XSLaren edukia

Irakasleak

BENJAMIN JUAN GOMEZ MOLINER

Ezagutza arloa
Zoologia
Saila
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
benjamin.gomez@ehu.eus

Biologian lizentziatua (1981) eta Zoologian doktorea (1988), UPV/EHUn. Gaur egun, unibertsitateko katedraduna da eta Farmazia Fakultatean irakasten du. Zehazki, Ingurugiroaren Zientziak Graduan irakasten du, eta gaztelaniazko irakasgai hauek ematen ditu: “Biología Animal. Zoología”, “Biodiversidad”, “Casos prácticos de contaminación ambiental” eta “Técnicas aplicadas al trabajo de campo”.

“Sistemática, Biogeografía, Ecología trófica y Evolución” taldeko ikerlaria da (Euskal Unibertsitate Sistemako A taldea); lantalde horrek, batez ere filogenia, filogeografia, taxonomia eta izaki taldeen egituraketa aztertzen ditu eta moluskuak erabiltzen ditu eredu biologiko gisa. Gainera, hainbat ornodun espezieri buruzko ikerketak ere egiten ditu, kontserbazioa aintzat hartuta.

SCIn jasotako aldizkarietan eta kideek berrikusitako estatu mailako 34 aldizkaritan argitaratu diren 70 zientzia artikuluetako egilekide da. Gainera, hainbat liburutako 24 artikuluren egilekide ere bada. 34 ikerketa proiektutan parte hartu du eta horietako 17 zuzendu ditu. Horrez gain, hainbat erakunderekin egindako hitzarmenen bidezko 70 ikerketa zuzendu ditu. Europako edo nazioarteko 10 doktorego tesiren zuzendari izan da. Bost ikerketa seiurteko eta bat Ezagutzaren transferentziaren eta berrikuntzaren seiurtekoa ditu, CNEAIren aitortzarekin.