Irakasleak
ALEXANDER GALLARRETA CANTELI
- Ezagutza arloa
- Teknologia Elektronikoa
- Saila
- Teknologia Elektronikoa
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- alexander.gallarreta@ehu.eus

Alexander Gallarreta Canteli Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) doktorea da. Bere doktore-tesia, 2024an defendatua, 2023/2024 ikasturteko Doktorego Sari Bereziarekin saritua izan zen. Aurretik, Telekomunikazio Ingeniaritzako Gradua eta Masterra lortu zituen unibertsitate berean, 2019an eta 2021ean, hurrenez hurren.
Gaur egun, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan ari da lanean, UPV/EHUko Teknologia Elektronikoko Sailean, Irakasle Laguntzaile Doktore gisa. Ikerketa arloan, TSR ikerketa taldeko kide da; bertan garatu du bere ibilbide ikertzailea eta bertan egin zuen doktore-tesia. Bere ikerketa-lerroa tentsio baxuko sare elektrikoen bateragarritasun elektromagnetikoan (EMC) oinarritzen da, helburu nagusiena komunikazio-lineako teknologiak (PLC) transmisio-bide gisa erabiltzeko bideragarritasuna aztertzea delarik.
Irakaskuntzan, honako irakasgaiak eman ditu: "Industria Elektronika" eta "Zirkuitu Elektroniko Aurreratuen Diseinua eta Simulazioa" Industria elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan, eta "Industria Konektatuaren Sarrera" Industria Aurreratuetako Teknologietan Unibertsitate Masterrean.
Informazio gehiago:
TSR ikerketa taldea → https://www.ehu.eus/eu/web/tsr-lab/home
Ekoizpen zientifikoa → https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/326395/detalle