XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana25804

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Kodea
25804

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana (aurrerantzean GRALa) da ikasleak tutore baten laguntzarekin banaka egindako azterlana. Lanean ikasleak ikerketa enpirikoa edo azterketa bibliografikoa egin dezake, ikasketa planeko 4. mailako nahitaezko curriculumeko praktikekin zerikusia izan dezakeena ala ez. Graduan eskuratutako gaitasunak erabiliz, jakintza edo ezarpen eremu bati buruzko txosten edo proiektua egin behar da, esku hartze profesionalaren arloan hobekuntzak proposatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GRALarekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:

a) Ikaslearen prestakuntza integrala bultzatzea, haren ikaskuntza prozesu teorikoa eta praktikoa osatuz.

b) Ikasleak gerora izango duen errealitate profesionalari dagokion lan metodologia ezagutzea, eskuratutako ezagutzak egiaztatuz eta aplikatuz.

c) Gaitasun tekniko, metodologiko eta pertsonalen eta partaidetzarako gaitasunen garapena sustatzea.

d) Lan merkaturatzea errazteko eta etorkizunean enplegagarriago izateko esperientzia praktikoa lortzea.

e) Berrikuntza, sormen eta ekimen balioak sustatzea.

1. Ikasleak lortu beharreko oinarrizko gaitasunak:

MEC2. Ikaslea gai izatea bere ezagutzak bere lanean edo bokazioan aplikatzeko, era profesionalean, eta argudioak emanez eta defendatuz eta arazoak ebatziz egiaztatu ohi diren gaitasunak bereganatzea bere arloan.

2. Ikasleak eskuratu beharreko gaitasun zehatzak:

CE1. Jarduera fisikoaren eta kirol jardueren arloetako baten analisi kritikoa egitea, ikasketetan eskuratutako ezagutzak erabiliz, bikaintasun eta kalitate ohiturak garatuz eta jardun profesionalean zuzentasunez aritzeko beharrezkoak diren printzipio etikoak sustatuz.

CE2. Eskuratutako ezagutzak aplikatzea eskatzen duten lan egoerei lotutako arloetako bati buruzko txosten edo proiektua egitea, esku hartze profesionalaren arloan hobekuntzak proposatzeko.

CE3. Jarduera fisikoaren eta kirol jardueren jakintza eta esku hartze eremuari dagozkion txosten arrazoituak egitea, aurkeztea eta defendatzea, informazio eta komunikazio teknologiak erabilita, publiko espezializatu bati informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak transmititzeko.

3. Ikasleak eskuratu beharreko gaitasun orokorrak:

G019. Lidergorako, pertsonen arteko harremanetarako eta talde lanerako trebetasunak garatzea.

G020. Egoera berrietara egokitzeko, arazoei aurre egiteko eta modu autonomoan ikasteko gaitasunak garatzea.

G021. Jardun profesionalean bikaintasun eta kalitate ohiturak garatzea.

G022. Jardun profesionalean zuzentasunez aritzeko nahitaezkoak diren printzipio etikoak ezagutzea, eta horien arabera jokatzea.



Ikaskuntzaren emaitzak



Irakasgai honen helburu nagusia da graduko prestakuntza aldia osatu eta amaitzea eta, horretarako, ikasleak gai izan behar du titulazioan eskuratutako oinarrizko gaitasunak eta gaitasun zehatzak aplikatzeko GRALa egiterakoan. Horrez gain, lana egiterakoan ikasleak gai izan behar du bere ikasketa arloko datu garrantzitsuak bilatzeko, kudeatzeko, antolatzeko eta interpretatzeko, baita landutako gaiari buruzko gogoeta egin eta iritzia emateko ere, pentsamendu eta iritzi kritiko, logiko eta sortzaileari bide emanez.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GRALa honako eremu edo arloetako baten barruan egin beharko da:



- Osasunerako eta Ongizaterako Jarduera Fisikoa

- Kirol Entrenamendua

- Kirolaren Gestioa eta Aisialdiko Kirola

- Berrikuntza Teknologikoa eta Irakaskuntza



GRALak lotura izan ahalko du, baina ez ezinbestean, ikaslearen ikasketa planeko curriculumeko praktikekin.

MetodologiaToggle Navigation

Zuzendariarekin izango dituen tutoretzen bidez, ikasleak ikasturtean zehar egingo du lana eta ikasturte bakoitzerako zehaztuta dauden deialdietako edozeinetan defendatuko du.

1. tutoretza (iraila): GrAL-aren gaia, izenburua eta proiektua zehazteko egiten da. Ikasleei web orrian dagoen informazioa azaltzen zaie eta kronograma bat ezartzen da.

2. tutoretza (otsaila): ordura arte egindako lanaren balorazioa eta, hala badagokio, kronograma egokitzea.

3. tutoretza (maiatza): lanaren azken berrikuspena eta defentsarako lanaren balorazioa.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Hiru deialdi daude ikasturte bakoitzean eta ikasleak horietatik nahi duena aukera dezake defentsa egiteko, kontuan izanda irakasgaiaren matrikularen arabera, gehienez ere, bi deialdi dituela urtean. Behin defentsa eskaera egindakoan, ezingo da ezeztatu. Lanaren zuzendariak txosten bat egingo du lana defendatzeko moduan dagoen ala ez zehaztuz, eta aplikaziora igoko du. Txostena gorabehera, ikasleak lana defendatu ahal izango du.

Defentsa egin ahal izateko, ikasleak lana barruko ADDIra igo beharko du lana entregatutzat eman dadin.

Lana barruko ADDIra igotzeak esan nahi du lana entregatu egin dela eta zuzendariak lan hori onartzeak esan nahi du lana behar bezala entregatu dela eta epaimahaiko gainerako kideei helarazteko moduan dagoela, besterik ez.

Izapide guztiak ataleko webgunean adierazitako epeen barruan egin beharko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian eman beharreko pausuak ohiko deialdirako adierazitako berberak izango dira. Ebaluazio irizpideak ere berberak izango dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikastegiko webgunean GRALari buruzko atal espezifiko bat dago eta bertan daude jasota ikasleak lana egiteko ezagutu beharreko alderdi administratibo guztiak. Ikasleak atal hori non dagoen jakin beharko du eta bertako eduki eta dokumentuak ezagutu beharko ditu. Lanaren alderdi akademikoari dagokionez, zuzendariak emango dizkio ikasleari lana egiteko jarraibide guztiak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Ferrer, V.; Carmona, M.; Soria, V. (Ed.). (2012). El Trabajo Fin de Grado: guía para estudiantes, docentes y agentes colaboradores. Madrid: McGraw-Hill Interamericana.

- Fondevilla Gascón, J. F.; Del Olmo Arriaga, J. L. (2013). El Trabajo Fin de Grado en ciencias sociales y jurídicas: guía metodológica. Madrid: Ediciones Internacionales Universitarias.

- Da Cunha, Iria (2016). El Trabajo de Fin de Grado y de Máster: redacción, defensa y publicación. Barcelona. Editorial UOC.

- Sánchez Asín, A. (2016). Trabajos de Fin de Grado y Posgrado. Guía práctica para su elaboración. Ediciones Aljibe.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Erreferentzia bibliografikoak (APA arauak):

http://www.apastyle.org/products/asc-landing-page.aspx?_ga=1.75832978.625177479.1480678310

http://www.apastyle.org/index.aspx?_ga=1.81532304.625177479.1480678310

Aldizkariak

.

Web helbideak

Aurreko urteetako lanen zerrenda:
http://www.ehu.eus/es/web/hezkuntza-eta-kirol-fakultatea/gral-kirola

ADDIren helbide orokorra:
https://addi.ehu.es/handle/10810/1626