Irakasleak
DANIEL TESO FERNANDEZ DE BETOÑO
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritza Elektrikoa
- Saila
- Ingeniaritza Elektrikoa
- Ikastegia
- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- daniel.teso@ehu.eus

Daniel Teso Fz. de Betoño ezagutza sortu eta transmititzeko konpromisoagatik nabarmentzen da. Bere ikerketa-jarduera, diziplina anitzekoa, 18 argitalpen zientifikotan gauzatu da; horietatik %31 Q1 kuartilean eta %25 Q2 kuartilean sailkatzen dira, JCR indizeen arabera.
Ibilbide akademikoa Ingeniaritza Mekanikoko Gradua eskuratuz hasten da, eta jarraian, Masterra eta Kontrol, Automatika eta Robotikan egindako doktorego-tesia burutu zituen. Etapa horretan, ekoizpen-lerroak optimizatzeko sistemak garatu ziren Vitoriako Mercedes-Benz plantan.
Ondoren, ikerketa-proiektu biren garapenean parte hartu zen, partikulen atxikipenean eta Smart Grids teknologietan zentratuta, doktoretza ondoko ikerketen testuinguruan teknologia berriak landuz.
Gaur egun, Ingeniaritza Elektrikoko Irakasle Laguntzaile gisa dihardu, mugikortasun pertsonal eta nekazaritzako soluzioen garapenean oinarritutako ikerketa-ildoekin, baita Gauzen Internetaren (IoT) aplikazioan ere, nekazaritzako efizientzia hobetzeko helburuarekin.
Ikerketa-jarduera hau hainbat proiekturekin osatzen da, hala nola energia eoliko offshorearekin eta iraunkortasunarekin lotutakoekin, Mobility Lab-Campus makroproiektuaren barruan, Lurralde Berde eta Iraunkorra izeneko ekimenaren baitan.