XSLaren edukia

Irakasleak

UNAI LOPEZ NOVOA

Ezagutza arloa
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
Saila
Lengoaia eta Sistema Informatikoak
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
unai.lopez@ehu.eus

Informatikan ingeniaria Deustuko Unibertsitatetik 2010 urtean eta Master Sistema Informatiko Aurreratuetan Euskal Herriko Unibertsitatetik 2011 urtean. 2015ko Ekainean nire doktoretza tesia “Contributions to the Efficient Use of General Purpose Coprocessors: Kernel Density Estimation as Case Study“ defendatu nuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Tesi lanaren parte bezala, Manchesterreko Unibertsitateko APT ikerketa taldean 3 hilabeteko egonaldi bat egin nuen 2014 urtean.

2015tik 2017ra Deustuko Unibertsitateko MoreLab taldean ikerlari elkartua izan nintzen eta 2017 urtean, aldi berean, Master Bukaerako Tesien zuzendari izan nintzen Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. 2017tik 2019ra Cardiffeko Unibertsitateko Data Innovation Research Institute-ean Research Software Engineer (Ikerketa Softwarearen Ingenieria) izan nintzen.

2019ko Irailetik irakaslea naiz Bilboko Ingenieritza Eskolan. Nire ikerketa arlo nagusiak konputaketa paralelo eta banatua, eraginkortasun handiko konputaketa eta Big Data sistemak dira.

Nire argitalpenen zerrenda Google Scholar profilan: https://scholar.google.com/citations?user=Z8HTo5MAAAAJ