XSLaren edukia

Irakasleak

AITOR XABIER RUIZ DE LUZURIAGA URTIAGA

Ezagutza arloa
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Saila
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
aitorxabier.ruizdeluzuriaga@ehu.eus

Psikologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Psikologiako masterra (UNED). Psikologoa, Espainiako Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko kirol-psikologiako adituaren akreditazio profesionala duena. Euskadiko Kirolaren Psikologiaren Elkarteko (EKIPE) idazkaria eta Arabako Psikologoen Elkargo Ofizialeko 00635. elkargokidea



Irakaslana Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren graduan (Irakasgaia: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Psikologia) eta Lehen Hezkuntzako graduan (Irakasgaia: Hezkuntzaren Psikologia) banatzen da, biak UPV/EHUkoak.



Gainera, Arabako Euskal Pilota Federazioko kirol-koordinatzailea da, eta hainbat federazio, udal eta aldundi aholkatzen ditu. Zeregin horretan dihardu, kirolari, entrenatzaile, zuzendari eta kluben prestatzaile psikologiko gisa, banaka zein taldean.



Jarduera profesionalean, Kirolaraba Fundazioaren eta Arabako Foru Aldundiaren Promesa Kirol Programako kirol-psikologiaren arloko arduraduna izan da, Arabako Kirol Federazioen Elkarteko (AFDA) kirol-psikologiaren arloko, Espainiako Atletismo Federazioaren zerbitzu medikoen, Martin Fiz Maratoiaren eta Gasteizko Nazioarteko Triatloiaren arduradun gisa izandako esperientzien ondoren.