XSLaren edukia

Gasen Laginketa eta Analisia27425

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola (I. Eraikina)
Titulazioa
Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27425

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.7.511.25
Laborategiko p.7.511.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Gasen laginketa eta analisia", 4. kurtsoaren lehenengo lauhilabetean ematen den hautazko irakasgaia da Ingurumeraren Ingeniaritza graduan, eta gradu horretan klasikoa den "Atmosfera eta Zarata" espezialitatearen barruan kokatzen da. Kutsaduraren tratamendu eta kudeaketari buruzko irakasgaien oinarria da, eta beraz, kutsaduraren arazoen karakterizazioari zuzendutako irakasgaien haiserako blokean sartzen da.



Aurreko beste irakasgai batzutan lorturiko ezagutza menperatu behar da; irakasgai horiek "Jariakien Mekanika" eta "Oinarrizko Eragiketak Ingurumenaren Ingeniaritzan" dira. Laugarren kurtsoan aldi berean ematen diren beste irakasgai batzuk ere osagarriak dira; hala nola "Analisi kimikoa eta Datuen kalitate-kontrola", "Ingurumenaren Zientzia eta Teknologia" eta "Ingurumenaren Zuzenbidea". Azkenik, derrigorrezkoa da, "Gasen Tratamendurako Teknologiak" izeneko irakasgaian erabiliko diren edukiak ulertzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai hau Atmosfera eta Zarata espezialitateari dagokio. Espezialitate honek, espezialitateari loturiko Ingurumenaren Ingeniaritzaren arloko zientzia, teknologia, tresna eta tekniketan sakontzen du.

Zehazki, Gasen Laginketa eta Neurketa irakasgaiak gas-laginen neurketa esperimentalerako programen diseinu, planifikazio eta egikaritzeko prestakuntza eskaintzen du; programa bakoitzaren helburuen araberako laginketa-estrategien zein ekipamendu, metodo eta analisi egokienen hautaketa egiteko behar den formazioa barne.

Irakasgai hau Atmosfera eta Zarata espezialitatearen barruan kutsaduraren karakterizazioa lantzen duten bi irakasgaietako bat da. Bietan, kutsaduraren tratamenduaren eta kudeaketaz aritzen diren irakasgaien oinarriak ezartzen dira.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia. Gasen laginketa eta analisia: Oinarriak.

2. gaia. Kutsatzaileen laginketa eta analisia ingurune eta languneetan.

3. gaia. Atmosferara isurtzen diren kutsatzaileen emarien laginketa eta analisia.

4. gaia. Gas-laginketa: metodo aktibo eta pasiboak

5. gaia. Partikula-laginketa: kontzentrazioa masan, konposatu organiko astunak, metalak, arazketa ekipoen errendimendua, konposatu erdihegazkorren laginketa konbinatua.

6. gaia. Kutsatzaileen isuriak neurtzeko jarraiturako sistemak: gas-laginen eta partikula-laginen neurketa, erausketa sistemak, in-situ sistemak arauak, laginen aurre-prestakuntza, aparatu optiko eta elektronikoak, aparatu elektroniko eta analitikoak, opazimetria/transmisometria, ß erradiazioaren xurgapena, balantza piezoelektrikoak. Erabilera gas-laginketa urruneko neurketan.

7. gaia. Ekipamenduaren kalibraketa: metodo estatiko eta dinamikoak, egiaztatutako nahaste-patroiak, sartze-teknikak, grabimetriak.



LABORATEGI-PRAKTIKAK:

PL1. Gas-emariaren neurketa eroanbide edo tximinietan (I. atala)

PL2. Gas-emariaren neurketa eroanbide edo tximinietan (II. atala)

PL3. Partikula-emariaren neurketa eroanbide edo tximinietan

PL4. Gas-kontzentrazioaren neurketa ingurunean

PL5. Partikulen/erdilurrunkorren neurketa ingurunean

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai horretan klase magistralak eta ikasgela-praktikak konbinatuko dira landuko diren eduki teorikoen arabera. Gaitasunak garatzeko ondoko arloak hartuko dira kontuan: ikasgelan egindako lana (klase magistralak, ikasgela-praktikak eta laborategiko praktikak), ikasle bakoitzaren ikasketa-prozesua, tutoretzak eta azterketa.



Power-pointeko aurkezpenak erakusteko bideo-kanoia erabiliko da, baita arbela ere.



Ikasleak beharko duen material guztia eskuragarri egongo da Unibertsitateko e-gela plataforman (http://egela.ehu.eus). Aldi berean, plataforma horrek eskaintzen dituen beste tresna eta baliabide batzuk ere erabiliko dira ikasleekin komunikazio eraginkorra ezartzeko eta irakasgaiari dagokiona argitzeko.



Kurtsoan zehar talde-lan bat egingo da eta lanaren garapenaren araberako ikasle-kopurua taldeko 2-3 izango da. Lan-zerrenda batean eskiniko diren gaien artean, bat aukeratuko da talde-lan hori burutzeko. Kurtsoaren bukaeran idatzizko txostena eta ahozko aurkezpena egingo dira.



Ikasgelan egingo den lana (klase magistralak, ikasgela-praktikak eta laborategiko praktikak), talde-lana, ikaslearen banako ikasketa-prozesua, tutoretzak eta azterketa oinarriak izango dira gaitasunak garatzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Azterketa finala (teoria). 0 eta 10 puntuen arteko nota ezarriko da eta puntuazio horrek azken notaren %50a balio du. Ikasleak 10-20 galdera erantzun beharko ditu apunterik gabe. Azkerketa horretan 3 puntu edo gutxiago ateratzen bada, ez da inolako portzentairik aplikatuko (atal horretan nota 0 izango da).



2. Azterketa finala (problemak). 0 eta 10 puntuen arteko nota ezarriko da eta puntuazio horrek azken notaren %20a balio du. Azterketa hori apuntekin egingo da eta problemak ebazteko prozedura eta zenbakizko emaitzak baloratuko dira.



3. Laborategiko praktiken banako txostenak. Puntuazio finalaren %15a balio du. Idazkera eta edizio zuzena eta zenbakizko emaitzen lorpena baloratuko dira.



4. Talde-lanaren txosten idatziaren analisia eta ahozko aurkezpena. Puntuazio finalaren %15a balio du (%75a txostenari emango zaio eta %25a ahozko aurkezpenari). Ondokoa baloratuko da: idazkera eta edizio zuzena, testuaren osagarriak diren irudiak, taulak eta eskema landuak eta gaiaren sakontasun-maila. Ahozko aurkezpenean talde-kide guztiek hartu behar dute parte eta irakasleak eta gelakideek egindako galderak erantzun beharko dituzte.



Ikaslea ez bada azterketa finalera aurkezten, dagokion deialdiari uko egin duela ulertuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ebaluazio-irizpideak berdinak izango dira.



1. Azterketa finala (teoria). 0 eta 10 puntuen arteko nota ezarriko da eta puntuazio horrek azken notaren %50a balio du. Ikasleak 10-20 galdera erantzun beharko ditu apunterik gabe. Azkerketa horretan 3 puntu edo gutxiago ateratzen bada, ez da inolako portzentairik aplikatuko (atal horretan nota 0 izango da).



2. Azterketa finala (problemak). 0 eta 10 puntuen arteko nota ezarriko da eta puntuazio horrek azken notaren %20a balio du. Azterketa hori apuntekin egingo da eta problemak ebazteko prozedura eta zenbakizko emaitzak baloratuko dira.



3. Laborategiko praktiken banako txostenak. Puntuazio finalaren %15a balio du. Idazkera eta edizio zuzena eta zenbakizko emaitzen lorpena baloratuko dira**.



4. Talde-lanaren txosten idatziaren analisia eta ahozko aurkezpena**. Puntuazio finalaren %15a balio du (%75a txostenari emango zaio eta %25a ahozko aurkezpenari). Ondokoa baloratuko da: idazkera eta edizio zuzena, testuaren osagarriak diren irudiak, taulak eta eskema landuak eta gaiaren sakontasun-maila. Ahozko aurkezpenean talde-kide guztiek hartu behar dute parte eta irakasleak eta gelakideek egindako galderak erantzun beharko dituzte.



** 3. eta 4. puntuetan (laborategiko praktikei eta talde-lanari dagozkienez), kurtsoan zehar lortutako notak gorde egingo dira. Ikasleak ez ditu egin kurtsoan zehar, azterketa finalera aurkeztu baino aste bat lehenago irakaslearekin geratuko da egun batean. Egun horretan irakasleak aukeratutako praktika bat egin beharko du laborategian eta dagokion txostena entregatu beharko du. Banako lana ere egin beharko du eta egun horretan aurkezpena egin.



Ikaslea ez bada azterketa finalera aurkezten, dagokion deialdiari uko egin duela ulertuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaian erabiliko diren apunteak eta argibide orokorra unibertsitateko e-gela plataforman egongo dira eskuragarri.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Harrison, R.M. y Perry R. (1986). Handbook of Air Pollution Analysis, 2nd. Ed. Chapman and Hall.



Nevers N. (1998). Ingeniería de Control de la Contaminación del aire. McGraw Hill.



Cámara C. (editora) y otros. (2002). Toma y tratamiento de muestras. Editorial Síntesis.



Vallero, D. (2008). Fundamentals of Air Pollution (4th Ed) Elsevier-Academic Press.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Janke J.A. (2000). Continuous emission monitoring (2ª Ed). John Wiley & Sons.

Finlayson Pitts B. & Pitts, J.N. Jr. (2000). Chemistry of the upper and lower atmosphere, Academic Press.

Heard, D.E. (Rd.) (2006). Analytical Techniques for atmospheric measurements. Blackwell Publishing.

Loconto P.R. (2006). Trace environmental quantitative analysis. Principles, techniques and applications.

Aldizkariak

Journal of the Air and Waste Management Association
Atmospheric Chemistry and Physics
Aerosol Science & Technology
Remote sensing of the Environment
Journal of Environmental Monitoring and Assessment

Web helbideak

http://eippcbjrc.es/pages/FActivities.htm Monitoring systems
http://www.aenor.es CTN 77
http://www.cenorm.be TC 264
http://www.iso.org ICS 13.040
http://www.mrw.interscience.wiley.com/ueic/ueic_articles_fs.html Ullmann's Encyclopedia, Air, part 6
http://www.epa.gov/ttn/emc/tmethods.html
http://physics.nist.gov/cuu/Uncertainty/index.html
http://www.npl.co.uk/publications/guides/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DE BLAS MARTIN, MAITE
  • GARCIA FERNANDEZ, JOSE ANTONIO
  • GARCIA RUIZ, MARIA ESTIBALIZ

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

15:30-16:30 (1)

14:00-15:00 (2)

8-8

16:30-17:30 (3)

14-14

16:30-17:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

16:30-17:00 (1)

7-14

16:30-17:00 (2)

14-14

17:30-18:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

18:00-19:30 (1)

4-4

18:00-19:30 (2)

6-6

18:00-19:30 (3)

8-8

18:00-19:30 (4)

11-11

18:00-19:30 (5)

Irakasleak