XSLaren edukia

Irakasleak

OIHANE GARCIA SANTIAGO

Ezagutza arloa
Soziologia
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
oihane.garcias@ehu.eus

Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle atxikia eta EKOPOL “Iraunkortasunerako bideak”- “Transición Ecosocial para la Sostenibilidad” ikerketa taldeko kidea naiz. Identitatea, kohesio soziala eta gutxiengoak dira orain arte landu ditudan ikerketa lerro garrantzitsuak, nazio eta nazioarte mailako ikerketa proiektuetan parte hartuz. . Gainera, FARAPI- Antropologia Aplikatua Aholkularitzako kontratupeko ikerlari gisa aritu naiz, genero gaiak jorratuz. Formakuntza akademikoari dagokionez, Soziologia arloan egin dut ibilbide gehiena, 2011n UPV-EHUn "Diaspora identitateak. Gazte narratibak Argentinako Euskal Etxean" Soziologian Doktore tesia aurkeztu nuelarik. Gaur egun UPV-EHUn ikertu eta eskolak ematen ditut ingurumena eta jendartea, ingurumen hezkuntza eta aldaketa sozialaren arloetan, bai eta trantsizio ekosozialen ekimenak eta narratibak aztertzen.