XSLaren edukia

Ingurumen Administrazio eta Legeria25236

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25236

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4240
Gelako p.1850

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ingurumen alorraren inguruko gai teknikoez gain, Administrazioak eremu horretan esku hartzen du ingurugiroa eta bere oinarrizko elementuak babesteko xedez. Horrela, isurketei eta emisioei mugak ezar diezazkieke, enpresak behar ditzake aurrerapen teknologikoak txertatzera eta ingurumenari eragiten dioten plan eta programak onar ditzake. Esku hartzeko teknika horiei beste baliabide batzuk gehitu behar zaizkie, enpresek eta norbanakoek legedia betetzen dutela egiaztatu eta gainbegiratzeko. Hain zuzen, Administrazioari zehatzeko eta ikuskatzek eta informazioa eskatzeko ahalak ematen zaizkio, pertsonen jardueren eragina murrizteko ingurumenean.

Gaiei dagokienez, Ingurumen Zuzenbidearekin lotutako kontu orokorragoak azaltzen dira, izan ere, ingurumenari eta pertsonen osasunari eragiten dioten Zuzenbidearen arloak, oinarrizko printzipioak, esaterako, prebentzioa eta zuhurtzia. Halaber, norbanakoek burutzen dituzten jardueren arabera, Administrazioak baliatzen dituzten teknikak aztertzen dira, jarduera horiek kontrolatu eta gainbegiratzeko. Kasu batzuetan sailkatutako jardueren baimenak, ingurumen-baimen integratuak edo ingurumen-ebaluazioei dagokien prozedurak landuko dituzte ikasleek. Bestalde, prozedura horietan ikusgai izango dira, izapideak ez ezik, pertsonen eskubideak eta Administrazioak hartu behar duen erabakiaren edukia ere aztertuko dute. Zati orokor honetan herritarren eskubideak, ingurumenarekin zerikusia duen informazioa eskuratzeko edo prozeduretan parte hartzeko. Azkenik, ingurumenari kalteak eragiteagatik operadoreek duten erantzukizuna aztergai izango dute.

Bukatzeko, ingurumenaren alor edo eremu zehatzagoei dagokien legedia aztertuko da, esaterako, urak, hondakinak, atmosfera, zarata eta genetikoki aldatutako organismoak.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Arloko gaitasunak

a) Ingurumen legediari lotutako kontzeptuen ezagutu eta ulertzeko gaitasuna: Administrazio Zuzenbidea, Administrazio Prozedura, baimenak, ingurumen inpaktuaren adierazpena, parte hartzea eta erantzukizuna.

b) Ingurumen legediari dagokionez, erakunde eta Administrazio maila ezberdinen arteko elkarrekintza eta harremanak zehazteko trebezia: Europar Batasuna, Estatua, Autonomia Erkidegoa, Lurralde Historikoak eta Udalerriak.

c) Esparru legedia aplikatzeko gaitasuna arlo ezberdinetan, hala nola, babesturiko eremu naturalak, genetikoki aldatutako organismoak, zarata edota ura.

d) Kasu praktikoak konpontzeko gaitasuna ingurumen gaiei dagokion oinarrizko kontuetan (baimenak, ingurumen inpaktua) eta esparruz esparruko gaietan (babesturiko eremu naturalak, zarata, ura, aldatutako organismo genetikoak, etabar.).

e) Iturri ezberdinak bilatu eta kudeatzeko gaitasuna: legedia, jurisprudentzia eta doktrina.



2. Zeharkako gaitasunak

a) Elkarrekintza eta lankidetza garatzeko gaitasuna.

b) Lege testuak eta epaien azterketetan hausnarketa kritikoa burutzeko gaitasuna, arrazoi eta argudioak azaleratuz araudia interpretatzearen bidez.

c) Egunero sortzen den praktikari dagokion kasuei irtenbideak bilatzeko gaitasuna. Honek ondoko hau eramaten du: konponbideak argudiatu, arrazoitu eta laburbildu, jurisprudentzia eta doktrinaren ikuspegiak kontuan hartuz.

d) konponbideak ekartzerako orduan, originaltasuna azaltzeko gaitasuna.

e) Jarduerak planifikatzeko gaitasuna.

f) Lanak argitasun, koherentzia eta orden egokiaz azaltzeko trebezia.

g) Informatika eta baliabide elektronikoak erabiltzeko gaitasuna.

h) Irakasgaian erabiltzen diren agiriak eta materialak laburbildu eta aztertzeko ahalmena.



HELBURUAK

Ikasleek ingurumen Administrazio eta Legediari lotutako ezagupenak hartu eta ulertu, eta, bide batez, guzti horiek aplikatzen jakin behar dute kasu zehatz bakoitzean. Horretarako, argudiatzeko iturriak ezagutu behar ditu, araudia interpretatu ahal izateko. Halaber, haiek bilatzen jakin behar dute, eta egunero sortzen diren arazoei irtenbideak ekarri behar dizkiete, ahoz edo idatziz. 5 helburutan laburbil daitezke:

1) Ingurumen legedia ezagutu eta ulertu eta beren interpretazio eta aplikazioa kontrolatu behar duen Administrazioaren funtzionamendua.

2) Iturrien jatorria ezagutu (arauak, epaiak eta doktrina) bere aplikazio eta interpretaziorako.

3) Egunero sortzen diren gatazka edo arazo praktikoak konpondu ingurumen legedian, aurretiaz hartutako ezagupenak erabiliz, arauak, jurisprudentzia eta doktrinaren bidez.

4) Bilatzeko baliabideak erabili, elektronikoak barne, legedia, jurisprudentzia eta doktrina eskuratu, beti ere ingurumen Zuzenbidea eta legediarekin zerikusia dutenean.

5) Analisia, hausnarketa kritikoa eta lan taldea planteatutako jarduera eta eginbehar guztiak burutzeko. Guzti horiek Zuzenbide iturriak eta ingurumen legedia ulertu, ezagutu, aplikazio eta bilatzeari lotuak dira.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. INGURUMEN KONTZEPTUA

II. INGURUMENA ARAUTZEKO ZUZENBIDEAREN ESPARRUAK

III. ESTATUA ETA AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ARTEKO ESKUMEN BANAKETA INGURUMENEAN

IV. ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA. ADMINISTRAZIO ESKU HARTZEAREN BALIABIDEAK

V. HERRITARREN ESKUBIDEAK

VI. JARDUERA ERAGOTZI, KALTEGARRIAK, EZOSASUNGARRIAK ETA ARRISKUTSUAK

VII. INGURUMEN INPAKTUAREN EBALUAKETA

VIII. KUTSADURAREN OSOTASUNEZKO KONTROLA

IX. EKOAUDITORIA ETA EKOETIKETA

X. INGURUMEN ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEARI DAGOKION BESTE ESPARRU BATZUK

1. Babesturiko natur eremuak

2. Landareak eta animaliak babestea

3. Genetikoki aldatutako organismoak

4. Zaratak eragindako kutsadura

5. Ingurumen faktoreei lotutako arriskuak, gizadiak eragindakoak.

MetodologiaToggle Navigation

Jarraitutako ebaluaketa osatzen dute eginbehar batzuek, esaterako, kasuak azaldu, Gelako praktikak edo mintegiak. Horietan ikasleek dagokien gaitasunak erakutsi behar ditu. Adibidez, ahozko aurkezpenetan ingurumen gaiei dagokien legediaren ezagupenak, bere aplikazioa eta irtenbideak ekartzea eskatuko dira arloko edo zeharkako gaitasunak direlako. Gaitasun horien arabera, eginbehar bakoitzaren ebaluaketa egingo da. Aurretiaz, ikasleei emango zaie zein trebezi hartuko diren kontuan ebaluaketarako eta zein neurritan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Eskola presentzialetara joateak eta horietan parte hartzeak azkeneko emaitzaren %10 balio dute. (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Idatzizko azterketa

- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo arazoak)

- Bakarkako lanak

- Taldekako lanak



OHARRAK

1) Idatzizko azterketan ondoko gaitasun hauek ebaluatzen dira:

a) Ingurumen legedia aplikazioari lotutako kontzeptuak ezagutu eta ulertu

b) Erakunde eta administrazio mailen artikulazioa

c) Esparruko legediaren aplikazioa

d) Kasu praktikoak konpontzea

Azkeneko emaitzaren balioa, gehienez,%60 da.



2) Praktikak eta eginbeharrak, esaterako, kasu praktikoak, gela praktikak, mintegiak, lanen aurkezpenak edo eztabaidak. Ebaluatzen diren gaitasunak, arlokoak zein zeharkakoak, irakasleak jakinaraziko dizkie ikasleei. Praktika eta egin behar horien balioa behin betiko emaitzaren %30 da.



3) Eskoletara joan eta parte hartzeko eginbeharrak: jarduera hauek behin betiko notaren %10 ekarriko dute.

Irakasgaia gainditzeko, idatzizko azterketan, gutxienez, 10 puntutatik 5 atera behar dute ikasleek.

Ikaslea ohiko deialdiari dagokion azterketan aurkezten ez bada, aktetan ez aurkeztua agertuko da, jarraitutako ebaluaketari lotutako eginbehar guztiak edo batzuk egin baditu ere. Ezohiko deialdiari dagokion azterketa eginez gero, hurrengo paragrafoan jasotzen diren arauak aplikatuko dira.

Ezohiko deialdian ikasleak azterketan eskuratutako emaitzak %100 balio dezake. Hala ere, ikaslearen eskariaz, praktika eta eginbeharrei dagokien notak eta emaitzak gorde daitezke, haiei esker, ezohiko deialdiari dagokion azterketaren nota hobetu ahal badu. Ohiko deialdian gertatzen den bezala, azterketan ez aurkezteak aktetan “ez aurkeztua” agertzea eramaten du.

Halaber, ikasleek jarraitutako ebaluaketari dagokion praktikak egiteari uko egin diezaioke lauhilabetekoaren lehenengo bederatzi astetan. Horrek esan nahi du, ukapena aurkeztuta, azterketan eskuratuko den emaitzak behin betiko emaitzaren %100 balio izango du.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ikasleak azterketan eskuratutako emaitzak %100 balio dezake. Hala ere, ikaslearen eskariaz, praktika eta eginbeharrei dagokien notak eta emaitzak gorde daitezke, haiei esker, ezohiko deialdiari dagokion azterketaren nota hobetu ahal badu. Ohiko deialdian gertatzen den bezala, azterketan ez aurkezteak aktetan “ez aurkeztua” agertzea ekartzen du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1) Moodle plataforman argitaratutako agiriak. Horretan legeak, testuak, erregelamenduak, estrategiak eta apunteak jasotzen dira gai bakoitzeko. 2) Ordenagailuak edota beste baliabide batzuk on line lanerako, nahitaezkoa denean. 3) Bibliografia orokorra eta gai zehatz batzuetan arlokoa edo berezia izan behar dena.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ESTEVE PARDO, J., Derecho del medio ambiente, Marcial Pons, Madril, 2008.

LASAGABASTER HERRARTE, GARC¿ URETA, LAZCANO BROT¿S, Derecho Ambiental. Parte General, LETEIVAP, O¿, 2007.

IeZ (Ingurugiroa eta Zuzenbidea).Ingurumen Zuzenbidearen Urtekaria.

LOZANO CUTANDA, B., Derecho ambiental administrativo, La Ley, Madril, 2010.

Gehiago sakontzeko bibliografia

LASAGABASTER HERRARTE, I. (dir.), Derecho Ambiental. Parte especial. Lazcano Brot¿ I., Garc¿Ureta, A., P¿z Garc¿ C., Espacios naturales, flora y fauna, montes, paisaje, Lete, Bilbao, 2010. Volumen III LASAGABASTER HERRARTE, I. (dir.), Derecho Ambiental. Parte especial. Urrutia Libarona, I., Santamar¿Arinas, R.J., Volumen II, Productos qu¿cos, transg¿cos, residuos, contaminaci¿lectromagn¿ca, Lete, Bilbao, 2010. LASAGABASTER HERRARTE, I. (dir.), Derecho Ambiental. Parte especial. Arzoz Santisteban, X., Uriarte Ricote, M., Lasagabaster Herrarte, I., Agua, atm¿ra y contaminaci¿c¿stica. MORENO MOLINA, A.M., Derecho comunitario del Medio ambiente: marco institucional, regulaci¿ectorial y aplicaci¿n Espa¿Marcial Pons, Madril, 2006. GARC¿ URETA, A., Derecho europeo de la biodiversidad, Iustel, Madrid, 2011. YANGUAS MONTERO, G., El da¿o patrimonial en el Derecho del medio ambiente, Thomson-Civitas, Madril, 2006.

Aldizkariak

Revista Aranzadi de Derecho ambiental Revista de Dret Ambiental Actualidad Jur¿ca Ambiental Environmental Quaterly Revue Juridique de l´environnement Ecology Quaterly

Web helbideak

Estatuko Aldizkari Ofiziala: www.boe.es Jurisprudentzia eta Legediaren datu basea Aranzadi: www.westlaw.es. Eurlex. Legedia eguneratzea eta artikulu elektronikoak: www.eurlex.net. La Ley. Legedia, jurisprudentzia eta doktrina artikuluak testu osoan: www.laley.es. Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofiziala: www.bopv.euskadi.net. Dialnet. Doktrina ekarpenak jasotzen dituen datu baseak. Liburuak eta aldizkarien artikuluak. www.dialnet.net. Europar Batasuneko Legediaren datu basea: www.europaeu.net. Konstituzio auzitegiaren weborria: www.tribunalconstitucional.es.

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-22

16:30-18:30 (1)

21-28

17:30-18:30 (2)

23-29

16:30-19:00 (3)

32-36

16:30-19:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-28

16:30-17:30 (1)

29-29

16:30-18:30 (2)

32-35

16:30-18:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-22

17:30-18:30 (1)

21-25

16:30-18:30 (2)

23-23

16:30-17:30 (3)

24-24

16:30-17:30 (4)

25-25

16:30-17:30 (5)

26-26

16:30-17:30 (6)

26-34

16:30-19:00 (7)

27-27

16:30-17:30 (8)

28-28

16:30-17:30 (9)

29-29

16:30-17:30 (10)

32-32

16:30-17:30 (11)

35-35

16:30-18:30 (12)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (11)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (12)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-22

16:30-17:30 (1)

23-23

17:30-18:30 (2)

24-24

17:30-18:30 (3)

25-25

17:30-18:30 (4)

26-26

17:30-19:00 (5)

27-27

17:30-19:00 (6)

28-28

17:30-18:30 (7)

29-29

17:30-19:00 (8)

30-30

17:00-19:00 (9)

32-32

17:30-19:00 (10)

33-34

16:30-18:30 (11)

35-36

16:30-18:30 (12)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (11)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (12)