XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana26853

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
10.5
Kodea
26853
Murrizketak
GRALa matrikulatu ahal izateko beharrezkoa da 168 kreditu gaindituta izatea.
Gradu-amaierako lanaren (GRAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Lanaren funtsezko helburua da ikasleek heldutasuna erakustea titulazioaren gai propio bat, teorikoa zein praktikoa, aurrera eramateko, eta horrela indartzea jarduera profesionalean behar dituzten gaitasunak.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GrALak honako hauetara bideratuta egon behar du: titulazioari loturiko gaitasun orokorrak aplikatzea, azterketa esparruko datu esanguratsuak bilatzeko, kudeatzeko, antolatzeko eta interpretatzeko gaitasuna lantzea, zientzia nahiz teknologia gai esanguratsuei buruzko hausnarketa bat egiten duten iritziak emateko eta, hala, pentsamendu eta iritzi kritikoa, logikoa eta sortzailea garatzeko. Jarduera hezigarriak askotarikoak izan daitezke, eta gradu osoan zehar eskuratutako gaitasunak garatu eta aplikatzera bideratuta egongo dira. Zehazki, GALak titulazioari loturiko honako gaitasun hauek aplikatu behar ditu:

M08CM01 -

Arazo jakin baten gainean zirkuituak eta sistema elektronikoak sortzeko, fabrikatzeko, instalatzeko eta funtzionatzeko erabiltzen diren metodoak eta teknikak ezagutzea eta aplikatzeko gai izatea

M08CM02 - Ezagutza berriak eskuratzeko eta benetako arazo praktikoak modu autonomoan konpontzeko gaitasuna erakustea

M08CM03 - Gailu, zirkuitu eta sistema elektronikoen diseinuan, garapenean eta ustiapenean laguntzeko tresna informatikoak erabiltzeko trebetasuna izatea

M08CM04 - Ekonomiako eta proiektuen kudeaketako oinarrizko elementuak ezagutzea eta maneiatzea, eta elektronikaren arloan aplikatzea

M08CM05 - IE-rekin lotutako ezagutzak, emaitzak eta ideiak idatziz jakinarazteko, egindako lanei buruzko txostenak idazteko eta dokumentatzeko gai izatea

M08CM06 - IE-rekin lotutako ezagutzak, emaitzak eta ideiak jendaurrean aurkezteko eta oratoratzeko trebetasunak izatea. Jendaurrean eta auzitegietan egindako lanak erakustea eta defendatzea

M08CM07 - Ingeniari elektronikoaren jardueraren erantzukizun etiko eta profesionalaren printzipioak ezagutzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikus Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Amaierako Lanaren Arautegia



https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado

MetodologiaToggle Navigation

GALak honako jarduera hauek bilduko ditu:

1) Banakako tutoretzak. Zuzendariak erabakiko ditu.

2) Ikaslearen lan autonomoa, bere zuzendariak gidatuta, GALaren garapen, entrega, azalpen eta defentsa faseetan.

3) Mintegiak. GALak mintegi batzuetara joateko betebeharra dakar. Hona hemen mintegien zerrenda:

*Bibliografia bilaketa

*GALa aurkeztu eta defendatzeko oinarrizko arauak

*GALaren antolaketa

Honek ez du esan nahi GAL bakoitzak mintegi espezializatuak behar ez dituenik zuzendariak hala eskatuz gero.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 35
    • Memoria (%): 65

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

*Defentsa: %35

*Aurkeztutako memoria: %65



Ebaluazio irizpideen inguruko zehaztasun gehiagorako ikus Ingeniaritza Elektronikoko Gradu amaierako Lanaren Arautegia

https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

*Defentsa: %35

*Aurkeztutako memoria: %65



Ebaluazio irizpideen inguruko zehaztasun gehiagorako ikus Ingeniaritza Elektronikoko Gradu amaierako Lanaren Arautegia



https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Amaierako Lanaren Arautegia

2. ZTF-FCT-ko Gradu Amaierako Lanaren Arautegia

3. UPV/EHUko Gradu Amaierako Lanaren Arautegia

Web helbideak

https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado