XSLaren edukia

Irakasleak

ESTITXU VILLAMOR LOMAS

Ezagutza arloa
Fisika Aplikatua
Saila
Fisika
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
estitxu.villamor@ehu.eus

Fisikan lizentziaduna (2010) eta doktorea (2014) UPV/EHUn. Unibertsitate honetako irakaslea da 2016tik, egun irakasle atxiki gisa aridelarik.



CIC nanoGUNE ikerketa zenturan burutu zuen doktoretza, Fèlix Casanova eta Luis Huesoren gidaritzapean dagoen nanogailuen taldean. Bertan, industria mikroelektronikoan aplikazio zuzena duen spintronikaren arloan aritu zen, albotarako spin balbulak fabrikatu eta neurtuz, hain zuzen ere. 9 artikulu zientifiko argitaratu ditu doktoretza tesiaren lanari esker, horietariko 7 lehen kuartileko aldizkarietan.



Egun ikerketa arloa erabat aldatu du. Eusko Jaurlaritzak aitorturiko Ekonomia Ekologiko eta Ekologia Politiko (EKOPOL) disziplina anitzeko taldean ari da. Bere ikerketa lerroak trantsizio energetikoa, hirien eta komunitateen parte-hartzea, ekofeminismoa eta aztarna energetikoa izanik. Azken lerro honetan dihardu nagusuki, Ortzi Akizu doktorearekin batera Euskal Herriko hainbat proiekturen aztarna energetikoa kalkulatzen input-output metodologiaren bitartez.