XSLaren edukia

Sistema Informatikoen Errendimenduaren Ebaluazioa26253

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Kodea
26253

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4070
Laborategiko p.2020

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgaia Informatika Ingeniaritzako graduko Konputagailuen Ingeniaritza espezialitatekoa da. Gainera, laugarren mailan hautazko gisa ere eskaintzen da.



Gaur egun zibersegurtasuna informatikako arlo garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta sistema informatiko baten maila guztietan aurkitu daiteke. Konputagailuen Ingeniaritza espezialitatea hiru adarretan banatzen da: Sareak eta Sistemak, Arkitektura eta Teknologia, eta adar bakoitzean segurtasuna gero eta garrantzitsuago da. Ikasgai honetan, gaur egun gehien erabiltzen diren eraso motak eta teknikak aztertuko dira, eta eraso horiek detektatzeko eta sahiesteko moduak ere landuko dira, hori guztia, ikasleak zibersegurtasunari buruzko ikuspegi orokorra izan dezan eta azpiegiturak babesteko gai izan dadin.



Zibersegurtasunaren hainbat arlo landuko dira, besteak beste, kriptografia (klasikoa, kuantikoa, postkuantikoa, eta kriptoanalisia), sistema informatikoen segurtasun maila neurtzeko teknikak eta metodologiak (Auditories and Penetration testing), erroreen azterketa eta horien erabilera sistemaren segurtasuna arriskuan jartzeko, Zaurgarritasunak eta exploitak, edota Industria-zibersegurtasuna.



Irakasgaia egiteko ez dago aldez aurreko baldintzarik baina gomendatzen da espezialitateko 1. lauhilabeteko ikasgai guztiak gainditura edukitzea, eta 2. lauhilabeteko ikasgai guztietan matrikulatuta egotea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasleak irakasgaia gainditutakoan honako emaitza hauek bere izango ditu:

1. Kriptografia klasikoa, bai simetrikoa bai asimetrikoa, ulertzea eta hori erabilita, programak garatzea.

2. Gakoen banaketa arazoa konpontzeko, kriptografia kuantikoa erabiltzea.

3. Kriptografiako algoritmo post-kuantikoak ulertzea.

4. Gehien erabiltzen diren eraso motak ezagutzea.

5. Auditoretzak eta sartze-azterketak egiteko erabiltzen diren metodologiak eta tresnak ezagutzea.

6. Industria ingurunetan erabiltzen den SCADA arkitektura ulertzea eta bera babesteko moduaz jabetzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia. Sarrera



2. gaia. Kriptografia klasikoa



3. gaia. Kriptografia aurreratua



4. gaia. Kriptoanalisia



5. gaia. Auditoretzak eta sartze-azterketak



6. gaia. Zaurgarritasunak eta exploitak



7. gaia. Industria-zibersergurtasuna

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat irakaskuntza-metodologia konbinatzen dira. Alde batetik, irakasgaiaren kontzeptuak azaltzeko azalpen eskolak emango dira, eta ikasleek parte hartuko dute horiei buruzko eztabaidetan. Ariketak eta problemak bakarka edo taldean garatuko dira, eta gelan egiten direnak modu parte-hartzailean ebatziko dira.



Bestalde, proiektu praktikoak garatuko dira taldeka eta bakarka. Horietan, ikasleek eduki teorikoak landu beharko dituzte proposatutako bibliografia eta klasean emandako materiala erabiliz.



Ikasleen ikaskuntza errazteko eta bermatzeko, gelako eta ordenagailuko praktiken jarraipena eginen da. Aldez aurretik ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera feedback-a emango zaie, ikasleak beren ikasketa-prozesuaz jabetzeko.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

a. Ebaluazio jarraitua.

Ebaluatzeko modu lehenetsia da eta ohiko deialdirako bakarrik balio du. Ikasleak aktiboki eta etengabe parte hartzea eskatzen du: klaseetara eta laborategietara joatea, ariketak eta lanak (taldekoak zein banakakoak) entregatzea, ebaluazio probak eta planteatutako gainerako jarduerak egitea.



Ebaluazio sistema honetan jarraituko diren ehunekoak honako hauek dira:

% 40 Azterketa

% 60 Lan praktikoak



Ikasgaia gainditzeko, azkeneko nota 5ekoa izateaz gain, ebaluazioko proba guztietan gutxienez 4 puntu (10en gainean) atera behar dira.





a. Ebaluazio globala.

Ebaluazio sistema honetan jarraituko diren ehunekoak honako hauek dira:

% 40 Azterketa

% 60 Lan praktikoak



Ikasgaia gainditzeko, azkeneko nota 5ekoa izateaz gain, ebaluazioko proba guztietan gutxienez 4 puntu (10en gainean) atera behar dira.



OHARRA. Osasun egoera dela-eta, aldaketak egon daitezke ebaluazio-probetan, eta unean erabakiko da nola egin, modu telematikoan, edota entregak eta BBCko entrebisten bidez.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema honetan jarraituko diren ehunekoak honako hauek dira:

% 40 Azterketa

% 60 Lan praktikoak



Ikasgaia gainditzeko, azkeneko nota 5ekoa izateaz gain, ebaluazioko proba guztietan gutxienez 4 puntu (10en gainean) atera behar dira.



OHARRA. Osasun egoera dela-eta, aldaketak egon daitezke ebaluazio-probetan, eta unean erabakiko da nola egin, modu telematikoan, edota entregak eta BBCko entrebisten bidez.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak eGelan eskuragarri utzitako materiala: gidak, adibideak eta enuntziatuak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Understanding Cryptography: A Textbook for Students and Practitioners, Christof Paar, Jan Pelzi, Bart Preneel, 2011

- Quantum Cryptography: From Key Distribution to Conference Key Agreement (Quantum Science and Technology), Federico Grasselli, 2021

- Industrial Cybersecurity: Efficiently secure critical infrastructure systems. Pascal Ackerman, 2017.