XSLaren edukia

Irakasleak

IZASKUN DAVILA RODRIGUEZ

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
izaskun.davila@ehu.eus

2013. urtean Kimikan lizentziatua eta 2014. urtean Kimika Sintetiko eta Industriala masterra lortu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). UPV/EHU-ko doktorea (2019) Material Berriztagarrien Ingeniaritzako Doktoretza Programaren barnean, bikaintasun aipamena duen doktoretza programa. BioRP (Biorefinery Processes Research Group) ikerkuntza taldeko kidea da eta 2021-tik irakasle atxikia Vitoria-Gasteziko Ingeniaritza Eskolako Ingenieritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingenieritza sailean.



2018-an Green Chemistry Center of Excellence-an (York, Erresuma Batuak) egonaldi bat burutu zuen. 7 ikerkuntza proiektutan parte hartu du, bai autonomikoak edo estatu mailakoak izanik eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU) material berriztagarrien ingeniaritza masterraren barruan master bukaerako lan bat zuzendu du.



Bere ikerkuntza ingurumenarekin adeitzuen bidez nekazaritza hondakinen birbalorizazioan zentratzen da. Ikerkuntza honen ondorioz 20 artikulu zientifiko eta 3 liburu kapituluren egilea edo egilekidea izan da. Gainera, 20 ekarpen egin ditu nazioarteko biltzarretan, horietatik 4 ahozko aurkezpenak izanik. Journal of Cleaner Production, Industrial Crops and Products, Food Research International, etab. aldkizkari zientifikoen ohiko reviewer-a da.