XSLaren edukia

Irakasleak

MIKEL ANDEREZ BELATEGI

Arloa 1
Saila 1
Zuzenbide Publikoa
Ikastegia 1
Zuzenbide Fakultatea
Arloa 2
Zuzenbide Penala
Saila 2
Zuzenbide Publikoa
Ikastegia 2
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Posta elektronikoa
mikel.anderez@ehu.eus

Mikel Anderez Belategi Zuzenbide penaleko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta ikertzaile kontratatua Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedran. Era berean, Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako "Delitos de odio en España: retos pendientes" ikerketa-taldeko lantaldeko kidea da (PID2020-115320GB-100).



Bere ikerketa jarduera zigorraren espetxe-betearazpenaren esparruan oinarritzen da, eta hainbat argitalpenen egilea da, zigorraren betearazpenari, bizi osoko zigorrari, gorroto diskurtsoari eta adierazpen askatasunari buruzkoak. 2022ean bere doktorego-tesia defendatu zuen, honako izenburuarekin: “Bergizarteratzea, askatasunaz gabetutako pertsonen berme indibidual gisa: interpretazio-proposamen bat, giza eskubideen nazioarteko estandarren eta konstituzio-jurisprudentziaren argitan”. Leedseko Unibertsitateko (Ingalaterra) Zuzenbide Fakultatean ikerketa egonaldi bat egin du terrorismoaren arloan aditua den Clive Walker irakasle emerituaren ikuskaritzapean.



Webgunea: https://ehu.academia.edu/MikelAnderez