XSLaren edukia

Irakasleak

OIHANA GARAYALDE OCAÑA

Ezagutza arloa
Aljebra
Saila
Matematika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
oihana.garayalde@ehu.eus

Oihana Garayalde Ocaña matematikako lzentziatura Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zuen (2010). Lizentziaturako azken urtea Utrechteko Unibertsitatean (Holandan) egin zuen, ERASMUS ikasle modura eta bertan geratu zen ikerkuntzako masterra burutzeko (2011). Malagako unibertsitatea Antonio Díaz-ekin ikerketa proiektu batean lan egin ondoren (2012), Eusko Jaurlaritzako doktore aurreko beka batekin, doktoretza tesia egiten hasi zen Jon González Sánchez eta Antonio Díaz Ramos irakasleen zuzendaritzapean. Tesi hori 2016an aurkeztu zuen. 2017ko urtarrilean, Eusko Jaurlaritzako posdoc beka bati esker, Dusseldorfeko unibertsitatera joan zen, Aljebra eta zenbakien teoriako ikerketa taldeko zuzendariarekin, Bejamin Klopschekin, lan egitera. 2019ko urtarrilean posdoc ikertzaile modura itzuli zen EHura eta otsailaz geroztik atxiki plaza batekin dago.



Oihanak, bere ibilbide matematikoan, oraingoz 6 artikulu publikatu ditu, hainbat nazioarteko ikerkuntza aldizkarietan. Aipatzekoa da Transactions of the American Mathematical Socierty

Aldizkaria.

Bestalde, hainbat nazioarteko kongresuetan hitzaldiak ematera gonbidatua izan da: Alemania, Suitza, Ingalaterra edota Irlanda, esaterako. Hhorrez gain, ikerketa egonaldi luze nahiz laburrak burutu ditu; hala nola, Kansas State University (Estatu Batuak) eta Bielfeld, Braunschweig eta Jena (Alemania)-ko unibertsitateetan.