XSLaren edukia

Softwarearen Garapen Industriala26240

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26240

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4070
Laborategiko p.2020

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Softwarearen Garapen Industriala" irakasgaia Software Ingeniaritza espezialitatearen barnean integratuta dago, eta honako irakasgaietan ikasitako kontzeptuetan oinarritzen da, "Software Ingeniaritza I", "Software Ingeniaritza II", "Lengoaiak, Konputazioa eta Sistema Adimendunak" eta "Datu-baseen Diseinua".



Azkeneko urtetan zehar garatu beharreko softwarearen konplexutasuna handitzen joan da, era garrantzitsu batean gainera. Bere proiektuetan, garatzailea betekizun konplexuen aurrean aurkitzen da, antzekoak diren aplikazioen familietan aldakortasunarekin, aplikazioak merkaturatzeko epetan ezarritako murrizketekin, etab. Horrek guztiak softwarea garatzeko metodologia berriak agerrarazi ditu, kalitatezko produktuak bermatuko dituztenak hain zuzen. Irakasgai honek horietako bi landuko ditu: ereduek bideratutako software ingeniaritza eta software produktu-lerroen ingeniaritza.



Lehenengoarekin honako kontzeptuak azalduko dira, besteak beste: metamodelatzea, domeinu bereziko lengoaiak, eraldatze-lengoaiak, kode-sorkuntza automatikoa. Bigarrenarekin softwarearen aldakortasunaren printzipioak ikusiko dira, eta baita aldakortasun horren espezifikazio eta euskarri bezala erabilitako teknikak ere. Bi kasuetan, praktikatu eta kontzeptuak probatu ahal izateko hainbat tresna ikusiko dira.



Kontzeptu aurreratu hauek guztiak behar bezala jarraitu ahal izateko, arestian aipaturiko irakasgaiak arrakastaz gaindituta edukitzea ezinbestekoa da, eta baita honako arloak menperatzea ere, hala nola, datuen diseinua eta modelatzea, gramatiken eraikitzea eta erabilpen-kasuen modelatzea. Gainera, Javan programatzeko trebetasuna izatea beharrezkoa da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasketaren ondorio bezala, ikasleak frogatu beharko du:

* Ereduek bideratutako Arkitekturaren (MDA), Domeinuetan oinarrituriko modelatzearen (DSM) eta Software produktu-lerroen (SPL) ikuspegiaren oinarrizko ezaugarriak dakizkiela

* Betekizunen deskribapena emanik, metaeredu bat deskribatzen duela, eta metaereduarekin bat etorriz, eredu bat eraikitzen duela

* Metaereduen arteko eraldatze-erregelak inplementatzen dituela

* Domeinu bereziko lengoaia (DSL) bat deskribatzen duela, gramatikak erabiliz, eta lengoaiarentzat kode-sortzailea inplementatzen duela

* SPL baterako ezaugarri-diagrama eta erabilpen-kasuen diagrama diseinatzen dituela

* SPL baten ezaugarriak inplementatzeko oinarrizko teknikak dakizkiela eta aplikatzen dituela

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gaia - Software Produktu-lerroen ingeniaritza (SPLE)

1.1 SPLE-ren ezaugarri orokorrak

1.2 Aldakortasunaren karakterizazioa. Ezaugarrien modelatzea

1.3 SPL-en analisia eta diseinua UML-ren bitartez (erabilpen-kasuen eta klaseen diagramak)



2. Ereduek bideratutako ingeniaritza (MDE)

2.1 MDE-ren ezaugarri nagusiak eta abantailak

2.2 Metaeredu eta ereduaren definizioa eta MDA-ren lau modelatze-mailak

2.3 OCL: murriztapenak eta ereduen gaineko kontsultak deskribatzeko lengoaia

2.4 ATL: metaereduen arteko eraldatze-lengoaia

2.5 Domeinu bereziko lengoaiak (DSL): definizioa eta sailkapena



MetodologiaToggle Navigation

Saio presentzialen erdiak eredu magistrala jarraituko du, hots, aztertu beharreko gaien definizioak eta oinarrizko ezaugarriak irakasleak azalduko ditu. Gainontzeko saioak, laborategiak edota ariketak garatzeko izango dira, ikasleak kontzeptu horiek praktikan jar ditzan.



Ariketen lantzea indibidualki nahiz taldeka egin ahal izango da, gelan eztabaida eta amankomunean jartzea bultzatuz. Laborategietako ariketak indibidualki garatuko dira, eskura ditugun baliabideek hala ahalbidetzen badute beti ere (ikasleek beren konputagailu eramangarria erabil ahal izango dute).



Denbora ez-presentziala, laborategietan proposaturiko ariketak bukatzera eta ariketa gehigarriak ebaztera dedikatu beharko da, ariketa estra horiek irakasgaiko atal bakoitzaren hasieran argitaratuko diren ariketa bildumetan proposatutakoak izango dira. Bilduman aurreko ikasturtetako ariketak sartuta daude, ebaluazioan lortu beharreko mailaren adierazgarria ere izateko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 5
    • Test motatako proba (%): 15
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 80

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ondoren zehazten diren ebaluazio metodoak alde batera utzita, ikasle guztiei ebaluaziorako ataza guztietan zehar portaera etikoa betetzea eta integritate akademikoa izatea exijituko zaie. Ariketa, praktika eta laborategietan kopia, faltsukeria eta plagioa saihestu beharko dituzte. Zintzotasunik gabe edo iruzurretan aritzeak, UPV/EHUko Etika Akademikoko Protokoloan jasotako ondorioak aplikatzea ekarriko du.



(1) EBALUAZIO JARRAITUA

Atal bakoitzak [MDE eta SPLE] honako pisua dauka: MDE: 6 puntu (MDA: 2 pt; ATL: 2 pt; DSL: 2 pt) eta SPLE: 4 puntu.



Gai desberdinetan lortutako gaitasunak neurtzeko, hainbat ebaluazio proba banatuko dira lauhilekoan zehar. Ebaluazio-probek hainbat test edota hainbat ariketa praktiko izango dituzte. Ariketa praktiko horiek paperean garatu beharrekoak izango dira edo irakasgaiko software tresnak erabiliz. Lortutako emaitzak ebaluaziorako erabiliko dira.



Irakasgaia gainditzeko, SPLE atalean gutxienez 2,0 puntu lortu beharko da.



Ebaluazio jarraituaren moduan izen ematea berez egingo da, lehen ebaluazio-probara ezarritako datan azalduz gero. Irakasgaiko %80 (hots, SPLE atala eta MDE ataletik MDA+ATL) ebaluatu ondoren, ikasleak ebaluazio jarraituarekin aurrera egin nahi duenetz erabaki beharko du. Irakaslearen gomendioa "ez jarraitu" izango da, baldin eta bitarteko nota 4 puntutik azpikoa bada. Ezarritako epean, eta, eGelan, dagokion inkesta erabilita, ikasleak berretsi egin beharko du (edo uko egin) ebaluazio jarraituan behin betiko izena eman nahi duela, hots, aurrera segitzen duela.



(2) EBALUAZIO OROKORRA

Atal bakoitzak [MDE eta SPLE] honako pisua dauka: MDE: 6 puntu (MDA: 2 pt; ATL: 2 pt; DSL: 2 pt) eta SPLE: 4 puntu.



Azterketak, azpiatal bakoitzeko, hainbat test edota hainbat ariketa praktiko izango ditu, diseinurako edo garapenerako ezagutza frogatzeko. Ariketak paperean burutuko dira.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Atal bakoitzak [MDE eta SPLE] honako pisua dauka: MDE: 6 puntu (MDA: 2 pt; ATL: 2 pt; DSL: 2 pt) eta SPLE: 4 puntu.



Azterketak, azpiatal bakoitzeko, hainbat test edota hainbat ariketa praktiko izango ditu, diseinurako edo garapenerako ezagutza frogatzeko. Ariketak paperean burutuko dira.



Ikasle guztiei ebaluaziorako ataza guztietan zehar portaera etikoa betetzea eta integritate akademikoa izatea exijituko zaie. Ariketa, praktika eta laborategietan kopia, faltsukeria eta plagioa saihestu beharko dituzte. Zintzotasunik gabe edo iruzurretan aritzeak, UPV/EHUko Etika Akademikoko Protokoloan jasotako ondorioak aplikatzea ekarriko du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Laborategietako ariketetarako Eclipse Modeling Tools garapen tresna erabiliko da, honako pluginekin: EMF, OCL, ATL, xText, FeatureIDE. Irakasle taldeak pakete osoa emango du. Emandako horretatik aparte, beste bertsio batzuk erabiltzea ikaslearen ardurapean geratzen da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

* Desarrollo de Software Dirigido por Modelos. Conceptos, Métodos y Herramientas. J. García Molina et al. Ra-Ma, 2013

* Model-Driven Software Engineering in Practice. M. Brambilla, J. Cabot, M. Wimmer. Morgan&Claypool, 2012

* Model-Driven Software Development: Technology, Engineering, Management. T. Stahl, M. Voelter, K. Czarnecki. Wiley, 2006

* Domain-Specific Modeling: Enabling Full Code Generation. S. Kelly, J. Tolvanen. Wiley, 2008

* Mda Explained: The Model Driven Architecture: Practice And Promise. A. Kleppe, W. Bast, J.B. Warmer. Pearson Education, 2003

* Software Language Engineering. Creating Domain-Specific Languages using metamodels. A. Kleppe. Addison-Wesley, 2009

* Feature-Oriented Software Product Lines. Concepts and Implementation. S. Apel, D. Batory, C. Kästner, G. Saake. Springer, 2013

* Software Product Lines: Practices and Patterns (SEI Series in Software Engineering). P. Clements, L. Northrop. Addison-Wesley, 2001

* Software Product Line Engineering: Foundations, Principles, and Techniques. K. Pohl, G. Böckle, F. van der Linden. Springer Berlin Heidelberg, 2010

* Designing Software Product Lines with UML. From Use Cases to Pattern-based Software Architectures. H. Gomaa. Addison-Wesley, 2005

* Software Product Lines in Action. The Best Industrial Practice in Product Line Engineering. F.J. van der Linden, K. Schmid, E. Rommes. Springer Berlin Heidelberg, 2009

Gehiago sakontzeko bibliografia

* Mda Distilled. Principles of Model Driven Architecture. S. Mellor, K. Scott, A. Uhl, D. Weise. Edit: Addison-Wesley, 2004
* Model Driven Architecture. Applying MDA to Enterprise Computing. D. Frankel. Edit: Wiley, 2003
* Domain-Specific Languages. M. Fowler. Edit: Addison-Wesley, 2010.
* EMF: Eclipse Modeling Framework. D. Steinberg, F. Budinsky, M. Paternostro , E. Merks. Edit: Addison-Wesley, 2008
* Generative Programming. Methods, Tools and Applications. K. Czarnecki, U.W. Eisenecker. Edit: Addison-Wesley, 2000
* Software Product-Line Engineering: A Family-Based Software Development Process. D.M. Weiss, C.T.R. Lai. Edit: Addison-Wesley, 1999.

Web helbideak

http://modeling-languages.com/
http://www.dsmforum.org/
http://www.sei.cmu.edu/productlines/
http://www.softwareproductlines.com/
http://www.eclipse.org/modeling/
http://modeldrivensoftware.net/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BERGES GONZALEZ, IDOIA
  • IBAÑEZ ANFURRUTIA, FELIPE
  • PEREZ FERNANDEZ, TOMAS ANTONIO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30 (1)

12:00-13:30 (2)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:00 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30 (1)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:30 (1)

17:00-18:30 (2)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-17:00 (1)

Irakasleak