XSLaren edukia

Irakasleak

AITOR ARREGI JOARISTI

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
aitor.arregi@ehu.eus

2012an Ingeniaritza Kimikoko titulua lortu nuen eta 2013an Prozesu Kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarria Masterra, biak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). 2013tik aurrera, EHUko beka baten bidez ikerkuntzan lanean hasi nintzen eta 2017an doktore titulua lortu nuen “Pyrolysis and in-line catalytic steam reforming of biomass and biomass/plastic mixtures for hydrogen production” tesiarekin. Tesia egin bitartean, 3 hilabeteko egonaldia ere burutu nuen Greziako “Aristotle University of Thessaloniki” unibertsitateko Ingeniaritza Kimikoko sailean, Angeliki Lemonidou-ren zuzendaritzapean. Gaur egun, EHUk 2018ko otsailean emandako ikertzaile doktoreen espezializaziorako kontratazio laguntza daukat bi urterako. Nire lana Prozesu Katalikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa taldearen barruan burutzen dut eta batez ere, hidrogenoa ekoizteko biomasaren eta plastikoen pirolisi eta erreformatzean egiten dut lan. 24 artikulu indexatu publikatu ditut, 363 aipamen jaso dituztenak eta horri esker, 13ko h indizea lortu dut.