XSLaren edukia

Irakasleak

ITZIAR GURRUTXAGA GURRUTXAGA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Mekanikoa
Saila
Ingeniaritza Mekanikoa
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
itziar.gurruchaga@ehu.eus

Industria Ingeniaritza Nafarroako Unibertsitatean eta doktorea EHU/UPVn. Meng in Manufacturing Systems Engineering masterra Sheffield Hallam Unibertsitatean, eta Lurraldearen Antolamendu eta Kudeaketako Unibertsitateko Graduondoko Espezialista EHUn.

Volkswagen Navarra, S.A. enpresan ekoizpen-planifikatzaile gisa lan egin du, eta teknikari analista gisa Applications en Productivitat y Qualitat, S.L-n. Inasmet zentro teknologikoan ikertzailea izan da.Deusto eta Mondragon Unibertsitateko graduetan masterreko irakaslea.Gaur egun, EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Ingeniaritza Zibila graduan eta Azpiegitura eta Eraikuntza Jasangarrien masterrean,irakasten du.

Honako liburuak idatzi ditu: Estatistika(2006, Elhuyar), Industria Enpresa: Barne eta Kanpo Ezaugarriak(2009, Elhuyar), Ekoizpenaren Kudeaketa(2010, Elkar), Errepideen Planifikazioa eta Kudeaketa(2011, Elhuyar) eta Errepide-Ingeniaritza(2018, EHUko Argitalpen Zerbitzua). Bestalde, 8 kapitulu idatzi ditu Ezagutza Klusterrarentzat,.

Ikerketa-lerro desberdinetan lan egin du. Gaur egun, bere ikerlerroa errepideetako bide-zoruekin lotuta dago: bide-zoruen hondatze-ereduak, trafikoa lasaitzeko neurriak eta bide-azpiegituren konektibitatea, besteak beste. Ikerketa-ildo horien barruan, aldizkari zientifikoetan artikuluak argitaratu ditu, nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du eta zenbait ikerketa-proiektutan aritu da.https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/125688/detalle?lang=eu