XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana27816

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
27816
Murrizketak
GRALa matrikulatu eta defendatu ahal izateko hautazko 18 kreditu,gehienez, egin gabe egon daitezke.
Gradu Amaierako Lanean (GRAL) matrikulatu eta defendatu ahal izateko beharrezkoa da ikasketa planaren oinarrizko eta nahitaezko irakasgai guztiak gaindituta izatea.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana (GrAL) gauzatzeko, ikasle bakoitzak, banaka, proiektu original bat egin behar du, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, eta bertan graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza gaiak eta lortu dituen ahalmen, gaitasun eta trebetasunak bildu eta garatuko dira. GrALa osoki fakultatean burutu daiteke edota enpresan ere egin daiteke.

Gradu Amaierako Lanak ikasleak hautatu duen graduko espezialitatearekin bat etorri behar du. Hain zuzen, hiru espezialitate hauetako batean sailkatuko da:

-Konputagailuen Ingeniaritza

-Konputazioa

-Software Ingeniaritza

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gradu amaierako lana titulazioarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari eta oro har, ikaslearen ikasketa arloko datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da.

Zehazki graduan zehar lortutako gaitasunak sendotzea eta gaitasun horiek praktikan aplikatzeko trebetasuna garatzea da helburu nagusia. Horretarako, lan bat egingo dute: graduan eta espezialitatean hartutako prestakuntza akademikoarekin zerikusia duen problema bat aztertuko dute eta problema horri konponbide egoki bat diseinatu eta, behar izanez gero,inplementatu egingo dute.

Ondoko trebetasunak landuko eta egiaztatuko dira proiektuaren garapenean:

1. GrALean aurreikusitako helburuak erdiestea, hura garatzerakoan agertutako zailtasunak bere kabuz gaindituz.

2. Egin beharreko lana planifikatzea eta kudeatzea.

3. Memoria bat modu egokian idaztea, eginiko lana zehatz jasotzen duen memoria bat sortuz. Memoriak ingeniaritza-proiektu bati egokitutako egitura izango du, eta estiloa, berriz, zehatza eta formala izango da.

4. Eginiko proiektua jendaurrean azaltzea eta defendatzea..

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Lanaren arabera

MetodologiaToggle Navigation

Zuzendaritzaren ardura izango da ikasleari lanaren ezaugarriak azaltzea, ikasleari proiektua egiteko orientazioa ematea eta zehaztutako helburuak betetzen direla zaintzea, bai eta lanaren jarraipena egitea ere.

Lana aurrera eramatea aldiz, ikaslearen betebeharra izango da. Helburuak erdiesteko, zuzendariaren eta ikaslearen arteko bilera periodikoak aurreikusten dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Zuzendaritzaren eta epaimahaiaren ebaluazioa (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lanen defentsak egiteko 4 epe egongo dira fakultatean: azaroa, otsaila, uztaila eta iraila. Data zehatzak fakultateko webgunean argitaratuko dira.

Ikasleak horietako bi erabili ditzake, edozein irakasgaitan bezala. Deialdi batera aurkezteko GAURen egin behar du eskaera ikasleak eta zuzendariak oniritzia eman behar dio.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Prozedura bera izango da deialdi guztietan

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ez dago

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Lanaren arabera

Gehiago sakontzeko bibliografia

Proiektuaren arabera

Aldizkariak

Lanaren arabera

Web helbideak

https://www.ehu.eus/eu/web/informatika-fakultatea/ikasketak/gradu-amaierako-proiektua