XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna, enpresaren eta beste instituzio eta erakunde batzuen arloan.
  • Arazoak konpontzeko gaitasuna, ekimenez, erabakiak hartuta, sormena erabilita, arrazoiketa kritikoaz, eta ingurumen-ingeniaritzaren arloan ezaguerak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.
  • Aurreko epigrafean deskribatutako ingeniaritza-proiektuen xede diren jarduerak zuzentzeko gaitasuna.
  • Gai izatea lanbide-testuinguru batean ingurumen-ingeniariaren zeregina erantzukizunez eta etikaz bere gain hartzeko.
  • Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.
  • Ingurumen-arazo bat identifikatu, neurtu, aztertu, diagnostikatu eta zientifikoki eta teknikoki deskribatzeko eta arazo hori zein haren inpaktua zuzendu edo arintzeko gaitasuna.
  • Ingurumen-ingeniaritzaren eremuan proiektuak eta txostenak idazten eta garatzen parte hartzeko jakintza izatea, eta ingurune hartzaileetako (atmosfera, ura eta lurzoruak) industria- eta hiri-jardueren inpaktua txikiagotzea ahalbidetuko duten instalazioen diseinuan, proiektuan eta egikaritzean parte hartzea.
  • Ingurumen-ingeniaritzari lotutako jarduerak egitean beharrezkoa den legeria aplikatzeko jakintza, ulermena eta gaitasuna.
  • Kalitatearen printzipioak eta metodoak aplikatzeko gaitasuna.
  • Konponbide teknikoen gizarte- eta ingurumen-eragina aztertzeko eta baloratzeko gaitasuna.
  • Metodo eta teoria berriak ikasteko eta garatzeko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen ezagutza.
  • Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko gaitasuna.
  • Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezaguerak.