XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA GOROSARRI GONZALEZ

Ezagutza arloa
Kazetaritza
Saila
Kazetaritza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
maria.gorosarri@ehu.eus

Maria Gorosarri González UPV/EHUko irakasle atxikia da, 2016tik. “Fotokazetaritza” eta “Berrien Idazkera Telebistan” irakasten ditu, Kazetaritza Graduan.

Zuzenbidean (2002) eta Kazetaritzan (2004) lizentziatua, urteetan hainbat hedabidetan kazetari legez lanean ibili da, kolaboratzaile moduan eta komunikazio-zuzendari bezala.

Komunikazioan Nazioarteko Doktorea (2011) da, “Albisteen kalitatea: Research on Basque Media’s News Quality” europar tesiarekin (euskaraz eta ingelesez), Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta (2006-2010), 2009 eta 2010ean Humboldt Universität-en (Berlin, Alemania) zenbait egonaldi ere. Doktoretza-ondorengo bi proiektu garatu ditu: Europako erreferentziazko prentsaren (2000-2010) kalitateari buruzkoa, UPV/EHUk diruz lagunduta (2012-2013), eta hedabideen kalitateari buruzko profesionalen irizpideari buruzkoa, Freie Universität-en (Berlin, Alemania), Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta (2014-2016), eta horien emaitzak nazioarteko aldizkarietan argitaratu dira (Journalism, Revista Latina de Comunicación, Estudios sobre el Mensaje Periodístico, Anàlisi, Springer argitaletxea etab.).

Honakoak dira bere ikerketa-lerroak: albisteen kalitatea, hedabideak eta feminismoa eta Europako hizkuntza gutxituetako hedabideak. HEKA ikerketa taldeko kidea (HEKA – Europako Hizkuntza Gutxituen Hedabideak eta Kazetaritza).

Uztaro zientzi-aldizkariko Erredakzio Saileko kidea da eta argazkigintza dokumentalari buruzko Basque Dok F