XSLaren edukia

Irakasleak

CRISTINA PEÑA RODRIGUEZ

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
cristina.pr@ehu.eus

Kimikan lizentziaduna (Macromoleculak) eta Materialen Ingeniaritzan doktorea (UPV / EHU) da. Bere irakaskuntza Ing. Zibileko Graduan, Energia Berriztagarrien Ing. Graduan eta Material Berriztagarrien Ingeniaritza Masterrean garatzen da, metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntza erabiliz. 'Materialak+Teknologiak' ikerketa taldeko kidea da. Bere ikerketen helburu orokorra da lehengai gisa material berriztagarriak eta birziklatuak erabiliz, material jasangarriagoak garatzea, karakterizatzea eta optimizatzea. Lehengai berriztagarrien arloan, biomasatik lortutako biopolimeroak erabiltzen ditu, besteak beste, taninoak, proteinak, zelulosa, poli(azido laktikoa) eta ligninak. Azken urte hauetan, ekonomia zirkularrarekin erlazionatuak dauden hainbat proiektuetan parte hartzen ari da. Proiektu hauetan hondakin post-kontsumo (itsas-hondakinak, hiri eta nekazaritza-hondakinak), eta post-industrialentzako jasangarriak diren birziklatze prozesuak garatzea izan da helburu nagusia. Bi doktorego tesiak zuzentzen ditu, eta horiekin lotutako hainbat proiektuen zuzendari nagusia izan da. Gipuzkoako Foru Aldundia, Ekorec, Plastigaur, Koopera edo Inditex bezalako erakundeekin, teknologia-zentroekin (Tecnalia, Azti, Gaiker) eta unibertsitate desberdinekin (Massachusetts Institute of Technology) lankidetzan aritzen da.