu eta aurrez ezarritako egutegi baten arabera egingo dira.





Irakasgaia gainditzeko, alderdi bakoitzerako gutxienekoez gain, gutxienez 10etik 5 lortu beharko dira ebaluatu daitezkeen jarduera guztien baturan.





EBALUAZIO FINALA:

Ebaluazio finalaren amaierako azterketa egin baino lehen, ikasturtean zehar proposatutako derrigorrezko laborategi arautuak entregatu eta gainditu beharko dira. Laborategi horiek irakasgaiaren PBL proiektua osatzen dute.



Azterketa finalak notaren % 100eko pisua izango du, honela banatuta:

1) Test motako azterketa (gainditzeko, gutxienez 1,5 puntu lortu behar dira 3tik). % 30.

2) Azterketa praktikoa, % 70. Notaren zati bat laborategien praktikak entregatzeari dagokie, eta beste bat aurkeztutako kodean oinarritutako galdera praktikoei.





Ikasgaia gainditzeko, gutxienez 10etik 5 lortu beharko dira test motako azterketaren eta azterketa praktikoaren arteko baturan.





Proben data zehatzak irakasgaiari lotutako eGelan eta Fakultatearen web atarian daude eskuragarri. Azterketa praktikoari dagozkion laborategien praktikak entregatzen ez badira edo ebaluazioa finalaren idatzitako frogara aurkezten ez bada, ebaluazioari uko egiten zaiola ulertuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez Ohiko deialdia ohiko deialdiaren ebaluazio finala bezalakoa izango da.

Ebaluazio finalaren amaierako azterketa egin baino lehen, ikasturtean zehar proposatutako derrigorrezko laborategi arautuak entregatu eta gainditu beharko dira. Laborategi horiek irakasgaiaren PBL proiektua osatzen dute.

Azterketa finalak notaren % 100eko pisua izango du, honela banatuta:

1) Test motako azterketa (gainditzeko, gutxienez 1,5 puntu lortu behar dira 3tik). % 30.

2) Azterketa praktikoa, % 70. Notaren zati bat laborategien praktikak entregatzeari dagokie, eta beste bat aurkeztutako kodean oinarritutako galdera praktikoei.



Ikasgaia gainditzeko, gutxienez 10etik 5 lortu beharko dira test motako azterketaren eta azterketa praktikoaren arteko baturan.



Proben data zehatzak irakasgaiari lotutako eGelan eta Fakultatearen web atarian daude eskuragarri. Azterketa praktikoari dagozkion laborategien praktikak entregatzen ez badira edo ebaluazioa finalaren idatzitako frogara aurkezten ez bada, ebaluazioari uko egiten zaiola ulertuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Transparentziak, laborategi-saioen enuntziatuak eta webguneko materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Professional XML for .NET Developers. Dinar Dalvi et al. WROX, 2001



- XSLT 2.0 and XPath 2.0. Programmer's Reference (Michael H. Kay). 2008.



- La biblia de Visual Studio .NET. J. Templeman & D. Vitter, Anaya Multimedia, 2002



- Professional ASP.NET 4.5 in C# and VB. Jason N. Gaylord, Christian Wenz, Pranav Rastogi, Todd Miranda, Scott Hanselman, Scott Hunter. Wrox Press, 2013.



Gehiago sakontzeko bibliografia

- XSLT Programmer's Reference (Michael H. Kay).

- Programación con ASP.NET 2.0. J. Liberty, D.Hurwitz. Anaya Multimedia O'Reilly, 2007.

- Internet & WWW. How to Program (2ª Ed.). Deitel & Deitel, Prentice Hall, 2002.


Web helbideak

www.w3.org
http://en.wikipedia.org/wiki/XML
http://www.w3.org/Style/XSL/
http://saxon.sourceforge.net
http://www.w3schools.com/xml/default.asp

http://msdn.microsoft.com
http://en.wikipedia.org/wiki/.NET_Framework

http://www.desarrolloweb.com/
www.opensource.org

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:00 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30 (1)

12:00-13:30 (2)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:00 (1)

14:00-15:30 (2)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:30 (1)

17:00-18:30 (2)

Irakasleak