XSLaren edukia

Euskal Pilotaren eta Tenisaren Oinarriak25799

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25799

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.4060
Landa p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honen xedea ikasleari Euskal Pilotaren eta Tenisaren inguruko ikuspegi orokorra eskaintzea izango da, betiere, kirol diziplina hauei aplikatutako oinarrizko prestakuntza zientifikoa eskuratzeko. Halaber, formazio aldian heziketa tresna moduan erabiltzeko oinarrizko zioak ezagutu eta aplikatzeko gaitasuna landu nahi da, joko-araudiaren araberako egitura ezagutuz, joko-ekintzaren ezaugarriak menperatuz eta hastapenean aplikatu ahal izateko baliabide didaktikoez baliatuz. Ikasleari eskatutako gaitasunak bi kiroletan aplikatuko dira, hastapenean dituzten erabilerak ahalbideratuko direlarik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IKASGAIKO GAITASUN ESPEZIFIKOAK

1. Aurkaridun kirolen egitura, arauak eta materialak ezagutu eta barneratu: Tenisa eta Euskal Pilota.

IKASKUNTZA EMAITZAK 1-Ikasleek euskal pilotako eta teniseko egituraren berdintasun eta ezberdintasun ezaugarriak identifikatu eta jakingo dituzte, oinarrizko arauak eta pilota zein erremintak adin talde ezberdinen arabera ezberdinduz, kirol diziplina hauen oinarriak gizarteari helarazi eta kultur transmisioan laguntzeko.



2. Tenisa eta Euskal Pilota aurkaridun kiroletan ekiteko printzipioak eta ebazpen moduak barneratu.

IKASKUNTZA EMAITZAK 2- Ikasleek euskal pilotako eta teniseko joko ekintzaren alderdi nagusiak ezagutuko dituzte, espezialitate eta adin talde ezberdinen araberako joko patroiak identifikatuko dituzte, erabiltzaile mota ezberdinei egokitutako espezialitateak proposatu eta berauen jokoa garatzen laguntzeko.



3. Tenisa eta Euskal Pilota aurkaridun kiroletan ikaskuntza-progresioak diseinatu eta garatu, oinarrizko konpetentzia motorra barneratzeko prozesua aztertuz eta ulertuz.

IKASKUNTZA EMAITZAK 3-Ikasleek kirol diziplina hauek irakasteko baliabideak eskuratuko dituzte joko-ebaluaziotik abiatuta, irakaslearen parte hartzeari edo espazio-denboraren kudeaketari dagozkionak zein irakasteko metodologiaren barnean, ikasleen joko-ezaugarriak identifikatu eta helburuak eta edukiak edo ariketak diseinatu eta garatzeari dagozkionak. Modu honetan, gizarteko erabiltzaile ezberdinen beharren araberako plangintzak sustatu ahalko dituzte.



ZEHARKAKO GAITASUNAK

1. G018 Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) JFKZren esparruan aplikatzen jakitea. Gaitasun hau landu eta ebaluatu egingo da, baina ez da kalifikatuko.

2. G022 Printzipio etikoak jarduera profesionalean. Gaitasun hau landu eta ebaluatu egingo da, baina ez da kalifikatuko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Euskal Pilota eta Tenisa kirol diziplinak

- Euskal pilotaren eta tenisaren definizioa eta ezaugarriak

- Euskal pilotaren eta tenisaren barne eta kanpo logika: berdintasunak eta ezberdintasunak

- Euskal Pilotaren eta Tenisaren jatorria eta eboluzioa



2. Euskal Pilotaren beste egiturak eta ekite esparruak: aukera aniztasuna

- Desafioa/akordioa: abantaila eta desabantailaren bidezko orekatzea

- Joko tradizionala: taldeak erabakitzen du

- Kooperazio jolasa: errepikapenaren gozamena

- Kirol egokitua eta inklusioa euskal pilotan

- Genero ikuspegia euskal pilotan

- Eskola kirola eta euskal pilota

- Aisialdia eta euskal pilota



3. Teniseko eta Euskal Pilotako jokamolde ezberdinen joko-ekintza

- Joko ekintzaren ezaugarri nagusiak aurkaridun pilota kiroletan

- Tenisa bat baten aurka

- Tenisa bi biren aurka

- Esku huskako jokamoldeak

- Palako jokamoldeak

- Xisterako jokamoldeak

- Xarea jokamoldea

- Joko zuzenak

- Fronteniseko jokamoldeak



4. Euskal Pilotaren eta Tenisaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesua

- Irakaskuntza metodo ezberdinen azterketa

- Tenisean jokatzen ikasteko metodoa

- Euskal Pilotan ikasteko ikaskuntza-irakaskuntza prozesua: aldi bakoitzeko ezaugarriak, helburuak eta edukiak.

- Hezitzailearen parte hartzea euskal pilotaren eta tenisaren irakaskuntzan

- Espazioaren eta denboraren kudeaketa euskal pilotaren eta tenisaren irakaskuntzan

- Parte hartzaileen antolaketa euskal pilotaren eta tenisaren irakaskuntzan

- Erabaki hartzearen garrantzia euskal pilota eta teniseko ariketen diseinuan

- Pilota eta erreminten ezagutza aldi ezberdinen arabera



5. Euskal Pilotaren eta Tenisaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren araberako ikasleen joko-ebaluazioa

- Ebaluazio tresna ezberdinak eta berauen erabilera euskal pilotaren eta tenisaren irakaskuntzan

- Behaketaren erabilera joko-ebaluazioan

- Hasiberrien ebaluazioa euskal pilotaren eta tenisaren irakaskuntzan

- Aldi bakoitzeko partaideen joko-ebaluazioa euskal pilotaren eta tenisaren irakaskuntzan

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistraletan Euskal Pilotaren eta Tenisaren egitura, ezaugarriak, definizioa, jatorria eta eboluzioaz gain, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren ezaugarri, helburu eta edukiak jorratuko dira. Euskal pilotako zatian irakasle eta ikasleen zein ikasleen arteko elkarrekintza sustatuko da, metodologia aktiboak erabiliz.



Gelako praktiketan, Euskal Pilotaren atalari dagokionez, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuko edukiak eta ebaluazioa jorratzeko jarduerak, jolas kooperatiboa, joko tradizionala, desafioa eta kirol egokituari dagozkion jarduerak landuko dira. Kasu honetan ere, metodologia aktiboak erabiliz eta ikaskuntza kooperatiboaren bidez gauzatuko da. Tenisean ikaskuntza-irakaskuntza prozesuko eta joko-ekintzako edukiak landuko dira.



Landa praktiketan, Euskal Pilotaren atalari dagokionez, espezialitate ezberdinetako joko-ekintza ezagutu eta praktikan jartzera bideratutako jarduerak burutuko dira. Kasu honetan ere, metodologia aktiboak erabiliz eta ikaskuntza kooperatiboaren bidez gauzatuko da. Tenisean ikaskuntza-irakaskuntza prozesuko eta joko-ekintzako edukiak landuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 65
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Euskal Pilotaren atalak notaren %50eko balioa izango du eta Tenisaren atalak beste %50a. Ikasgaiaren amaierako nota eskuratzeko bi atalak gainditu beharko dira gutxieneko 5 puntu eskuratuz bakoitzean.



EUSKAL PILOTA

Etengabeko ebaluazioa

Euskal pilotan etengabeko ebaluazioa hautatzen dutenek irakaslearekin lortu nahi duten nota zehazteko kontratu pedagogikoa sinatuko dute. Kontratu hori lehenengo lau astetan negoziatuko da eta ikaslearen zein irakaslearen betebeharrak zehaztuko dira bertan. Laugarren astean kontratua sinatuko dute bi aldeek. Nota bakoitzak eskakizun ezberdina izango du probei dagokionez, hau da, nota bakoitzeko hainbat irizpide adostuko dira eta horiek bete beharko dituzte ikasgaian zehar. Probak ondorengoak izango dira:

a) Bakarkako lau proba (%60): ikaskuntza-irakaskuntza prozesua (%10), euskal pilotaren berdintasun eta ezberdintasunak zein espezialitateak (%40), lau ariketa, lau ebaluazio-ariketa eta bi desafioen inguruko iruzkinak (gai/ez gai) eta bikain atera nahi dutenek hautazko lana (orri-bilduma) (%10).

b) Taldekako hiru proba (%40): ikaskuntza-irakaskuntza prozesuko lau ariketa (%20), ikaskuntza-irakaskuntza prozesuko lau ebaluazio-ariketa (%20) eta bi desafio (gai/ez gai).



Aurrez aipatutako zazpi probak eskoletan zein eskolaz kanpo gauzatuko dira, bakarkakoak saio magistraletan zein eskolaz kanpo eta taldekakoak, gelako praktiketan zein eskolaz kanpo. Bikain atera nahi izanez gero, orri bilduma batean jasoko diren bi zeregin aurkeztu beharko dira: a) literatura zientifikoko bost artikulu erabiliz euskal pilotako alderdiren bat garatu edo eraldatu (edo Wikipedian euskal pilotako espezialitate bat deskribatu), eta b) ikasgaiaren balorazio kritikoa. Amaierako nota eskuratzeko proba bakoitza 5 batekin gainditu beharko da. Probak errepikatzeko gutxienez beste aukera bat eskainiko da ohiko deialdia baino lehen (orduz kanpo). Bestela, ohiko deialdian gainditu gabeko probak errekuperatu beharko dira.



Amaierako ebaluazioa

Eskoletara etortzen ez direnek, hau da, ebaluazio jarraitua egingo ez dutenek, bi proba gauzatu beharko dituzte: amaierako idatzizko azterketa (%60) eta idatzizko bakarkako lana (%40). Ikasgaiko eduki guztiak garatu beharreko idatzizko azterketa baten bidez ebaluatuko dira. Era berean, derrigorrezkoa izango da euskal pilotako ikaskuntza-irakaskuntza prozesuko lau aldietako eduki bakoitzeko ariketa bat eta aldi bakoitzeko ebaluazio-ariketa bat sortu eta idatzizko lan batean biltzea, ohiko (edo ezohiko) deialdian entregatuz.



TENISA

Tenisari dagokionez, ebaluazio jarraitua aukeratzen dutenek bi talde-lan entregatu beharko dituzte: ikaskuntza-irakaskuntza prozesuko saio batzuk sortu eta DVD batean entregatu (notaren %70a)eta tenis eskola baten programazio bat hastapen mailako talde batean (notaren %30a). Bi zatiak gainditu beharko dira atal honen amaierako nota eskuratzeko.

Ebaluazio jarraitua hautatzen ez dutenek bi proba burutu beharko dituzte: ikaskuntza-irakaskuntza prozesuko saio batzuk sortu eta DVD batean entregatu (notaren %30a) eta irakasgaian landutako edukien inguruko garatu beharreko idatzizko amaierako azterketa (notaren %70a). Kasu honetan ere, bi zatiak gainditu beharko dira atal honen amaierako nota eskuratzeko.



UKO EGITEA

Ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu edo mezu elektroniko bat bidali beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



Deialdiari uko egiteari dagokionez, kontuan izan:

1) Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2) Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3) Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Ebaluazioa ez presentziala egin beharko balitz, antolaketa-egokitzapenak egingo dira 2023-2024 Irakaskuntzarako Egokitzapen Planaren gomendioei jarraituz eta dagokien egutegi eta egitarauan.



Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZERO izango da (0.0 - SUSPENTSOA).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

-Etengabeko ebaluazioan proba bat gainditu ez dutenek, ohiko deialdia baino lehen aukera bat izango dute proba hori gainditzeko (eskola orduz kanpo). Era berean, ohiko deialdian izango dute bigarren aukera berau gainditzeko. Bigarren aukera honetan gainditu ezean, gainditutako proben kalifikazioak gordeko zaizkie eta ezohiko deialdian gainditu gabeko probak bakarrik errepikatu beharko dituzte.



- Azken ebaluazioaren sistema hautatu dutenek, ohiko deialdian ez badituzte ebaluatzeko probak gainditzen, ezohikoan errepikatu beharko dituzte. Hori bai, ezohiko deialdian, azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Euskal Pilotaren zatian hainbat material erabiltzea gomendatzen da. Material hau ikasleen eskura jarriko da eGela plataforma birtualean.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Alessandrini, E. y Garez, C. (1989). Exercises de tennis. Initiation, perfectionnement et entraînement. París: Amphora.

- Aparicio, J. A. (1998). La preparación física en el tenis. Madrid: Gymnos.

- Applewhaite, C. y Moss, B. (1988). Tenis completo. Barcelona: Hispano Europea.

- Arratibel, F. y S.D. Behar-Zana (1998): Pilotarien historia Billabonan. Donostia: Kutxa Fundazioa.

- Association Enseignants E.P.S (1991). Tennis: La formation du joueur. París: Edition Association EPS.

- Ayarra, R., Usabiaga, O. y Yanci, J. (2015). Technical and tactical action analysis of elite “paleta cuero” players in the World Cup. AGON International Journal Of Sport Sciences, 5(1), 15-26.

- Bombín, L. y Bozas-Urrutia, R. (1976). El gran libro de la pelota. Madrid: FIPV.

- Egibar, M., Etxeberria, J. C., Gutierrez, I., Mendizabal, Maider, Usabiaga, O. eta Zubiaur, H. (2007). Eskupilotako ikaskuntza-irakaskuntza prozesua. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

- Etxeberria, J. M. et al. (1991). Pelota. Barcelona: COE.

- Etxebeste Otegi, J., Oiarzabal, I. y Martínez de Santos, R. (1994). La utilización de los espacios en los juegos directos a lo largo. Kirola Ikertuz, 7: 35-39. Vitoria-Gasteiz.

- Euskadiko Euskal Pilotako Federazioa (2006). Pelota: reglas de juego. Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco.

- Federación Alemana de Tenis (1979). El Tenis ¿Volúmenes 1-5. Escuela de campeones. Barcelona: Hispano Europea.

- Fernández-Lasa, U. eta Usabiaga, O. (2019). Emakumea Pilotari: The Impact of a Recreational Programme Designed with and for Female Basque Pelota Players. Apunts. Educación Física y Deportes, 137(3), 129-141.

- Fernández-Lasa, U., Nabaskues, I., Olasagasti, J. eta Usabiaga, O. (2018). Talde arteko harremanen eragina jarduera fisiko inklusiboetan: pilotarien sinesmenak aztergai. Uztaro, 106, 51-69.

- Fernandez-Lasa, U., Usabiaga, O. eta Castellano, J. (2014). Emakume pilotariak: gure taldea, gure ordua. Uztaro, 93(2), 5-16.

- Fernández-Lasa, U., Usabiaga, O. eta Soler, S. (2019). Juggling on the court: exploring female Basque pelota players’ experiences and empowerment strategies. Journal of Gender Studies. https://doi.org/10.1080/09589236.2019.1618703

- Fernandez-Lasa, U., Usabiaga, O., Martos, D., eta Castellano, J. (2015). Creating and maintaining social networks: women’s participation in Basque pilota. International Journal of Sport Science, 40(2), 129-144.

- Fréry, J. C. (1997). Le jeu de tennis. Enseignement des préparations physique et mentales, de la balistique et de la technique, la tactique e la stratégie. Chiron: France.

- Gallaga, I. eta Etxegia, M. (2005). Esku Pilotaren eskola entrenamendua. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia.

- Gonzalez Abrisketa, Olatz (2005). Pelota Vasca. Un ritual, una estética. Bilbao: Mueble de Uribitarte.

- Gorospe, G. (2021). El sonido de la raqueta: Una nueva perspectiva en el entrenamiento del tenis. Independently published. ISBN-13: ‎ 979-8733411354.

- Martos, D., eta Usabiaga, O. (2014). Los juegos directos de pelota vascos y valencianos y el proceso de conversión en deporte. Una aproximación cualitativa. Recorde: Revista de História do Esporte, 7(2), 1-32.

- Mourey, A. (1986). Tennis et pédagogie. París: Vigot.

- Mujika, A. (1994): Euskal Pilotaren ikas-irakats prozesua. Donostia: Euskadiko Euskal Pilota Federazioa.

- Pascual, M.J. (1991). Historia de las reglas del tenis. Madrid: Gymnos.

- Rieu, C., Marchon, J.C. (1986). Mini Tennis, Tennis, Maxi Tennis. Vigot: París.

- Sanz Rivas, D. (2004). El tenis en la escuela. Barcelona: Paidotribo.

- Usabiaga, O. (2006). Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa: errendimendua eta sustapena uztartzen dituen eredua. Ikastaria, 15, 143-151.

- Usabiaga, O. eta Martos, D. (2012). La tradición lúdica en el currículum educativo. Los juegos y deportes de pelota en Educación Física: una propuesta comprensiva. Apunts. Educación Física y Deportes, 107(1), 31-40.

- Usabiaga, O. (2014). Pelota vasca y globalización. Journal of Research Institute. Kobe City University of Foreing Studies, 52, 117-131.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Douglas, P. (1982). Manual de tenis. Madrid: H. Blume.
- Federación Española de Tenis (1991). Reglamento Técnico. Árbitro Nacional de Tenis. Madrid: Escuela Nacional de Maestría de Tenis.
- Fernandez-Lasa, U., Usabiaga, O., Standal, Ø., Lozano-Sufrategui, L., & Drew, K. J. (2020): Negotiating alternative femininities? Gender identity construction in female Basque pelota players, Sport, Education and Society.
- Fréry, J. C. (1997). Le jeu de tennis. Enseignement des préparations physique et mentales, de la balistique et de la technique, la tactique e la stratégie. Chiron: France.
- Gillmeister, H. (1998). Tennis. A Cultural History. Londres: Leicester University Press.
- Groppel, J. L. (1993). Tenis para jugadores avanzados. Madrid: Gymnos.
- Schönborn, R. (1983). Pratique du tennis. París: Vigot.
- Usabiaga, O., eta Castellano, J. (2014a). Uso estratégico del espacio en categorías de formación de pelota vasca. Revista Internacional de Ciencias del Deporte, 36, 109-122.
- Usabiaga, O., eta Castellano, J. (2014b). Efecto del cambio de reglas en pelota vasca de formación. Cultura, Ciencia y Deporte, 9(27), 243-253.
- Usabiaga, O., Martos, D. eta Fernandez-Lasa, Uxue (2014). Los juegos de pelota a mano vascos y valencianos en edad escolar. Una comparativa de la lógica interna y externa. Acción Motriz, 12(1), 5-16.
- Usabiaga, O., Martos-García, D. eta Perís-Valencia, A. (2014). Propuesta de innovación educativa para el futuro profesorado de educación física a través de una blogosfera. Revista Española de Educación Física y Deportes, 406(3), 85-92.
- Usabiaga, O., Castellano, J. y Anguera, M. T. (2016). Uso del espacio en pelota vasca en edad escolar: aplicación del análisis secuencial. Cuadernos de Psicología del Deporte, 16(1), 103-112.

Aldizkariak

- Tennis a Fondo
- Grand Slam Tennis
- Révue E.P.S.
- Tennis Magazine
- Apunts. Educación Física y Deportes.
- Cultura, Ciencia y Deporte.
- Revista Internacional de Ciencias del Deporte.
- Acción Motriz
- Revista Internacional de Medicina y Ciencias de la Actividad Física y del Deporte
- Uztaro
- Revista de Psicología del Deporte
- Cuadernos de Psicología del Deporte
- Journal of Sports Science and Medicine
- Journal of Sports Sciences
- Coaching and Sports Science Review
- Journal of Strength & Conditioning Research
- Psicothema
- International Journal of Performance Analysis in Sport
- International Journal of Sports Science and Engineering
- Ricyde
- Sport, Education and Society
- Journal of Gender Studies

Web helbideak

- http://www.itftennis.com/coaching/sportsscience/
- http://www.tennisplayandstay.com/mini-tennis/index.html
- http://consumers.quickstarttennis.com/index.php?page=videos
- http://www.operationdoubles.com/
- http://www.thetennischannel.com/video/video_archive.aspx
- http://www.cardiotennis.com/curriculum.cfm
- http://www.revolutionarytennis.com/
- http://www.lawebdeltenis.net/
- http://www.educatennis.com/
- http://www.arabaherrikirolak.org
- http://www.euskalpilota.com
- http://www.guipuzkoakoeuskalpilota.com
- http://www.kirolzerbitzua.net/webpelota
- http://www.pilotaraba.com
- http://www.tenisxetapas.rfet.es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CASTELLANO PAULIS, JULIAN
  • GARAY PLAZA, JAVIER OSCAR
  • USABIAGA ARRUABARRENA, OIDUI
  • CASTELLANO PAULIS, JULIAN
  • GARAY PLAZA, JAVIER OSCAR
  • USABIAGA ARRUABARRENA, OIDUI

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:00 (1)

10:00-11:00 (2)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:00 (1)

10:00-11:00 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

09:00-11:00 (1)

13:00-15:00 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

Irakasleak

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

09:00-11:00 (1)

13:00-15:00 (2)

Irakasleak

31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

31 Landa p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

Irakasleak