XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA IZASKUN ETXEBERRIA UZTARROZ

Ezagutza arloa
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
Saila
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
izaskun.etxeberria@ehu.eus

Izaskun Etxeberria irakasleak UPV/EHUn lortu zuen Informatikako lizentziatura (1992) eta doktore-titulua Informatikan (2016). Donostiako Informatika Fakultateko irakaslea da 1993tik, Unibertsitate Eskolako Titularra 1996tik, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean.



Irakaskuntzari dagokionez, azten urteetan (2015etik aurrera) Sistema Digitalen Diseinuarekin eta Sistema Txertatuekin zerikusirik duten irakasgaiak eman ditu Informatika Ingeniaritzako Graduan eta Sistema Txertatuen Ingeniaritzako Masterrean.



Ikerkuntzari dagokionez, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra bukatuta 2010ean, UPV/EHUko IXA ikerkuntza-taldean garatu zuen bere tesia, 2016an defendatu zuena: Aldaera linguistikoen normalizazioa inferentzia fonologikoa eta morfologikoa erabiliz. Hala, hizkuntzaren prozesamenduaren barnean, bere ikerketa-gai nagusia morfologia alorrean kokatzen da, zehazki, euskarazko testu ez-estandarren prozesamenduan normalizazioaren bidetik. Testu horien barnean testu historikoak zein egungo testu dialektalak hartu behar dira kontuan eta, gaur egun, horrelako testuen prozesaketa funtsezkotzat hartzen da Humanitate Digitalen ikerketa-arloan aurrera egiteko.

Irakasleak 15 publikazio inguru ditu (http://ixa.si.ehu.es/node/1394/52) eta horien erdia maila internazionaleko kongresuetan edota aldizkarietan publikatutakoak dira. Horrez gain, nazio mailako zenbait proiektutan hartu du parte IXA taldearen barruan (http://ixa.si.ehu.es/node/8514/52).