XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Eremu natural, hiriko edo baserrikoetako ingurunea eta beroni loturiko baliabideak analizatu, gestionatu eta kontserbatzea, bai eta lurralde-antolakuntzarako plan eta proiektuen diseinu eta garatzea ere.
  • Ingurumen-gestiorako sistemak enpresen esparrurako egin, ezarri eta mantentzea eta osasunerako ingurumen-arriskuak jakin, analizatu eta prebenitzea.
  • Ingurumen-hezkuntza eta komunikaziorako kanpainak diseinatu eta garatzea, bai eta material didaktikoak egin eta ingurumen-heziketarako ikastaroak irakastea ere.
  • Ingurumen-kutsadura balioetsi, analizatu, kontrolatu eta tratamendurako teknikak jakitea.
  • Ingurumen-proiektuak diziplina anitzeko planteamenduaz planifikatu eta garatzea.
  • Ingurumenaren arlokorako zeregin profesionalean ari diren lan-taldeetan integratzea, irakaskuntza eta ikerkuntza barne.
  • Iturburu ezberdinetako informazioa gai bati aplikatuta erabiltzen jakitea, egokiro aplikatuz, ondorio esanguratsuenak atera eta jendaurrean aurkezten jakinda.
  • Proiektu, plan eta programen ingurumen-eragina balioestea.
  • Zientzien oinarrizko jakintza bereganatu eta haren emaitzak erabiltzea, gizarte, ekonomia, lege eta etikaren eremuak integratuz, ingurumenaren problemak identifikatuta.