XSLaren edukia

Irakasleak

ARKAITZ FIDALGO MARIJUAN

Ezagutza arloa
Kimika Ez-organikoa
Saila
Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
arkaitz.fidalgo@ehu.eus

Ingurumen Zientzietan lizentziatua (2009), Euskal Herriko Unibertsitatean. Material Berrien Masterra egin ondoren, Zientzietan Doktore gradua lortu zuen 2014an UPV/EHUn, Gotzone Barandika eta María Isabel Arriortuaren zuzendaritzapean.

Bere ikerketa material metal-organiko berriak (MOF) lortzera eta karakterizatzera bideratuta egon da, ligando metaloporfirinikoetan oinarrituta, konplexu horiek naturan maila molekularrean egituratutako materialei aurkezten duten jarduera katalitikoa mimetizatuz.

Argitaratutako artikulu zientifikoetan ikus daitekeenez, bere ikerketa-ibilbideak goranzko joera erakusten du, eta guztira 28 artikulu zientifiko argitaratu ditu orain arte. Gainera, nazioko eta nazioarteko kongresu ugaritan parte hartu du, eta ahozko 20 ekarpenen egilekide izan da. Bere ikerketa-ibilbidean 13 ikerketa-proiektutan parte hartu du, bai nazio mailakoak, bai nazioartekoak. Gainera, irakasle izan da Analisi Forentseko Unibertsitate Masterrean, Biokimika eta Biologia Molekularreko Graduan eta Kimikako Graduan (UPV/EHU).

Gaur egun, jarduera katalitikoa, gasak eta molekulak eta metal kutsatzaileak adsorbatzeko gaitasuna duten MOF motako material berriak lortzeko egiten du ikerketa. Bestalde, MOF motako material horiek Li ioiko baterien hainbat osagaitan erabiltzeko duten gaitasuna ikertzen du.