Mugikortasuna_titulua

Mugikortasuna

Gradu-Bikoitza-Ingeniaritza-Mekanikoa-eta-Industria-Elektronikaren-eta-Automatikaren-Ingeniaritza-Mugikortasuna

Bigarren mailatik aurrera, mugikortasun programetan parte hartu, eta egonaldiak egin ahal izango dituzu atzerriko eta estatuko beste unibertsitate batzuetan. Ikastaldiaren iraupena lauhileko batekoa edo ikasturte osokoa izan daiteke. Mugikortasun programak hauek dira:

  • SICUE, Espainiako unibertsitate nagusietara joateko.
  • Erasmus+, Europako unibertsitateetarako joateko, besteak beste: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Lituania, Norvegia, Polonia, Portugal, Errumania, Suitza, Turkia, etab.
  • UPV/EHU-AL, Latinoamerikako unibertsitateetara joateko, hala nola Argentina, Txile eta Mexikora.
  • Beste Norakoak Programa, egonaldiak egiteko AEB, Errusia, Kanada, Australia, Zeelanda Berria, Filipinak, Puerto Rico eta Hego Koreako unibertsitatetan.

Nazioarteko mugikortasun programa guztietan, norako unibertsitatearen berezko hizkuntzak ikasteko aukera izango duzu. Batzuetan, dagokion hizkuntza gaitasuna egiaztatu beharko duzu.

Ikusi norakoak, baldintzak eta laguntzak zure zentroko webgunean.