XSLaren edukia

Irakasleak

JUNCAL GUTIERREZ CACERES

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
juncal.gutierrez@ehu.eus

Junkal Gutierrezek 2008. urtean Donostiako Eskola Politeknikoko (UPV/EHU) Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko `Materialak + TeknologiakŽ Taldean hasi zen ikerlari bezala. 2009. urtean Eusko Jaurlaritzako doktoretza-aurreko beka lortu zuen (AE Modalitatea) eta 2012. urtean Doktore titulua eskuratu zuen UPV/EHUtik, Iñaki Mondragon Katedradunaren eta Agnieszka Tercjak Doktorearen zuzendaritzapean. Tesi proiektua sol-gel teknika erabiliz sintetizatutako nanopartikulak dituzten material polimeriko berrien garapenean oinarritu zen. Espainiar Polimero Taldearen (GEP) eskutik polimeroen zientzian 2012ko tesi hoberenaren saria jaso zuen eta UPV/EHU-ko Doktoregoko Sari Berezia ere bai. 2013. urtean doktore berriak kontratatzeko UPV/EHUko beka jaso zuen bere ikerkuntzarekin jarraitzeko eta 2014. urtean UPV/EHUko doktoretza-ondoko beka lortu zuen. 09/2017tik irakasle atxikia da Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU).

46 artikulu zientifiko (38-Q1) eta 9 liburu kapitulu argitaratu ditu. 90 konferentzia nazional eta nazioartekoetan hartu du parte. Europar Batasunak, Espainiar Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako 20 ikerkuntza proiektuetan parte hartu du.



Orcid: https://orcid.org/0000-0001-5553-0162

Scopus: 24474776300