XSLaren edukia

Irakasleak

FERNANDO SARRIONANDIA-IBARRA EGUIDAZU

Ezagutza arloa
Barne Geodinamika
Saila
Geologia
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
fernando.sarrionandia@ehu.eus

Fernando Sarrionandia-Ibarra Eguidazu EHUko Geologia Saileko irakasle agregatua (Doktore Kontratatua) da. UPV/EHUn Geologia Zientzietan Lizentziatua (1998) eta Geologian Doktorea (2006; Bikain - Cum Laude -). Espainiako Geologia Elkartetik 2008an “Ikertzaile Gaztea” saria jaso zuen. Ikerketako bi seiurteko egiaztatutak ditu. Arroka igneoen Petrologia eta Geokimikan dauka espezializazioa, eta bere ikerketa-ildo nagusiak bi dira: 1) Mendikate Hesperikoaren hegoaldeko magmatismoa, ziklo orogeniko Cadomiarrean eta Variscoan, eta 2) Calatravako probintzia bolkanikoko (Ciudad Real) magmatismo melilitiko-nefelinitikoa. Zazpi ikerketa-proiektutan parte hartu du, horietako hiru Plan Nazionalekoak. "Journal of Citation Reports" arabera 25 nazioarteko artikulu egilea da, eta baita 35 artikulu aldizkari nazionaletakoa, 15 ekarpen egin ditu nazioarteko kongresuetan eta 28 nazioko kongresuetan, 6 mapa geologiko eta 9 liburu-kapitulu egilea da ere. Nazioarteko aipamena duen doktorego-tesia bat zuzendu du. 10 eko H indizea du (Scopus), batez besteko 17 aipu/urteko (Scopus) dituelarik. Hainbat kongresu geologiko antolatu ditu, nazionalak zein nazioartekoak, eta Lurraren Zientziak arloko profesionalei zuzandutako hainbat ikastaro eta txango geologiko ere antolatu ditu.