XSLaren edukia

Irakasleak

EKAIN PAYAN ELLACURIA

Ezagutza arloa
Administrazio Zuzenbidea
Saila
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
ekain.payan@ehu.eus

Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (bere promozioko hirugarrena eta euskarako lehenengoa) eta Abokatutzari buruzko Unibertsitate Masterra UDn eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuan, egun Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHUko PIB ikertzailea da Zuzenbide eta Giza Genomako Katedra I.T.n (1066-IT A taldea, eta horri “Bikain” kalifikazioa eman zion Eusko Jaurlaritzak). Hortxe buru-belarri egiten du bere doktorego tesia; hain zuzen ere, eugenesia berriari eta oinarrizko eskubideen babesari buruz erreprogenetika teknika berriak mugatzeko, “Giza Eskubideak, Botere Publikoak, Europar Batasuna: Zuzenbide Publikoa eta Pribatua” Programaren baitan eta C. M. Romeo Casabona UPV/EHUko irakaslearen Zigor Zuzenbideko Katedradunaren nahiz Aitziber Emaldi Cirión DUko Konstituzio Zuzenbideko irakasle titularraren zuzendaritzapean. Zigor Zuzenbideko irakaslea da Zuzenbideko graduan (UPV/EHUn). Bere ikerketa lerroak hauexek dira: biozuzenbidea, bioetika, edizio genetikoa, eugenesia eta giza hobekuntza. Izan ere, hainbat artikulu zientifiko idatzi ditu horiei buruz, baita zenbait ahozko komunikazio aurkeztu ere, bai Estatu mailako kongresuetan, bai nazioarteko kongresuetan. Horrez gain, “Zuzenbide eta Giza Genomako Aldizkaria. Genetika, Bioteknologia eta Medikuntza Aurreratua”ko (besteak beste, Scopusen indexatua) Idazketa Batzordearen kidea da eta “Bioetikaren Aldizkari Iberoamerikarra”ren orraztailea.