XSLaren edukia

Irakasleak

IDOIA CASTELLANOS RUBIO

Ezagutza arloa
Kimika Ez-organikoa
Saila
Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
idoia.castellanos@ehu.eus

Kimikan lizentziatu nintzen EHUn 2008an. 2010ean Material Berrien Masterra lortu nuen eta 2013an Materialen Zientzia eta Teknologian doktoratu nintzen. Pre-doktoretza aldian, nanopartikula magnetikoen sintesian eta karakterizazioan espezializatu nintzen, bi egonaldi egin nituen (hainbat hilabetekoak) Cadizko Unibertsitatean eta Marburg-eko Philipps-Universität-en. Ondoren, ia 4 urteko post-doktoretza egin nuen Estatu Batuetan (University at Buffalo). Denboraldi horretan, teknika iraultzaile batean (Neuromodulazio Magnetotermikoan hain zuzen) lan egin nuen; horretarako, gailu nano- eta mikrometrikoak fabrikatu, biofuntzionalizatu eta praktikan jarri nituen. 2019an, Marie Skσwska-Curie beka indibidual bat lortu nuen, agente teragnostiko multifuntzionalak garatu eta aplikatzeko. 2021eko irailatik arurrera, EHUko Farmazia Fakultateko Irakasle Adjuntoa izan naiz. Nire ibilbide zientifikoan, 9 ikerketa-proiektu lehiakorretan egon naiz, 33 kongresuetan parte hartu dut, liburu-kapitulu bat idatzi egin dut, 20 artikulu ditut aldizkari zientifikoetan (h-indizea=10) eta 12 ahozko aurkezpen egin ditut (6 hizlari gonbidatu gisa). Halaber, 6 Gradu Bukaerako Lan eta 2 Master Bukaerako Lan zuzendu ditut eta, une honetan, 3 doktoretza-tesi zuzentzen ari naiz. Azkenik, zientzia publiko orokorrarentzat eskuragarriagoa egiteko nahian, dibulgazio-jardueretan parte hartzen dut etengabe.