XSLaren edukia

Irakasleak

AINARA SARALEGI OTAMENDI

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
ainara.saralegi@ehu.eus

Material Berriztagarrien Ingeniaritzan doktorea (2013, UPV/EHU), nazioarteko doktore tesiaren aipamen bereziarekin eta UPV/EHUko doktorego sari bereziarekin. Gaur egun Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Departamentuan lan kontratuko bitarteko irakasle gisa jarduten du. Tecnalia Research & Innovation fundazioan lan egin zuen ikertzaile teknologo gisa (2018). 2017. urtean, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Organikoa II departamentuan egin zuen lan, lan kontratuko bitarteko irakasle gisa. Eusko Jaurlaritzaren eskutik lortutako doktoretza ondoko bekari esker (2015-2016), Johan Foster doktorearen ikerketa taldean (Advanced Materials Group) lan egin zuen doktoretza ondoko ikertzaile gisa, Virginia Tech unibertsitatean (Virginia, USA). 2014. urtean, doktoretza ondoko ikertzaile gisa lan egin zuen Bragançako Institutu Politeknikoan (Portugal), Filomena Barreiro doktorearen gidaritzapean. Tesia burutzen ari zen bitartean (2010-2013), 3 hilabeteko egonaldi bat egin zuen Suitzako Adolphe Merkle Institutuan, Christoph Weder eta Johan Foster doktoreen gidaritzapean. 20 ikerketa artikulu baino gehiago (Hirsh faktorea=17, 900 aipu baino gehiago) eta liburu kapitulu bat argitaratu ditu. 30tik gora konferentzia nazional zein internazionaletan hartu du parte. Bere ikerketa lana sistema polimeriko berrien diseinu, sintesi, egitura-propietateen arteko erlazio eta aplikazioen azterketan oinarritzen da, batez ere jatorri berriztagarrietatik eratorritako material