XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana26530

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
26530
Murrizketak
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana (GRAL) ikasleak bakarka egin beharreko lana da, unibertsitateak izendatutako epaimahaiaren aurrean aurkeztu eta defendatu beharrekoa. Kasuan kasuko graduaren alorreko teknologia espezifikoei buruzko lan bat izan behar da, esparru profesionalari lotua, titulazioan lortutako gaitasunak laburbilduko dituena.



Lanak originala izan behar du eta Zuzendari baten ikuskaritzapean garatuko da beti. Zuzendariaren funtzioa izango da lortu beharreko helburuak zehaztea, ikaslearen lana gidatzea eta jarraipena egitea.



GRALa titulazioko 4. mailako bigarren lauhilekoan kokatzen da. Titulua lortzeko derrigorrezkoa izanik, ebaluatuko den azken irakasgaia da. Ezingo da GRALaren defentsa publikoa ez eta ebaluazioa egin, aurrez ez badira gainditu titulazioko gainontzeko kredituak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gradu amaierako lanean ikasleak aplikatuko ditu titulazioarekin lotutako gaitasun orokorrak.

GAITASUNAK

- Ikasleak aukeratutako industria ingeniaritzako espezialitatean garapen profesionalerako beharrezkoak diren zientzia eta teknologiako kontzeptuak ezagutu, ulertu eta aplikatzea, autonomia handiz erantzun ahal izateko plantea daitezkeen arazoei eta ondorengo ikasketetan aurrera egiteko bidea izateko.

- Metodologia zientifikoaren estrategiak aplikatzea; arazoak eragin dituen egoera aztertzea, hala kualitatiboki nola kuantitatiboki; eta hipotesiak zein irtenbideak planteatzeko ekimena, erabakimena eta sormena izatea, bai eta arrazonamendu kritikoa ere, ikasleak aukeratutako Ingeniaritzako espezialitateko arazoak ebatzi ahal izateko horrela.

- Ezagutzak, prozedurak, emaitzak eta trebetasunak egokiro azaltzea, bitarteko aproposak baliatuta eta ikasleak aukeratutako industria ingeniaritzako espezialitateko hiztegi eta terminologia espezifikoa erabilita.

- Modu eraginkorrean egitea lan diziplina anitzeko ingurune eleaniztunetan, erabakiak hartzeko ikasleak aukeratutako industria ingeniaritzako espezialitatearen arloan, gaitasunak eta ezagutzak baliatuta.

- Industria ingeniaritzaren arloko diseinuak, proiektuak eta prozesuak zuzendu, idatzi, gestionatu, garatu eta kontrolatzea. Proiektu horien xedeak honako hauek izango dira: egiturak, ekipo mekanikoak, energia instalazioak, instalazio elektriko eta elektronikoak, instalazio eta planta industrialak, eta ekoizpeneko eta automatizazioko prozedurak eraikitzea, berritzea, konpontzea, zaintzea, eraistea, ekoiztea, instalatzea, muntatzea edo ustiatzea.

- Industria ingeniari teknikoaren lanbidean nahitaez bete beharreko legeria, espezifikazioak eta arauak ezagutu, ulertu eta aplikatzea, lanbideko etikarekin kontsekuente izanda eta ekonomia eta enpresaren esparruko kalitatea eta segurtasun printzipioak eta metodoak aplikatuta.

- Garapen teknologikoak planteatutako erronkei ematen zaizkien irtenbide teknikoek gizartean eta ingurugiroan daukaten eragina aztertu eta ebaluatzea, jasangarritasun irizpideak aplikatuta.

- Neurketak, kalkuluak, balioespenak, tasazioak, adituen txostenak, ikerketak, txostenak, laneko planak eta antzeko lanak egitea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eskolako irakaslegoak, GRAL moduan garatu litezkeen gaien proposamena egingo du urtero. Bestalde, ikasleak berak aukera izango du irakaslegoari GRALa egiteko gairen bat iradokitzeko.

Era berean, enpresek ere GRAL proiektuak proposa ditzakete. Kasu horietan, lanaren tutoretza partekatua izango da, eskolako irakasle bat eta enpresako tutorearen artean.

Bukatzeko, badago aukera GRALa garatzeko, Eskolak parte hartzen duen mugikortasun programaren baten baitan.

MetodologiaToggle Navigation

GRALak eskatzen duen metodologia zuzendari batek zuzendutako lan autonomo eta norbanako bat da. Hasierako batzarretan, helburuak ezartzen dira, lan-plangintza mugatzen da eta metodologia erabakitzen da, eta geroko batzarretan, egindako lanaren aurrerapenak ikuskatzen dira, eta orduan hartzen dira erabaki egokiak helburuak lortzeko.

Behin zuzendariak amaitutzat jo dezan lana, ikasleak defentsa-eskaera egin dezake GAURen zehaztuta dagoen moduan. Une horretatik aurrera, arreta pertsonala epaimahaiaren aurrean egin behar den aurkezpena prestatzen laguntzeko izango da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 20
    • Banakako lanak (%): 80

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa Defentsa Ekitaldian egiten da Epaimahaiaren aurrean. Epaimahai bakoitza hiru kide titularrek osatuko dute, eta zentroko irakasle izango dira denak. Baliteke GRALaren zuzandaria Epaimahaiko kidea izatea.

Defentsa ekitaldia jendaurrean egingo da (isilpeko GRALa izan ezik) eta gehienez ere 30 minutu iraungo du. Ekitaldia honela antolatuko da:

1. Ikasleak lana ahoz aurkeztuko du jendaurrean.

2. Epaimahaiko kideek beharrezko ikusten dituzten galderak eta oharrak egingo dituzte.

Ikasleak lortutako gaitasunak ebaluatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

* Entregatutako dokumentazioaren kalitate zientifiko-teknikoa: % 80.

* Ahozko aurkezpena eta defentsa: % 10 izango.

Ikasleak 6 deialdi izango ditu guztira, eta gehienez ere bi deialdi ikasturte bakoitzean, GRALaren aurkezpen publikoa eta defentsa egiteko.

Defentsa ikasturte osoan zehar eskatu liteke, behin zuzendariaren oniritzia lortu ondoren. Eskolak urtero argitaratuko du, GRALari dagokionean ikasturte akademikoaren amaiera data.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gradu amaierako lanaren ale bat, paperean eta/edo euskarri informatikoan.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Graduko irakasgaietan gomendatzen den bibliografia guztia, eta gradu amaierako lanaren zuzendariak egoki ikusten dituen arautegiak eta gainerakoak.