XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana26598

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
26598
Murrizketak
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



Bakarka egin beharreko lan originala, unibertsitateko epaimahai baten aurrean aurkeztu eta defendatu beharrekoa. Ingeniaritza Zibilaren teknologia espezifikoen arloan, izaera profesionaleko proiektu bat egin behar da, non irakaskuntzan jasotako gaitasunak laburbilduko eta txertatuko diren.



DESKRIBAPENA:



Gradu Amaierako Lana proiektu bat da, Ingeniaritza Zibilaren teknologia espezifikoen arloan egin behar dena, NAHITAEZ. Izaera profesionala izango du, eta irakaskuntza-aldian jasotako gaitasunak laburbilduko eta jasoko ditu. Ariketa originala izango da, bakarka egin beharrekoa, eta unibertsitateko epaimahai baten aurrean aurkeztu eta defendatu beharko dena.



HELBURUAK

-Herri Lanetako ingeniari teknikoko lanbidean jarduteko prestakuntza zientifiko-teknikoa jasotzea, eta honako funtzio hauek ezagutzea: aholkularitza, analisia, diseinua, kalkulua, proiektua, eraikuntza, mantentze-lana, zaintza, eta ustiapena.

-Herri-lan baten eraikuntzarako sortutako baldintza tekniko eta legal ugariak ulertzea, eta metodo eta teknologia egiaztatuak erabiltzeko gaitasuna edukitzea eraikuntzan eraginkortasun handiagoa lortzeko xedearekin, ingurumena errespetatuz eta herri-lanari lotutako langileen eta erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna bermatuz.

-Herri Lanen ingeniari teknikoko lanbidean aritzeko beharrezkoa den legedia ezagutzea, ulertzea eta aplikatzeko gai izatea.

-Lanak proiektatzeko, ikuskatzeko eta zuzentzeko gaitasuna izatea, dagokion arloan.

-Baliabide hidraulikoak eta energetikoak mantentzeko eta zaintzeko gaitasuna izatea, dagokion arloan.

-Lurralde-plangintzari eta azpiegiturei lotutako ingurumen-alderdiei buruzko azterketak egiteko gaitasuna izatea, dagokion arloan.

-Azpiegiturak mantentzeko, zaintzeko eta ustiatzeko gaitasuna izatea, dagokion arloan.

-Lurrazpiko azaleko urak hartzeko diseinuak eta azterketak egiteko gaitasuna izatea, dagokion arloan.

-Enpresa-kudeaketari eta lan-legediari buruzko teknikak ezagutzea eta aplikatzeko gai izatea.

-Ingeniaritza Zibilaren historia ezagutzea, eta herri-lanak zehazki eta eraikuntza oro har aztertzeko eta balioesteko gaitasuna izatea.

-Lan-taldeetan sartzea, jarduerak hala eskatzen duenean.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

-Urtero, ikastegiko irakasleek eskainiko dituzte gara daitezkeen gaiak. Ikasleak ere proiektu baterako gaia proposa dezake, baina ikastegiko irakasleren baten oniritzia beharko du.



-Enpresan ere egin daiteke. Horretarako, tutoretza partekatua egingo dute ikastegiko ikasketa-tutoreak eta enpresak izendatutako tutoreak.



-Era berean, gradu-amaierako lana estatuko nahiz Europako beste zentro batzuetan egin ahal izango da, hitzarmen espezifikoen bidez (SENECA, ERASMUS).



MetodologiaToggle Navigation

-Gradu-amaierako lanaren metodologia irakasle-tutorearen gidaritzapean eginiko ikaslearen lan autonomoan oinarritzen da. Tutoreak ikaslearen ikaskuntza-prozesurako laguntza emango du, lana egiteko, idazteko eta ahoz aurkezteko gidaritza emanez. Horretarako, banakako tutoretzaren prestakuntza-jardueraz baliatuko da.



-Banakako tutoretzak: 0,5 ECTS, banakako lana: 11,5 ECTS



-Prestakuntza-jarduerei laguntzeko, aldizkako bilerak egin, eta IKTak erabiliko dira, hala nola irakaskuntzari laguntzeko softwarea (Moodle), e-posta bidezko harremana, eta enpresan eginiko proiektuen jarraipena UPV/EHUren PRAKTIGES aplikazioaren bitartez, eskuarki diseinatu baitzen enpresetako praktikako hitzarmenei eta gradu-amaierako proiektuei begira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

-Gradu-amaierako lana idatziz egingo eta emango da (digitala eta/edo papera), eta ahoz aurkeztu eta defendatu beharko da, unibertsitateko epaimahai baten aurrean. Epaimahaiak lana ebaluatuko du tutorearen txostenaren, lanaren azalpen eta defentsa publikoaren, eta proiekturako garatutako dokumentuen arabera.



-Kontuan hartuko dira honako alderdi hauek:

-Egindako lana (proiektuaren emaitzaren balioespen teknikoa, proiektuaren kudeaketa, metodo eta teoria berrien ikaskuntza eta aplikazioa, indarrean dagoen legediaren aplikazioa, garatutako soluzio teknikoaren ingurumen- eta gizarte-eragina)

-Sortutako dokumentazioa (memoriaren antolakuntza, ideien eta argudioen argitasuna eta zuzentasuna, lanaren edukia, arauen eta espezifikotasunen betetze maila)

-Proiektuaren azalpena eta defentsa (aurkezpenaren antolakuntza, ideien nahiz argudioen argitasuna eta zuzentasuna, eta proiektuaren defentsa).



Gradu-amaierako lanaren araudia honako dokumentu hauetan ageri da:

1. Ikastegiaren Arautegia GALari buruz (Eskolako Batzarrak onartua, 2012ko apirilaren 25ean).

2. ZIBILEKO GAL(Gradu Amaierako Lana) Batzordearen Funtzionamendu Arauak.

3. ZIBILEKO GALaren gida.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gradua egin bitartean, irakasgaietan gomendatutako bibliografia-zerrenda osoa eta Ingeniaritza Zibilaren arloari aplikagarria zaion arautegia.