XSLaren edukia

Irakasleak

FRANCISCO JAVIER ZABALA ALBIZUA

Ezagutza arloa
Zoologia
Saila
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
j.zabala@ehu.eus

Biologian lizentziatua, 1998. Lizentziaturako sari berezia, 2001. Zoologian doktore, 2006. Zoologia Irakasle atxikia EHUko Farmazia Fakultatean.



Nire ikerketa arlo nagusia animali ekologia da, beti ere faunaren kudeaketari zuzenduta. Ikerketa lanek, besteak beste, hurrengoa alorrak jorratzen dituzte: karniboro eta hegazti harraparien ekologia espaziala eta giza jarduerek eta espezie exotikoek haien gain duten eragina; hegazti harraparien ugaltze-arrakasta; espezie inbaditzaileen jarraitu, kontrolatu eta erradikaziorako teknikak eta programak; eta animalia populazioen gain ingurumen-kutsadurak, eta beste hainbat asaldurek, dituzten eraginak. Ikerketek oro har landa-lan parte bat izaten badute ere, atal nagusia ikerketak eta esperimentuak diseinatzean eta datuak prozesatzean eta aztertzean datza.



Euskal herrian, Europako beste hainbat lekutan, Altain (Siberia), Galapago uharteetan (Ekuador) eta Floridan (AEB) aritu naiz ikerketan. Oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua garatzen ditut, ahal dela kudeaketarako eskumenak duen organoekin lankidetzan.