XSLaren edukia

Irakasleak

NAIARA URIARTE GALLASTEGI

Ezagutza arloa
Enpresen Antolakuntza
Saila
Enpresen Antolakuntza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
naiara.uriarte@ehu.eus

Enpresen Administrazioan lizentziatua, Irakasleen Prestakuntzan Masterra Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean eta Doktorea “Cum Laude” Proiektuen Ingeniaritzan, UPV/EHUn.



Lanbide jarduera enpresa pribatuan hasi du, enpresa-aholkularitzan, kudeaketa eta finantza arloan. Geroago, banku-sektorean enpresentzat aholkularitza ekonomiko-finantzarioan aritu da. Ondoren UPV/EHUn irakasle elkartu gisa aritu da, Enpresaren Ekonomia, Enpresa Zerga Erregimena, Merkatuaren Analisia eta Enpresa Ikerketa eta Zuzendaritza Estrategikoa arloko irakasgaietan. Gaur egun, UPV/EHUko Enpresen Antolakuntza Saileko irakaslea da eta bere irakaskuntza-jarduera Ekonomia eta Enpresen Administrazioa, Finantza eta Merkataritza Kudeaketa, Ekoizpen Antolakuntza eta Enpresa Kudeaketako Sistemen arloetan oinarritzen da.

Ikertzaile gisa dagokion jarduera, kudeaketa estandarrak, Energia Erronka, Klima Aldaketa eta Jasangarritasuna izan ditu ardatz. UPV/EHUko 'Enpresa, Gizartea eta Iraunkortasunerako Teknologia'ko Enpresa Kudeaketako ikerketa taldeko kidea da eta inpaktu esanguratsuetako aldizkarietako hiru artikulu, nazioarteko kongresuetako 4 komunikazio eta nazioarteko argitaletxeko liburu-kapitulua azpimarra ditzakegu. Gaur egun, 'ZIRKBOTICS' nazioarteko ikerketa-proiektuan parte hartzen du ikertzaile gisa Ekonomia Zirkularreko teknologia robotikoak ahalbidetzen dituen ikerketan, Estia Reserche eta Tecnalia zentro teknologikoarekin elkarlanean, Euskampus Fundazioak finantzatuta.