Breadcrumb

Sarrera-ingeniaritza-elektrikoko-gradua-bizkaia

Ingeniaritza Elektrikoko Gradua

Aplikazio habiaratuak

Ingeniaritza Elektrikoko Gradua (Bizkaia) - Aurkezpena

Fabrikazio prozesu guztiek energia elektrikoa behar dute funtzionatzeko, ezinbestekoa baita haien makineria elikatu eta kontrolatzeko. Beraz, ingeniari elektrikoak behar-beharrezkoak dira industria arloan.

Ingeniaritza elektrikoaren zeregina da makina, instalazio edo sistema elektrikoak diseinatu, eraiki, fabrikatu eta instalatzea, energia elektrikoaren sorkuntza, garraio, banaketa eta kontsumo jardueretan erabiltzeko. Ingeniaritza honen erronka handienetako bat da energia berriztagarriak eremu honetan txertatzea, eta etengabeko garapenean dagoen alor bat da Europan eta mundu osoan.

Ingeniaritza Elektrikoko Graduan, tentsio handiko zirkuitu elektrikoetan espezializatuko zara, eta energia elektrikoa sortzeko, banatzeko eta eraldatzeko sistemak ikasi eta diseinatuko dituzu; besteak beste, eraikin eta hirietako elektrizitate sareak eta ekipoak elikatzeko.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

grados.eib@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

5,000 ezohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

70 plaza

botoia-liburuxka-Bilboko-Ingeniaritza-Eskola

Grado-ingenieria-electrica-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Sektore elektrikoa garrantzizkoa da oso Bizkaian eta honek lan eskari handia dakar ingurune osora.
  • Energia berriztagarriak, ibilgailu elektrikoa, Smart-Grids, Industria 4.0… Zain duzu erronka hauekin guztiekin beteta dagoen lan eremua.
  • Graduari esker, gaitasun profesionalak izango dituzu, arlo honetako proiektuak sinatzeko.
  • 48 kreditu gehigarri eginda, gradu bikoitza lor dezakezu Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza Graduarekin edo Ingeniaritza Mekanikoko Graduarekin.

ingeniaritza-elektrikoko-gradua-bizkaia-Perfil

Sarrera-profila

Pertsona metodikoa eta analitikoa bazara, matematika, fisika eta teknologia ezagutzak badituzu, eta sistema elektrikoen eta haien funtzionamenduaren zale amorratua bazara, Ingeniaritza Elektrikoko Graduan duzu lekua.

Irudia

Irteera profesionalak

Industria arloko era guztietako enpresetan, eta bereziki, energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko enpresetan. Zehazki, zeregin hauetan:

  • Ekipo eta instalazio elektrikoen diseinua, eraikuntza eta mantenimendua.
  • Kalitate, ekoizpen edo mantenimendu kontrolak, kudeaketa energetikoan edo energia berriztagarrien instalazioetan.

Ingeniaritza eta aholkularitza enpresetan:

  • Proiektuen Kudeaketa.
  • Obren zuzendaritza.
  • Ingurumen inpaktua.
  • Laneko arriskuen eta segurtasunaren arloko auditoretzak.

Gainera, irakaskuntzan eta ikerketan ere aritu ahal izango zara.