XSLaren edukia

Irakasleak

JUAN MANUEL PIKATZA ATXA

Ezagutza arloa
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
Saila
Lengoaia eta Sistema Informatikoak
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
jm.pikatza@ehu.eus

Informatikan lizentziaduna (1983) eta doktorea (1993) Deustuko Unibertsitatean, enpresa pribatuan ingeniari 1993ra arte eta UPV/EHUn irakasle geroztik. Irakaskuntzan, Softwarearen Kalitatea eta Adimen Artifizialaren inguruko gaiak lantzen ditu eta karrera amaierako proiektu, master-tesi eta doktorego-tesien zuzendaritzan aritu da.



Erabaki Taldearen sortzaile (1994) eta ikertzaile nagusia da. Diziplinarteko I+G+B talde honek, praktika kliniko onenak osasun esparruan transferitzea du helburu. Ahalegin honetan, deialdi lehiakorretan finantzatutako 23 proiekturen zuzendari izan da, guztira 1.400.000 eurotako diru-laguntzak jasoz (2 nazionalak, autonomikoak 8, probintzialak 6 eta UPV/EHUkoak 9). Gainera, beste 4 proiektutan parte hartu du (3 nazionalak eta 1 probintziala). Erabaki taldea UPV/EHUko Pediatria Saila, BioCruces eta Biodonostia Institutuekin, Unibertsitate Ospitaleekin (Donostia, Cruces, Basurto) eta Osasun Ministerioarekin elkarlanean aritzen da. Jarduera hauetan, inpaktudun argitalpenak sortu ditu Erabakiak Hartzen Laguntzeko Sistema Klinikotan, datu analitikoen interpretazioan, Soft-Computing eremuan, testuen sailkapenean, bibliografiaren bilaketan, prozesuetan oinarritutako sistemetan, ikaskuntza auotmatikoan eta Model-driven Engineering arlotan. Gainera, Medikuntza Informatika arloan espezializatuz, erabakiak hartzen laguntzeko sistemen produktuak eraikitzeko teknologia eta osagaien jabetza intelektuala erregistratu du.